Lartzabalen, amaren baserrian
<p>Ama Lartzabalgo baserri batekoa zen, sagardotegikoa, eta beraiek askotan joaten ziren hara: sagardoa egiten zuten eta Touringen partiduetan saltzen zuten gero. Zumardian sagardotegi ugari zeuden lehen. Lartzabalen, beraien baserriaren ondoan, Guardia Zibilaren kuartela zegoen.</p>