Sagardoa egiteko dolarea etxeanMaitxoren aitak dolarea eraiki eta sagastiak landatu omen zituen etxean, sagardoa egin ahal izateko. Pitarra egiten omen zuten: erdia sagar zukua eta beste erdia ura. Amonak, gainera, ez zuen urik edaten, haren lehendabiziko senarra mendiko iturri batetik ura edan eta tifusak jota hil zela pentsatzen baitzuen.