Barandatik behera eroriBegoñaren anaia barandan behera jaisten omen zen lehendabiziko solairutik sotora. Begoña horretan saiatu omen zen behin, eta baita beheraino erori ere, aitaren lantegiko langile guztien bizikleten gainera. Ez omen zuen minik hartu, baina bizikletaren bat edo beste gurpila okertuta geratu omen zen.