Baserritik plazara karroan zein astoarekin Pilar bakar-bakarrik jaisten zen Oleta baserritik Errenteriako plazara. Batzuetan karroan, astoarekin bestetan. Oletan, barazkiaz gain, fruta omen zen asko eta ona. Igandetan jende asko ibili ohi zela dio Pilarrek. Halakoetan egiten zituzten tratu onenak eta salmenta oparoenak.

Baserritik plazara karroan zein astoarekin
Pilar Beriain Taberna
- ahotsak.eus