ELO-033

  • Herria: Elorrio (Bizkaia)
  • Proiektua: Elorrioko ahotsak
  • Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
  • Data: 2010(e)ko Ekaren 22a
  • Iraupena: 83 min
  • Euskarria: Bideo digitala
  • Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin
  • Transkribatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin

Hizlaria(k)

Angel Gallastegi

Angel Gallastegi Egidazu

Elorrio (Bizkaia) (1932-2011)

Iguria auzoko Olakoa baserrian jaio zen. Errentero etxea. Aita Olakoa eta ama Gazetakoa. Hiru anai ziren, bera erdikoa. Ezkondua, alaba bi izan zituen. Baserriko lanez gain, artzain ere ibili zen gaztetan. Karegintzan ere bai, lehenengo modu zaharrean ("ota-karobixa") eta gero industrialean. Funcor kooperatibaren sortzailetarikoa, Arrasateko kooperatiba batean jarraitu zuen, lantegiak hondoa jo zuenean. Bolari amorratua, txapel asko irabazia da joko horretan. Zinegotzi izan zen 2003-2007 legealdian. Auzoetako batzordeburua izan zen.

 

Pasarteak

1. Errenteroak, baina ugazaba ona

  • Erref: ELO-033/002
  • Iraupena: 0:01:16. Hasi: 00:02:12. Bukatu: 00:03:28
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090202 Baserriaren historia eta kokalekua

Laburpena: Errenteroak ziren; erosi egin zuten etxea horretarako aukera baliatuz. Huskeria bat ordaintzen ei zuten errenta. Oso ugazaba ona zuten.

2. Olaren arrastoak

  • Erref: ELO-033/003
  • Iraupena: 0:02:07. Hasi: 00:03:28. Bukatu: 00:05:35
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010103 Auzoak
  • Lanbideak » Antzinako lanbideak » 070704 Errementariak, ferratzaileak

Laburpena: Ola du izena baserriak eta oso antzinakoa dirudi. Eskoria agertu zen lurpean. Kanalik, ostera, ez dute aurkitu. Udalatxen minak baziren, eta horren arrastoa ote eskoria?

3. Ura, argia eta sua

  • Erref: ELO-033/004
  • Iraupena: 0:02:10. Hasi: 00:05:35. Bukatu: 00:07:45
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » 010301 Argindarra eta ura

Laburpena: <p>Ez zen urik etxean eta errekara joaten ziren musua garbitzera uda eta negu. 14 urte zituela ipini zen argia. Petrolioaz eta karburuaz ibiltzen ziren aurretik. Lehenagokoa ez zuen ezagutu. Beheko sua.</p>

4. Aitita erdi bertsolaria

  • Erref: ELO-033/005
  • Iraupena: 0:01:15. Hasi: 00:07:45. Bukatu: 00:09:00
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kultura » 050504 Irakurtzea
  • Aisia » Kultura » 050507 Bertsolaritza

Laburpena: Bera ez da ona izan horrelako gauzetan baina amari eta aititari kanta eta bertso asko entzundakoa da. Aitita erdi bertsolaria zen.

5. Errota bakarra Igurian

  • Erref: ELO-033/007
  • Iraupena: 0:03:23. Hasi: 00:10:21. Bukatu: 00:13:44
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010103 Auzoak
  • Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020201 Auzokoen arteko harremana
  • Baserria » Baserriko lanak » 090105 Errota

Laburpena: <p>Igurian 23 baserri dira, eta beste hiru desagertuta daudenak: Amilla, Agarre eta Akiso. Hiruretan ezagutu du jendea. Errota bakarra. Auzolana eta auzotasuna.</p>

6. Ermitak

  • Erref: ELO-033/008
  • Iraupena: 0:01:14. Hasi: 00:13:44. Bukatu: 00:14:58
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Jai-giroa » 050204 Auzoko ospakizunak
  • Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030402 Eraikuntza erlijiosoak

Laburpena: <p>Santa Katalina auzoan bertan, eta Santa Luzia Udalatx barrenean. Santa Luzia eguna inportanteagoa zen. Auzo guztia gonbidatuz beteta egoten zen.</p>

7. Ardiak

  • Erref: ELO-033/010
  • Iraupena: 0:02:13. Hasi: 00:16:45. Bukatu: 00:18:58
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090111 Artzaintza

Laburpena: <p>160 ardi inguru izaten zuten. Memarixa mendian ibiltzen ziren. Bildots-denboran artzainak gainean egon behar du. Apiril aldera amaitzen da sasoia eta gero gaztagintza dator.</p>

8. Gazta egiteko esku hotza komeni

  • Erref: ELO-033/011
  • Iraupena: 0:02:25. Hasi: 00:18:58. Bukatu: 00:21:23
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090111 Artzaintza

