Maria Felisa Zenarruzabeitia Gorritxategi Motxu

Ermua (Bizkaia) (1927)

Biografia

Ermuan jaio zen 1927an Barrenkalean kokatutako "Motxu" baserrian. Eskolara plazara joan zen: eskola txikira lehenengo eta 15 urte artekora geroago. Filorengana joaten zen bordatzen ikastera, baserriko lan guztiak amaitu ostean. Jose Luis Aranbururekin ezkondu eta gero ere, Eibarko berdura plazara joaten zen generoa saltzera astoarekin. Ermuko azken andrazko baserritarra izatearen ohoreak harrotasunez bete izan du. Ermua eta Mallabiko `Drogetenitturri´ hilabetekariaren 160. zenbakian uholdeen gaineko bere gogorapenak datoz jasota, "Sua eta ura, belaunetik behera" izenburupean.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERM-021 2007 Ermuko Ahozko Ondarea
ERM-042 2008 Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia