Txakurraren berezko sena<p>Txakurrak berezko sena du, baina erakutsi egin behar zaio, eraman egin behar da lekuetara. Txakurren artean ere denetik dago. Oilagorretan ugazabagandik urrun ibili behar du, eperretan eta galeperretan gertu. Txakurrak berehala igartzen dio zein ehiza motaren aurrean dagoen.</p>