Zamalbide ingurua asko aldatu da garai batetik hona Pilarren iritziz oso zaila dago gaur egun baratzeak ematen duena saltzetik bizitzea. Udalek diru asko eskatzen omen dute herriko plazan postua jartzeagatik. Gainera, egun, edonon dago barazkiak erosteko aukera, nahiz eta kalitateari erreparatuta, tokian tokiko baserritan ekoiztutakoa bezalakorik inon ez dagoen. Garai batean ez omen zen egungo errepide eta zubirik. Hala ere, Pilarren ustez, halakoak eraikitzearen kontra azaltzea alferrik omen da. Horiek altxatzeko dirua beti izaten da.

Zamalbide ingurua asko aldatu da garai batetik hona
Pilar Beriain Taberna
- ahotsak.eus