Abeslari eta musikari familiaBegoñaren aita eta anaia zaharrena abeslariak omen ziren, solistak. Baritonoa bata, eta baritono baxua bestea. Alejandro, aldiz, anaietan bigarrena, txistulari ezagun askoa izan zen, gazterik hil bazuten ere. Begoñak jaso du musikarekiko zaletasuna, baina belarri ona izanagatik ahotsa kaskarra zuela esan zion behin anaia zaharrenak, eta ez omen zuen bide horretatik aurrera egin.