'Pernando amezketarra'ren pasadizoak'Pernando amezketarra'ren pasadizoak kontatzen zizkieten gurasoek Maitxo eta bere anai-arrebei. Maitxoren aitak tarteka bertsoak kantatzen omen zizkien 'Basarri', 'Zepai' eta garaiko zenbait bertsolarien liburuetatik irakurrita. Baina gutxitan izaten omen zen halakorik, Maitxok esaten duenez, garai hartan lanak ez baitzion aisiari tarterik uzten.