Argindarra ez zen Arkaitzara iristen <p>Hamabost-hogei urte bitarte izango zituen Maitxok argia Arkaitzara iritsi zenean. Ordura arte kandelekin, petrolioarekin edo karburoarekin konpondu ziren. Maitxok behin baino gehiagotan pentsatu izan du, ordea, haur zirelarik hartzen zuten arriskuaz, esaterako, baserriko ganbara belar lehorrez gainezka eduki eta hara kandela bat eskutan igotzen zirenean. Izan ere, amak kontatzen omen zien, eurak haur zirela, kandela mesanotxearen gainean piztuta ahaztu, lo hartu, eta sehaskak su hartu izan ziola. Bestalde, neguan, lehenago iluntzen duela, batetik, eta argindarrik ez zela, bestetik, goizago oheratzen zirela oroitzen du Maitxok.</p>

Argindarra ez zen Arkaitzara iristen
Maitxo Egilegor Portugal
- ahotsak.eus