ELO-035

• Herria: Elorrio (Bizkaia)
• Proiektua: Elorrioko ahotsak
• Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
• Data: 2010(e)ko Ekaren 29a
• Iraupena: 81 min
• Euskarria: Bideo digitala
• Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin
• Transkribatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin

Hizlaria(k)

Genara Eguren

Genara Eguren Amiano

Elorrio (Bizkaia) (1929)

Urkizuaran auzoko Pulla baserrian jaio zen. Familia aldatu berria zen baserri horretara. Aita Elorrioko Torrekoa baserrikoa zuen eta ama Gazetako Amaritakoa. Aita hargina zenez, amak ei zeroan etxeko martxa. Artalde dezentea izan dute beti. Hamar neba-arreba ziren. Zazpi urte egin zituen kriada Areetan ("Arenetan", bere hitzetan), aberats etxe batean; bi emakume ezkongabek bi etxe eta zortzi neskame omen zituzten eurentzat. Getxotar batekin ezkondu eta jaiotetxera itzuli zen, eta berak eraman du baserriaren martxa. Hiru seme-alaba izan dituzte.

Pasarteak

1. Herri-eskolara

• Erref: ELO-035/002
• Iraupena: 0:01:43. Hasi: 00:01:07. Bukatu: 00:02:50
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola
• Politika » 0805 Euskara eta politika

Laburpena: Elorriora joan zen eskolara; erdaraz dena. Doña Clinia, oso gogorra. Katona erabiltzen zuten. Dotrina ere erdaraz. Komunioa gerra ostean egin zuen.

2. Baserrian kuartela gerra denboran

• Erref: ELO-035/003
• Iraupena: 0:01:15. Hasi: 00:02:50. Bukatu: 00:04:05
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina

Laburpena:
Gerra denboran, kuartela jarri zuten Pulla baserrian errepublikanoek, eta bi ahizpa Gazetara joan ziren bizitzera. Arbolapean zegoelako salbatu ei zen baserria.

3. Nolakoa zen baserria

• Erref: ELO-035/005
• Iraupena: 0:02:20. Hasi: 00:04:18. Bukatu: 00:06:38
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• 09 Baserria
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090202 Baserriaren historia eta kokalekua

Laburpena: Beheko sua zegoen. Nolakoa zen kontatzen du. Ur korronterik eta argirik ez. Ekonomikarik ere ez dute izan.

4. San Juan suak

• Erref: ELO-035/008
• Iraupena: 0:00:50. Hasi: 00:08:38. Bukatu: 00:09:28
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Jai-giroa » 050208 San Juan
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030503 Bestelako kantak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak

Laburpena:
Lehen soloetan su txikiak egiten zituzten San Joanetan. Orain bat handia etxe ondoan. "Zapuak eta sorgiñak erre-erre...". San Juan kantua esaten digu.

5. Etxeko giroa

• Erref: ELO-035/010
• Iraupena: 0:01:27. Hasi: 00:10:40. Bukatu: 00:12:07
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020107 Etxeko zereginak

Laburpena:
Arrosarioa errezatzen zuten artoa zurituz. Aita hargina zen eta amak zeroan etxeko ardura. Artzaina ere ama zen.

6. Areetan kriada 19 urterekin

• Erref: ELO-035/011
• Iraupena: 0:03:15. Hasi: 00:12:07. Bukatu: 00:15:22
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ekonomia eta industria » 0604 Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo)
• Lanbideak » 0704 Neskameak

Laburpena: Lehenengo Elorrion eta gero Areetan ("Arenetan", bere hitzetan) egon zen kriada, aberats-etxe batean. Etxe ona, baina diziplina gogorra zuten. Bi neskazahar ziren nagusiak, bi etxe zituzten, eta bakoitzak lau kriada eta txoferra.

7. Etxera etortzen laga ez erdaraz ez baldartzeagatik

• Erref: ELO-035/012
• Iraupena: 0:01:38. Hasi: 00:15:22. Bukatu: 00:17:00
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0401 Euskararen egoera
• Lanbideak » 0704 Neskameak

Laburpena:
Zortzi hilabetez ez zioten etxera etortzen utzi kriada zegoen lekutik, Arenetatik, "porque me iba a entorpecer con el castellano". Lankide batek ugazabei sartutako gezurtxoa.

-Erderaz be orduan ikasiko ziñuan, ezta?
-Zu, ni zortzi hillebetien ez osten itxi baserrira etorten "porque me iba a entorpecer con el castellano". Pentsa, e, pentsa. Ni telefonoko neukan kargua, telefonokua, atia eta mahixa. Eta ni telefonotik berbetan eta eurak entzuten egoten zien "a ver cómo hablaba el castellano". "No, no, usted no puede ir al caserío porque allí se va a entorpecer".
-Eta gaizki esan ezkero zeozer?
-Ba-ba-ba-ba! Egon zien hamen bi señoritak, egun baten etorri zien " a ver en qué ambiente vivía". "Qué cosa!". Ze gauzia, e! Esaten otsen, nigaz egon zan donzella bat, zan Santardergua. Berriotxoa, bakizu, jaixak ixeten die Elorrixon. Etorri gintzazen eta esan otsen:"María, usted mire a ver en qué ambiente vive esta chica". Nigaitik, e. Aber. Ta gero jun zanien, esaten otsen: "María, qué tal vive esa chica allí?". "Uuuu, señorita, yo no sé cómo está sirviendo", hondiño ez dakizu?, "tiene un ganao!, tiene una cantidad de tierra!". "Ai, no le diga usted nada porque sino se nos va a escapar". Bestiak guzurrak, ez dakizu, haundikerixak esaten. "No le diga usted nada porque sino se nos va a escapar".

8. Dantzaldiak eta erromeriak

• Erref: ELO-035/014
• Iraupena: 0:02:43. Hasi: 00:17:22. Bukatu: 00:20:05
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030410 Elizaren jarrera
• Aisia » Kultura » 050506 Dantza
• Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak

Laburpena:
Elorrion izan ziren bere lehenengo dantzak. Abarka-galtzekin joaten ziren. Goiz itzuli behar, bideak ere txarrak ziren eta. Elorrioko plazan abadea begira egoten zen.

-Zuk erromeixen lehenengo akordua?
-Elorrixon. Abarka-galtzakin neguen-da, abarka-galtzakin plazan dantzok itten.
-A bai?
-Buenooo! Danok giñen dantzarixak, bai.
-Eta kaletarrak ez zotsuen begiratzen...
-Bo, allá kuidaos! Baiña gero, askotan illundu orduko etxera. Klaro! Zelako bidiek euzen lehen ba, oiñezien etorteko?
-Ez dago urrin ba (zure baserria).
-Ez, baiña ez euen kamiñoik eta. Zera, abarka-galtzakin, klaro, derrigorrez.
-Abarkak zelakuak, narruzkuak?
-Ez, gomazkuak, ondo lotuta barrenian.
-Zelakua izaten zan plazako erromeixia?
-Ba trikitikixa asko. Sueltua, bai. Eske saso baten euen abade bat, agarrauen ez eban ixten, e! Gero ba ia ohitturie kendu zan baina, o! Bai, bai. Gero, bakizu, elizia ta plazia, bertan dau. Da abadia ikusten, begiratzen.
-Eta soiñujole bat edo gehixao edo?
-Bai, soiñujolle bat normalian egoten zan, bai.
-Beste erromeixa-lekuak?
-Honbre! San Blas, Asentzio, San Lorentzo, horrek guztiok. Baiña oiñezien juen da etorri, e.
-San Blas Abadiñon?
-Bai.
-Zeintzuk zien zuendako erromeixaik onenak?
-Zeintzuk zien?
-Bai.-Honbre, igual San Blasekuak.
-Zergatik?
-Ba eztakitt, hurrien hartzen zalako, herri txikixa be bazan, oin haundi eindda dao baiña bai. Oiñezien juen da etorri. Trena baeuen baiña. Ta oiñezien juen da etorri, bai. Gero Gazetan be bai egoten zan erremeixia Gabonetan. Gero egoten zan Berrixon be bai; horrek egoten zien. Gero Santa Lutzia. Bueno, baiña behien eitten zan erremeixia, hara ezkiñen joaten ze, karo, jueteko be bidiak be txarrak eta. Mezara jueten giñen gora, erminttara.
Santa Lutziara?
-Hori, Besaidetik buelta.
-Asentziora?
-Be bai. Hara be erremeixara jueten giñen eta hara be oiñezien. Hamendik mendiz mendi...

9. Erromerietako giroa

• Erref: ELO-035/015
• Iraupena: 0:01:55. Hasi: 00:20:05. Bukatu: 00:22:00
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020106 Gaztetako ibilerak
• Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak
• Aisia » Kultura » 050506 Dantza

Laburpena: Egun pasa joaten ziren familiak astoarekin San Lorentzora. Barkileroak eta beste saltzaile batzuk. Oso dantzaria zen eta dantzari onak ez ziren mutilei kalabazak ematen zizkieten.

10. Gurasoak ezkontza bitartekari

• Erref: ELO-035/016
• Iraupena: 0:02:01. Hasi: 00:22:00. Bukatu: 00:24:01
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea

Laburpena: Informeak eskatzen zituzten aberats-etxetakoek mirabeez. Gurasoek hitzartzen zituzten ezkontzak euren denbora baino lehen. Nola elkartzen nobiogaiak ziren erromerietan.

11. Neskametzako bizimodu estua

• Erref: ELO-035/018
• Iraupena: 0:01:46. Hasi: 00:25:18. Bukatu: 00:27:04
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Kultura » 050506 Dantza
• Lanbideak » 0704 Neskameak

Laburpena:
Goikoaz komentarioa. Kalabaza asko ematen zuten dantzan. Gazte-denborako urterik onenak kriada eman zituen. Dantzara-eta irteten ziren baina goiz erretiratu behar.

12. Dantza eta soinujoleak

• Erref: ELO-035/019
• Iraupena: 0:03:06. Hasi: 00:27:04. Bukatu: 00:30:10
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak
• Aisia » Kultura » 050506 Dantza

Laburpena: Anaia dantzaria zuen. Berari sueltoa eta pasodobleak gustatzen zaizkio, tangorik-eta ez. Arbulu, Angiozarko Itxua... soinujole ohikoak.

13. Nobio-kontuak

• Erref: ELO-035/020
• Iraupena: 0:02:20. Hasi: 00:30:10. Bukatu: 00:32:30
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea

Laburpena: Erromerietan-eta ezagutzen ziren nobio-gaiak. Harremanak eta ohiturak. Gona luzeak, besoak estalita, prakarik ez. Tabernara joaterik edo zigarroa erretzerik ere ez.

-Zure kasua diferentia izango zan baiña, hola nobixua ta noiz topatzen zan, edo zela edo?
-Bai, bai. Honbre, ba etorten zien porejenplo ba Abadiñotik edo Apatatik edo hortik etorten zien mutilak, ta itten zittuen hori, dantzan edo, ta gero lagundu ta batzutan esaten otsen ba bueno ba "ez etorri gehixao". Baiña bai.
-Neska-laguntziak eta?
-Hori da, neska-laguntziak. Baiña nobixo ez, bestelan ba lagundu.
-Eta nobixo izateko (kasu bakoitzian diferente izango zan baiña), mutillak esango zotsan normalian neskiai.
- Normalian bai, neskiak ez.
-Eta lelelengo eguna ze izaten zan, geratzen zien zerbait hartzera, edo erromeixan dantzan...
-Ez. Erromeixan dantzan, ze lehen hartzera ezer etzan joaten tabernara ta neskak. Bo... Keba! Neskak zan apuntauta atzamarraz. Ez, ez, ez.
-Nobixo eindda gero be ez?
-Umm! Gutxitxuao. Oingo moruen eta bueno-bueno-bueno. Keba-keba! Eta zigarrua erretan, bueno... Ez eraten be ez eta ezebez. Erremeixatik, erremeixa [amaitzen?] zanien etxera.
-Zinera?
-Bueno, ni Arenetan bai. Arenetan bai joaten nitzen, baiña hamen bertan Elorrixora gutxi, gutxi.
-Zigarrua erretzen zeban baten bat ezagutu dozu?
-Neskak? Ez. Keba. Ezta, ezta pentsau be ez. Oingo bezela? Booo.
-Erropiai ta asko begiratuko jakon, ezta, eskotiak eta.
-Bai, bai, honbre!, hoixe bai. Honaiño tapauta.
-Gonia be...
-Ez motza. Belaunetik behera. Eta frakak eta, holakoik be ez sekula. Booo!
-Baiña izango zien puxka bat atrebidatxuak.
-Honbre! Batzuk beti dana, beti. Batzuk salidatxuak edo gehixao [jakintzailliak] edo.

