Oletan gizaseme asko eta emakume gutxi Pilar hamar urterekin etorri zen Errenteriako Oleta baserrira bizitzera, izeba-osaben etxera. Bost seme zituzten Pilarren izeba-osabek eta aiton amonak ere Oletan bizi ziren. Artzain batzuek ere negua igarotzen omen zuten bertan. Makina bat talo erretakoa da Pilar, Oletan biltzen zen jende guztiarentzat. Izeba eta Pilar bera ziren Oletako emakume bakarrak eta lan asko egina dela kontatzen du.

Oletan gizaseme asko eta emakume gutxi
Pilar Beriain Taberna
- ahotsak.eus