Argindarra, ura eta su baxuaGogoan dauka jostaketan ez zirela gehiegi ibiltzen. Argirik eta urik ez zen Trabalekun, eta ur bila egunean hainbat aldiz joan behar izaten zuten errekara, marmita buru gainean hartuta itzultzeko gero. Argindarra Euxebik sei edo zazpi urte zituela ekarri zuten baserrira; indar eskasa, ordea. Sukalde "ekonomika" jarri zutenean, hamabi urte inguru izango zituen.