14. Kriaden bizimoduaz

• Erref: ELO-035/021
• Iraupena: 0:02:38. Hasi: 00:32:30. Bukatu: 00:35:08
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Lanbideak » 0704 Neskameak

Laburpena: Neska asko kriada joaten zen baserriko lanarekin nekatuta. Hiriburura kriada joatea gauza handia zen orduan. Alderdi onak eta txarrak. Iruzkinak orduko bizimoduaz.

15. Inudeak eta "aiña seka"k

• Erref: ELO-035/022
• Iraupena: 0:00:58. Hasi: 00:35:08. Bukatu: 00:36:06
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Lanbideak » 0704 Neskameak

Laburpena: Ezagutu ditu inudeak, eta "aiña seca" elorriar bat ere bai Bilbo aldean, inude joan eta gero aberats-etxean umezain geratutakoa.

16. Gerra denbora

• Erref: ELO-035/023
• Iraupena: 0:02:24. Hasi: 00:36:06. Bukatu: 00:38:30
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina

Laburpena: Baserria kuartel gisa hartu zuten gerra denboran. Soldaduek esne kondentsatua eta gailetak ematen zizkieten. Familian, batzuk soldadu joan ziren, eta beste batzuk Bilbo aldera iheslari. Bera Gazetara; behi bat utzi zuten beren kontsumorako.

17. Bataioa eta buru gaineko teila

• Erref: ELO-035/024
• Iraupena: 0:02:46. Hasi: 00:38:30. Bukatu: 00:41:16
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030205 Jaiotzak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030406 Sakramentuak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak

Laburpena:
Aita-ama pontekoak eta bataioa. Izena nola aukeratzen zen. Zuriz jantzita umea, normalean. Ama osatzen zenean "elizan sartzea" egiten zen. Bitartean ezin zen etxetik kanpora irten, teila buruan ipinita izan ezean.

18. Bataio ondorengoak eta "mokotza"

• Erref: ELO-035/025
• Iraupena: 0:03:22. Hasi: 00:41:16. Bukatu: 00:44:38
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030205 Jaiotzak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030406 Sakramentuak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak

Laburpena:
Bataio ondoren etxean egiten zen jatordutxo bat. Auzoko emakumeak etortzen ziren bisitara erregalotxo batekin, baina ez denak batera. Aitapontekoek "mokotza" oparitzen zioten besoetakoari Pazkoetan.

19. "Linboa"

• Erref: ELO-035/026
• Iraupena: 0:01:54. Hasi: 00:44:38. Bukatu: 00:46:32
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030406 Sakramentuak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030407 Hiletak

Laburpena:
Bataiatu gabeko umeak "linboan", kanposantu ondoko leku batean lurperatzen zituzten.

20. Gripe-urtea

• Erref: ELO-035/027
• Iraupena: 0:02:10. Hasi: 00:46:32. Bukatu: 00:48:42
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030602 Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
• Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030201 Gaixotasunak

Laburpena: "Gripe-urteaz" (1918) bere amari entzundakoak. Edozenbat hildako Elorrion.

