Errenteria eta inguruko dantzalekuak eta zineaOso dantzazalea izan ez bada ere, tarteka Igeldora joaten ziren Joxe eta haren lagunak, dantzara. "Mesedez" esanda hurbiltzen omen ziren neskengana, dantza eske. Errenteriako "Danubio" dantzalekura, Irungo "Fantasio"ra eta Hondarribira ere joaten omen ziren, eta zinerako joera ere bazuten. Joxeren Aita eta ama zinera abonatuta omen zeuden.