Auzo elkartekoak eta tailerretako langileak futbolean elkarren aurka Errenteriako Gabierrota auzoko "Laguntasuna" auzo elkarteak harreman ona omen zuen auzoko tailerretako jendearekin. Izan ere, bizilagunak sarritan joan izan ziren tailerretara auzoko azpiegiturak asetzeko laguntza eske, eta tailerretatik erantzun ona jaso izan zuten beti.