Errazionamendu txartelen beharrik ezErrazionamendua zer zen ongi gogoan du Joxek: jatekoa eskuratu ahal izateko, txartel batzuk banatzen omen ziren, baina Joxeren sendikoek ez omen zuten halakoen beharrik, errazionamenduko ilaran ongi ezagunak ziren eta. Hain ezagunak ze, txartela eskatu ere ez zieten egiten.