Euskara eta erdara noiz eta norekinJosebak fraideekin ikasi zuenean, erdaraz ikasi zuen. Komunioa prestatzeko, bi talde zeuden: bata euskarazkoa eta bestea erdarazkoa; baina baserritarrek bakarrik ikasten zuten euskaraz. Jaunartze handia egin behar zuenean, aitak proposatu zien fraideei Josebak euskaraz ikastea dotrina, baina ezetz erantzun zioten; horregatik, Rosa maistrarengana eraman zuen Joseba, eta eskolatik hiru hilabetez atera zuen bitarte horretan.
Etxean Josebak beti egin izan du euskaraz, baina kalean erdaraz, baita lagun euskaldunekin ere. Gerora, apaiz zela, Goierrira joateko eskatu zuen, horrela euskara sendotzeko.