Laburpena: <p>Eskuz egiten zuten gazta. Esku hotzekoa behar da gazta ona egiteko. Berari zapaldu eragiten zioten, bera horrelakoa delako. Gari-arkan sartuta kontserbatzen ziren. Ez zen keetzen.</p>

--Gero gaztaigiñan.
-Gaztaia eskuz egiten ziñuen?
-Bai, eskuz, eskuz eitten zan orduen. Da gaztaiak, e, oin ba etxako igarten, ze oin makiniakin eitten da eta, frigorifikuak daokozuz-da, gaztaie kuretako eta, bueno. Enfin. Baiñe orduen eskuz ein biher izeten zan, da gaztaia siketu ein biher zana urte guztirako, hodei bat etorten bazan ha sikatzen danian be ba txarra izeten zan. Gero eskua be ona bihozu gaztaia eiteko. Esku berua daukonak gaztaia ona ezin leike etara. Eskua hotza bihe da, persona esku hotzekue bihe da gaztaia ona etarateko. Bai. Eta hori eztakit inportantziaik emoten otsien oin. Baiña lehenau inportantzia haundixe euken horrek. Nik etxien eitten zien gaztaiak, etxerako, ya urte guztirako siketzen zienak neuk eitten nittuen.
-Orduan zeu gaztaigiña izan zara.
-Bai, nire aitta zanak-eta neri zapaldu eraitten osten gaztaia, ze ni esku hotzekua beti izan naz.
-Bai, hori eztakit oin emoten otsien oiñ inportantziaik. Baiña lehenau inportantzia haundixa euken.
-Eta zuen etxeko gaztaiak fama ona eukan edo?
-Orduen ez euen famaik oingo moruen. Oin dauko gaztaiak ba Idiazabalgua eta bestekua ta. Orduen ez euen holakoik.
-Baina ona.
-Baiña gaztaia, gaztaia ona. Gari-arkan sartuta eukiten zan. Garixa garbittuta arketan, da han sartuta egoten zien gaztaiak urte guztirako.
-Zergatik, konserbau eitten dau garixak?
-Konserbau eitten dau garixak.
-Eta kerik emoten zontsen?
-Ez. Bueno, keia... Ezkatzien egoten zien siketzen sarrittan, ta ba hartzen eben, baiña hori "aumaua" esaten xakena, oiñ esaten xakena eta holakoik ez euen.
-Salmenta zer moduzkoa eukitzen zeban gaztaiak?
-Gaztaia ta? Ezin neiketzu esan.
-Kanporako.
-Kanpora saldu be asko ez zan eitten orduen, ba ezagunen bati edo, baiña ostien ez zan...
-Etxerako.
-Gero etxien gaztaia faltau barik, ba ogixen moruen jan.
-

9. Azeria, ardien etsairik handiena

  • Erref: ELO-033/013
  • Iraupena: 0:03:28. Hasi: 00:22:14. Bukatu: 00:25:42
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Fauna » Natura » Basoko animaliak » 10020204 Ugaztunak
  • Baserria » Baserriko lanak » 090111 Artzaintza

Laburpena: <p>Azeria da ardiaren etsairik handiena. Lehenengo ardia hil, gero sabeletik umea atera eta jan egiten zion. Behin hiru azerikume harrapatu eta hazi zituen.</p>

10. Gerra denborako kontuak

  • Erref: ELO-033/015
  • Iraupena: 0:03:15. Hasi: 00:26:29. Bukatu: 00:29:44
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina

Laburpena: Frontea hurbil zuten, eta soldaduen sartu-irtena izaten zen etxean. Gurasoak Bilbo aldera joan ziren ihesi artaldea, behiak eta idiak hartuta. Bera etxean geratu zen senide batzuekin. Behi bat utzi zieten. Besaidetik behera sartzen ikusi zituen "nazionalak", bandera eta guzti.

11. Bolalekuak

  • Erref: ELO-033/016
  • Iraupena: 0:03:10. Hasi: 00:29:44. Bukatu: 00:32:54
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Taberna giroa » 050301 Jokoak

Laburpena: Umetatik bolaria. Bizkaian bolatoki gutxi. Gipuzkoan, berriz, ugari: Elgeta, Plazentzia, Arrate, Elgoibar, Lastur... Federatuta zegoen eta txapelketak irabazitakoa da.

12. Boletako teknika eta arauak

  • Erref: ELO-033/018
  • Iraupena: 0:02:32. Hasi: 00:33:10. Bukatu: 00:35:42
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Taberna giroa » 050301 Jokoak

Laburpena: Bolatoki batzuek "azpijana" behar dute, beste batzuek "gainjana". Azalpenak. Txapelketetan beti bola eta txirlo berdinak erabiltzen dira.

13. Bolari onaren sekretuak

  • Erref: ELO-033/019
  • Iraupena: 0:02:35. Hasi: 00:35:42. Bukatu: 00:38:17
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Taberna giroa » 050301 Jokoak

Laburpena: Zenbait bolari on: Elgoibarko bi anai, Markina aldeko beste bat... Indarra ona da, baina teknika ere bai: gerri biguna, hanketan indarra eta kontrola...

14. Zortea

  • Erref: ELO-033/020
  • Iraupena: 0:02:13. Hasi: 00:38:17. Bukatu: 00:40:30
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Taberna giroa » 050301 Jokoak

Laburpena: Finalera heldu zen batean, hirugarren posturako desenpatea egin zuten eta batekoarekin irabazi zuen. Zorteak ere jokatzen du.

15. Trabesak eta tongoak

  • Erref: ELO-033/021
  • Iraupena: 0:02:30. Hasi: 00:40:30. Bukatu: 00:43:00
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Taberna giroa » 050301 Jokoak

Laburpena: "Baten parra bi ezetz" eta horrelakoak dira apustuak. Azalpenak. Urte batzuetan diru asko jokatzen zen. Bolariak ez dira jokalari handiak izaten. Oso erraza da tranpa egitea. Nola, azaltzen du.

16. "Ol-huts"

  • Erref: ELO-033/023
  • Iraupena: 0:02:26. Hasi: 00:45:28. Bukatu: 00:47:54
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Taberna giroa » 050301 Jokoak

Laburpena: Pike apur bat ere izaten da. "Oluts" zer den. Bolari onenak ere egiten ditu "olutsak".

17. "Ota-karobixa"

  • Erref: ELO-033/025
  • Iraupena: 0:04:35. Hasi: 00:49:32. Bukatu: 00:54:07
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090113 Baserriari lotutako lanbideak
  • Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak

Laburpena: "Ota-karobixa" deitzen dio karobi tradizionalari. Egunez otea sartzen zitzaion eta gauez abarra. Hiru edo lau egun behar ditu erretzeko. Bobeda nola egiten den. Lurrak beharrezkoa du karea. Garia ebakitzen zenean botatzen zen karea, arbia erein aurretik.

-Zuk ezautu dozu lehengo karobi zaharrik?
-"Ota-karobixak" esaten dxakenak? Bai. Eindda be bai karia. Eindda nao ni ota-karobixa. Lelengo kargetan zan, eitten dxakon bobedia, kargetan zan karobi-zuluoi, eta otia ebaten zan, otia euen orduen leku askotan, ta otia ebaten zan, arluak. Ta egunez otia sartzen dxakon, ta gabez abarra, sorta-abarrak ta egurra.
-Zergatik diferentzia hori?
-Ba gaba deskantsuz pasetako. Otia sartu ta sartu ta sartu ibili biha ziñien, berotu in daitten. Ta bestiak ba aguantia, aguantia.
-Lan gutxiao egiteko gabaz.
-Gabez ba lan gutxiao eitteko.
-Zenbat denpora bihar dau ondo erretzeko?
-Hiru egun. Gau ta egun.
-Bobedia zeiñek eitten zeban zuen kasuan?
-Erreza da eittia. Enaz gogoratzen nok eitten eban. Gure aittitta-zanak edo aitta-zanak edo eztakitt nok itten eban baiña. Kare-atxakin samurra da, ze karobixak asientu bat eukitten dau behian. Hasten zan altzetan eta puxkat kanporatxuau, kanporatxuau, kanporatxuau; betetan, betetan zerrau eitten dozu. Hori harri haundi samarrakin. Eta gero handik gora ba zehiaua kargau. Gaiñian torretu artian. Ta gero karia eitten zanian igartzen dxakon zelan eindda dauen. Hiru egun esan dot baiña lau egun biharko littuke su gutxiaz ibili ezkeiño baiña. Botaten dauen keia ta llamia gora azul-azul-azula botaten dau ia eindda dauenian.
-Diferentia, igarri eitten jako?
-Bai, igarri itten dxako gaiñian azul-azula, brisa. Azul-azula.
-Eta geratzen da bobedia osorik ala hundidu eitten da?
-Ez, ez, osoik. Osoik gelditzen da.
-Eta gero ze eitten da?
-Ba gero etara, goittik. Goittik, goittik, husten, husten, husten.
-Eta haustu noiz?
-Karia haustu soluan ein biha dok.
-Ia hauts bihurtuta geratzen da haura?
-Ez. Ha harrixen dau. Ota-karobixen eta bestien be bai, ha harrixen urteten dau. Eta juen biha dau solora; orduen garixa ebaten zanien botaten dxakon arbixa ereitteko. Eta joan bihozu solora, harrixe eruen bihozu. Apurtzen dozu soluen eta zabaldu.
-Zela apurtzen dozu?
-Ba porrillua esaten dxako, zer bat; mailluketiaz be igual. Apurtu ta zabaldu soluan.
-Errez apurtzen da?
-Errez. Ta gero ha burdiñariaz edo brabanaz edo nahastau eitten dozu lur azpira joan daitten. Ta lurra harrotu eitten dau harek.
-Asko ontzen da lurra kariaz?
-Bai. Oin be lurrak karian premiñia badauke. Ortuetan eta. Eta oin hasitte dau jentia puxkat botaten.
-Artua, garixa..., danandako erabiliko zan karia? Laboriandako gehixenbat edo?
-Karia botaten zan garixa ebaten zanian, arbixa ereitteko.
-Nundik ekartzen ziñuen harrixa?
-Harrixa bertan etaraten genduen guk. Bertan kanteria.
-Zelan esaten jatzue, "kare-harrixa"?
-Kare-harrixa, bai. "Atxarrixa" esaten dxakona.


