Arrantzaleen bizimodu gogorra Senarra Gran Solera joaten zen arrantzara; lehenago Ternuan ibilia zen bakailaoa harrapatzen. 25-26 egun egoten zen etxetik kanpo eta seme-alabekin egoteko denbora gutxi izaten zuen. Lan-baldintza gogorrak zituen; itsasoan zegoen bitartean, Igeldoko igorlearen bitartez deitzen zuen etxera; alturako arrantzan ibiltzen zen eta zer arrain mota harrapatzen zuten aipatzen du Begoñak.

Arrantzaleen bizimodu gogorra
Begoña Sarasola Mitxelena
- ahotsak.eus