Errenterian poliziarekin gatazkan Urte gatazkatsuetan bete zuen zinegotzi lana Joxe Marik, eta Guardia Zibilaren gehiegikeriarekin behin baino gehiagotan egin omen zuen topo. Horren bi adibide kontatzen ditu: Lehendabizikoa, "Kaputxinos" esaten dioten auzotik, zubi baten eraikuntza medio, zinegotziei laguntza eske joan zitzaizkienekoa, eta bigarrena, atxilo hartu zuten gazte baten ama negar malkotan joan zitzaienekoa.

Errenterian poliziarekin gatazkan
Joxe Mari Zapirain Etxeberria
- ahotsak.eus