Kanoikadak Versallesetik Audelera<p>Fusila arma bakar, mendirik-mendi, herririk herri ibili zen Jesus Gerra Zibilean. Gogoan du, hala ere, jaioterritik irten aurretik eta Frente Popularrekoak Loiolako kuartelaren jabe egin ondoren, kanoiak Errenteriara sartu eta kanoikadak jaurtitzen ibili zirela Oiartzun aldera, Audelera.</p>