Asteburutan Txikierdiko tabernan laneanHemezortzi urte inguru zituela, Txikierdiko tabernan aritu zen lanean. Goizeko seietako meza eta gero autoan eramaten omen zuten, eta bertan bilerak egiten zirenez, iluntzera arte aritzen zen lanean. Maitxok gogoan du basoerdiak eta freskagarriak edaten zirela gehien Txikierdiko bileretan.