21. Kukurruku-eztula, tuberkulosia eta abar

• Erref: ELO-035/028
• Iraupena: 0:02:00. Hasi: 00:48:42. Bukatu: 00:50:42
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030201 Gaixotasunak

Laburpena: Kukurruku-eztula, burutik beherakoa, tuberkulosia... orduko gaitz arruntenak. Apatara bidean zegoen tuberkulosidunak isolatzeko etxea.

22. Begizkoa

• Erref: ELO-035/030
• Iraupena: 0:03:51. Hasi: 00:50:52. Bukatu: 00:54:43
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030201 Gaixotasunak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak

Laburpena: Bi andra eskekoren istorioak. Esanezina sendatu eskekoak emandako ogia janda. Eskekoei ez zaie esku ezkerraz limosnarik eman behar. Auzoan eta familian gertatutako kasuak.

23. Begizkoaren kontrakoak

• Erref: ELO-035/031
• Iraupena: 0:01:25. Hasi: 00:54:43. Bukatu: 00:56:08
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak

Laburpena: Eskapularioak eta kutunak ipintzen zitzaizkien haurrei. San Blasetako kordoia.

24. Sendabelarrak

• Erref: ELO-035/032
• Iraupena: 0:02:16. Hasi: 00:56:08. Bukatu: 00:58:24
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030202 Erremedioak

Laburpena:
Asunak modu askotara erabiltzen dira sendakuntzan. Enplasto-belarrak, berbena, zain belarra, arto-bizarrak...

25. Ermitetara osasun eske

• Erref: ELO-035/033
• Iraupena: 0:03:26. Hasi: 00:58:24. Bukatu: 01:01:50
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030402 Eraikuntza erlijiosoak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak
• Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030202 Erremedioak

Laburpena:
Angiozarko ermita batera joaten ziren, amets txarrak sendatzen zituela eta. Santa Luziara joaten da jendea bistagatik. Eztarriko mina, beherakoa, bizixoak eta abarrentzako erremedioak.

26. Sasimedikuak

• Erref: ELO-035/034
• Iraupena: 0:01:32. Hasi: 01:01:50. Bukatu: 01:03:22
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030203 Medikuak eta sasimedikuak

Laburpena: Elgoibarko sasimediku batengana joaten zen "estomagua altzetan". Elorrion gertatutakoa.

27. Ermita lekuz aldatzen zuen santua

• Erref: ELO-035/036
• Iraupena: 0:02:48. Hasi: 01:04:43. Bukatu: 01:07:31
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010103 Auzoak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030402 Eraikuntza erlijiosoak

Laburpena:
Gaztañeta auzoan esaera da San Martin ermita behean eraikitzen hasi zirela, baina gauez santuak gora eramaten zituela eraikitakoak. Pena hartzen du ermita jausita dagoelako.

28. 'Cara al Sol' kantatzen

• Erref: ELO-035/038
• Iraupena: 0:02:19. Hasi: 01:07:41. Bukatu: 01:10:00
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » 0805 Euskara eta politika

Laburpena:
Berak erdarazko eskola ezagutu du bakarrik. Cara al Sol kantatzen zuten. Anai-arreba zaharragoak ikastolan ibili ziren. Arrazolako maistrak zigorrak euskaraz egiteagatik.

29. Beraneanteak Elorrion

• Erref: ELO-035/039
• Iraupena: 0:03:04. Hasi: 01:10:00. Bukatu: 01:13:04
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010102 Eraikuntzak eta azpiegiturak
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020106 Gaztetako ibilerak

Laburpena: Lehen beraneante asko etortzen zen Elorriora, orain bat edo bi bakarrik. Beraneanteen seme-alaben bilkurak etxe ondoko iturrian. Ez ziren nahasten eurekin.

30. Getxon euskara gutxi

• Erref: ELO-035/042
• Iraupena: 0:03:35. Hasi: 01:16:25. Bukatu: 01:20:00
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0404 Beste hizkuntzak eta hizkerak
• Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena:
Elorrioko euskara estimu handian du. Gizonarekin (Getxokoa da) erdaraz egiten du. Getxon gutxi egiten zen euskaraz. Aberats-etxeko bi emakumeek frantsesez egiten zuten elkarren artean zerbitzariek ez ulertzeko.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia