Koldo Mitxelenaren eta Josebaren aitaren arteko harremana<p>Koldo Mitxelenak askotan grabatu zuen Josebaren aita tesia egiten ari zen bitartean. Koldoren familiaren jatorriari buruz hitz egiten du. Koldok 15 urte zituela galdu zuen aita. Aita Errenteriako lehenengotako abertzalea omen zen. Koldo ere politikan sartu zen errepublika garaian, baina aitaren garaitik hutsune bat zuen, eta Josebaren aitaren bidez saiatzen zen hutsune hori betetzen.</p>