18. Karobi industriala

  • Erref: ELO-033/026
  • Iraupena: 0:02:05. Hasi: 00:54:07. Bukatu: 00:56:12
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090113 Baserriari lotutako lanbideak

Laburpena: Karobi industriala nolakoa zen eta nola kargatzen zen azaltzen du. Ota-karobitik guztiz ezberdina.

19. Funcorren sorrera

  • Erref: ELO-033/027
  • Iraupena: 0:02:57. Hasi: 00:56:12. Bukatu: 00:59:09
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ekonomia eta industria » 0607 Boom industriala
  • Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak

Laburpena: Andoni Esparza izenekoak mugitu zuen lehenik. 40 lagun elkartuta hasi ziren. Gasteizen hasi ziren baimen kontuengatik. Fundizio-lana. Lingotea eta txatarra lehengai.

20. Funcorren urte onak eta txarrak

  • Erref: ELO-033/028
  • Iraupena: 0:02:57. Hasi: 00:59:09. Bukatu: 01:02:06
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ekonomia eta industria » 0607 Boom industriala
  • Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak

Laburpena: Ilusio handiz hasi ziren. Denek berdin irabazten zuten, gerenteak izan ezik. Gero hasi ziren diferentziak. Puntuen sistema hasi zen. Injustua irizten dio. Urte onak ere izan zituen baina gaizki amaitu zen.

21. Kooperatibetan "santu" asko

  • Erref: ELO-033/031
  • Iraupena: 0:01:09. Hasi: 01:04:48. Bukatu: 01:05:57
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
  • Ekonomia eta industria » 0607 Boom industriala

Laburpena: Kooperatiba ona izan ei daiteke ondo eroanez gero, baina "santu" asko egoten ei da. "Ha nere laguna dok eta ha ekarri...".

22. Zinegotzi lau urtez

  • Erref: ELO-033/032
  • Iraupena: 0:03:22. Hasi: 01:05:57. Bukatu: 01:09:19
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010108 Udala

Laburpena: Auzoetako ardura izan zuen zinegotzi izan zen denboran (2003-2007). Bideak izaten ziren arazo nagusia. Farolak jarri ziren baserrietan. Legealdi bat laburregia da lana ondo egiteko.

23. Elorrioko euskara politena

  • Erref: ELO-033/035
  • Iraupena: 0:02:12. Hasi: 01:13:48. Bukatu: 01:16:00
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Euskara » 0402 Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua

Laburpena: Elorrion antzera egiten da berba leku guztietan. Bere ustez, Elorrioko euskara da onena. Bizkaian ez da euskara dotore famako herririk. Gipuzkoan, Oñatikoa gustatzen zaio.

24. Euskaraz egitearren zigorra

  • Erref: ELO-033/036
  • Iraupena: 0:02:16. Hasi: 01:16:00. Bukatu: 01:18:16
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena: Egon da jendea euskararen kontrakoa. Ikurrinari buruzkoak. Eskolan zigortuta euskaraz egiteagatik: harri-koskorrak belaunpetan ipini, liburuaz jo eta horrelakoak.

25. Beraneanteak gusturen baserritarrekin

  • Erref: ELO-033/037
  • Iraupena: 0:01:11. Hasi: 01:18:16. Bukatu: 01:19:27
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020204 Kanpoko jendearekin harremana
  • Euskara » 0401 Euskararen egoera
  • Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak

Laburpena: <p>Beraneante asko izaten zen Elorrion eta neskak baserritarrekin ibiltzen ziren gusturen dantzan.</p>

26. Euskara, munduan dagoen gauzarik politena

  • Erref: ELO-033/039
  • Iraupena: 0:02:00. Hasi: 01:20:38. Bukatu: 01:22:38
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Euskara » 0406 Euskararekiko sentimendua

Laburpena: Euskara, munduan dagoen gauzarik politena. Galtzea penagarria litzateke, eta geure kulpaz gal daiteke. Orain arriskuan ikusten du berriz.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia