Errenteria asko aldatu da Fernanda Migel Alduntzin kalean jaio eta bizitu zen. Etxe aurrean baratze handi bat omen zen, eta Onbide etxea ikusten zen handik. Apaizak bizi ziren han: don Jose Luis, don Jose, don Benito... Don Benitoren oihuak ongi gogoan ditu Fernandak, eta baita neska-mutilak jostaketan nola ibili ohi ziren ere: artilezko pilotak eginda, soka-saltoan bide erdian...

Errenteria asko aldatu da
Fernanda Etxeberria Mitxelena
- ahotsak.eus