ELO-031

• Herria: Elorrio (Bizkaia)
• Proiektua: Elorrioko ahotsak
• Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
• Data: 2010(e)ko Ekaren 17a
• Iraupena: 65 min
• Euskarria: Bideo digitala
• Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin
• Transkribatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin

Hizlaria(k)

Claudio Egidazu

Claudio Egidazu Gongeta

Elorrio (Bizkaia) (1925)

Gazeta auzoko Gazetabeitia (edo Gazeta Behetikoa) baserrian jaio zen. Guraso biak ere Gazetakoak. Bederatzi anai-arreba. Oroitzapen biziak ditu gerrateaz, bere baserria Intxortako frontetik oso hurbil baitzegoen. 14 urterekin hasi zen lantegi batean, baina baserriko lanari oso lotuta egon da bizi guztian. Ortua du orain ere. Gariaren eta artoaren lanak, ganaduen gorabeherak eta abar zehaztasun handiz kontatu dizkigu.

Pasarteak

1. Sukaldea, ura

• Erref: ELO-031/002
• Iraupena: 0:01:51. Hasi: 00:02:15. Bukatu: 00:04:06
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua

Laburpena: Beheko sua zegoen sukaldean, tximiniarik gabekoa. Babak jaten ia urte guztian. Ur korronterik ez zegoen, iturritik edo errekatik ekartzen zuten ura.

2. Gazetako errotak eta turbina

• Erref: ELO-031/003
• Iraupena: 0:04:14. Hasi: 00:04:06. Bukatu: 00:08:20
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090105 Errota
• Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010102 Eraikuntzak eta azpiegiturak
• Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » 010301 Argindarra eta ura

Laburpena:
Bi auzo-errota zeuden Gazetan, bata garirako eta bestea artorako. Argindar etxearen historia. Lau urte zeuzkala sartu zen argia etxean. Pozez zoratzen.

-Errotia zeuek ez ziñuen eukiko, ezta?
-Errotia hor ehun metro be ez, hur-hurrien etxetik. Gazetan euezen errota bi, baten euezen harri bi garixe eittekuak, eta gure etxe ondokua artua eitteko. Ipiñi errotia martxan, presia bertan euen, da taluak eta eitteko uruna, [gu mutikuak] holan bigun-biguna hartu da eskuen raa! pelotie eitten zan, ura oso latza euen ganauei ero emoteko. Harrixa altzau pixkat [da urtete(n) eban granulaua], uruna ona eitteko ha hartu holan uruna, bra-bra! botatzen eban urunak kajora, da hola hartu ta pelotia eindda; ha izaten zan, e.
-Errotia ze zan, auzo-errotia?
-Auzo-errotia. Auzo-errota bi. Deposittua euen... Bueno, nik esangotsut lelengo argi-inddarra. Nik lau urte; lehenao umetan ez euen argiik, karburua ero zera, ta eiben deposittua etxetik bastante... kilometrua ta baiño gehitxuao, eta eiben depositto haundi bat. Eta ha segittuen esateben bete zala deposittuoi. Hemen Elorrixon bastante jente ekixenak esan ei etsen ha deposittua txixa eitten jun biko zarie ero hori deposittuoi betetako. Baiña zela manantialak onak euezen, segittuen bete zan deposittua, itxuria. Eta Anguzarko bat zan zeroi, argi-inddarreko jefioi, Paulino izena euken bat. Ta behien ein eben etxetxo bat, oin be han dau eta han ipiñi eben turbina bat, da handik kable bat gure osabia bizi zan lekura, da etxetik emoten otsan argixai, ipintten eban martxan turbiñioi be. Da ha zan pozan bonbillok ipinitta, argixoi ikusi giñuenien zoratzen danok pozen pozaz. Argixoi han [agertzen] dzzi... suabe-suabe bonbillok ixotu eben eta bueno! Nik lau urte neukazela. Da gero oiñ herrixek sartu zittuen urak, urak herrira bajatu zien eta oin argixa Iberduerokua ero dau emonda Gazetara.
-Goguan daukazu etxera argixa aillegau zan lelengo eguna?
-Eguna, eztaukat fetxaik eta. Lau urte neukazen. Da hori Anguzarkuoi Paulino ha zan jefioi, harek zertu eban dana. Honbre, hoixe akordetan nazena.
-Pozik, ezta?
-Bueno! Zoratzen danok etxian. Harek han kandillatxua eta behin illundutakuen gabien ohera aguro.
-Zenbat bonbilla egoten zien etxian?
-Ba bastante ipiñi eben, habitaziño bakotxien bonbilla bat, kortan da kamaran be bai, eta gero gure osabiak eitteban gabian hor hamarrak ero inguruen, "media luna" esaten moruen, argixa bajau eitteban, gutxiao gastetiarren ura ero, etxetik, bolante bat euken kuartuen, da handik ipintten eban ba argixoi bajauta jentia erretiretako holako orduen. Gau guztien egoten zan argixa baiña gero goxien kendu eitteban.
-Zela kontrolatzen zan, uran pasuakin edo?
-Urak zela goittik behera... Gaur be han eongo die oinddion honek kolauzko tuberixia, [holakoxe] tubuak. Eta deposittua bastante haundixa ein eben goixen, ondo. Da han etortzen zan ura, bueno, leku bittatik, ur asko etorten zan.

3. Aita bertsolaria

• Erref: ELO-031/004
• Iraupena: 0:01:49. Hasi: 00:08:20. Bukatu: 00:10:09
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Kultura » 050507 Bertsolaritza

Laburpena: Aita berezko bertsolaria ei zen. Pena ei zuen seme bertsolaririk ez zitzaiolako irten. Gutxi, baina auzoetan-eta jardun zuen.

4. Familia osoa ia fusilatu egin zuten eguna

• Erref: ELO-031/005
• Iraupena: 0:10:19. Hasi: 00:10:09. Bukatu: 00:20:28
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030602 Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
• Politika » 0803 Gerra zibila (1936-1939)

Laburpena:
Baserria frontetik hurbil zegoen. Galdutako bi soldadu "nazional" hartu zituzten etxean. Bergarara pasatu nahi zuten. Baina errepublikanoek jakin, etxera etorri eta kolaboratzailetzat hartuta, ia fusilatu egin zituzten. Etxe aurrean familia guztia bildu, eta denak hiltzeko mehatxua egin zieten, egia esaten ez bazuten. Ordurako bi soldaduak alde eginak ziren. Laster harrapatu zituzten kainu-zulo batean. Pasarte hunkigarria, antologikoa.

5. Soldadu atxilotzaileak eta atxilotuak amak gertatutako afaria jan

• Erref: ELO-031/006
• Iraupena: 0:02:03. Hasi: 00:20:28. Bukatu: 00:22:31
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080302 Errepresioa

Laburpena: Francoren armadako bi soldaduak atxilotu eta berehala, oilategi batean ezkutatuta zeuden beste bi ere harrapatu zituzten. Atxilotzaileak eta atxilotuak, amak prestaturiko bazkaria jan ondoren, Kanpanzarrera joan ziren. Ez daki gero zer gertatu zen. Elorrioko kanposantuan fusilatu ote zituzten entzun zuen.

6. Elorrioko lehen kanoikada

• Erref: ELO-031/007
• Iraupena: 0:02:11. Hasi: 00:22:31. Bukatu: 00:24:42
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena:
"Run-run" esaten zioten abioi bat ibiltzen zen begiratzen. Etxetik ikusi zuen Elorriora botatako lehen kanoikada, emakume bat hil zuena, obusa lehertu ez arren.

7. Hamabi bonba Gazetan

• Erref: ELO-031/008
• Iraupena: 0:02:27. Hasi: 00:24:42. Bukatu: 00:27:09
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080305 Gerran hildakoak eta zauritutakoak

Laburpena:
Behin dozena bat bonba bota zituzten Gazetan: Klaudioren aitita hil zuten, soloan satsa zabaltzen ziharduela. Paperak botatzen zituzten abioitik. Babeslekuak.

8. Morteroak botatzen

• Erref: ELO-031/009
• Iraupena: 0:01:12. Hasi: 00:27:09. Bukatu: 00:28:21
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Bi anaia gudari joan ziren. Behin morteroa bota zuten Kanpazartik eta Angiozarko elizan sartu. Erantzuna gogorragoa izan zen.

9. Nazionalak eta moroak sartu ziren eguna

• Erref: ELO-031/011
• Iraupena: 0:03:54. Hasi: 00:29:45. Bukatu: 00:33:39
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » 0803 Gerra zibila (1936-1939)

Laburpena: Frontea erori bezperan, etxetik atera eta Bilbo aldera bidali nahi izan zituzten. Etxeko batzuk ganaduak hartuta joan ziren. Gerora, moroak Gazetara etorri eta gizonak eraman zituzten Elgetara. Ardiak lapurtu zizkieten.

-Hona nazionalak sartu baiño egun bat edo bi, etorri zan hona gabeko..., eztaitt orduetan, pistolia eskuen eta, "Hay que salir fuera, hay que salir, hay que salir derrepente", ganauokin. Eta aber nora, aittak, koiñetuaz edo. "Dónde voy a ir con esta familia" ta. "Porque no llevais vosotros las vacas y todo el ganao?". "No no, hay que salir, ya están saliendo todos. Ya vendré enseguida". Laster etorri zan barrido be. "Cuando vengo yo ya tenéis que estar fuera". Danok negarrez, zer ein be ez; eta urten eben anaiak eta arrebiak, ganauak hartuta Bilboraiñoko juen zien. Ta beste bat veinticuatro de abril Elorrixon sartu zien. Gazetara jatzi zien moruak. Ez euken libertadeik hona etorteko, baiña seguramente ardixegaittik, e. Ze hiru-lau egunien edo ardixak etara barik euezen eta gosiaz kortan eta. Tiroteuoi akabau zanien arratsaldien ardixok etara zittuen kanpora. Ta Intxortatik edo ikusten zittuen ardixok. Beratzi edo bajatu zien, eta eztakitt hamabi lagun edo zenbat eruan zittuen. Ta gure aitta difuntua salbau zeikien, baiña hortxe Bolungaraiko [neskokin] roze haundixa giñuken eta etorri in zien. "Pedro, joan in bihar ziñake, hor eztakit ba reunixon bat edo, fulano ta fulano ta fulano juen die eurakin eta. Zeu be joan in bihar ziñake aber ze esaten daben edo. Eta joan [ingo ete non ba] [...] horma gaiñien eta atzetik ondora arrimau zanien,e, "Paisa", kuadrillara. Nora doiazen be ez. Intxortara, Asentziotik ziher Elgetara. Elgetara aillegau ta ardixok "en un santiamen" desaparezidu. Dana moroz beteta Elgeta. Eta ardixok danok. Sartu ei zittuen han kuarton baten edo, dana bonbia ta muniziñua besteik ez ei euen, eta hantxe. Eta androk negarrez danok, alde batera, bestera. Gero bajatu zien domekan, hurrengo eguna domekia. Ta aber baten bat hemen, aiuntamentukon bat edo zeozer baekixen. Baiña iñok, e... Horretako etorri zan kapitana gurera. Nik eztakitt, e, gure arreba bat Donostian euen eta haren famelixakon bat edo. Hantxe Bolungaraiko etxe onduen mutiko-neskato kuadrilla bat, eta gure aitten preguntie ein oskun. "Pedro Egidazu dónde?". "Pero no está, y la madre tampoco. Han ido el padre... Bajaron ayer los moros aquí y llevaron a no sé dónde. Ovejas y doce o no sé cuantos". "Moros aquí? No puede ser". Elgetaz itxuria libertade guztia euken Elgeta hartziarren moruok. Buelta eindda juen zan ta domeka gabeko hamarrak inguruan edo etorri zien gizonok etxera. Ardi barik. Hiru etxetako ardixak. Orduen errebañuek pe txikitxuak. Hogetamar edo berrogei edo. Kuestiñua behintzet...
-Erendako hartu zittuela.
-Jateko. Bai. Segittuan desaparezidu zien ardixok.

10. Belar klase diferenteak eta pentsua

• Erref: ELO-031/012
• Iraupena: 0:02:42. Hasi: 00:33:39. Bukatu: 00:36:21
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090101 Baratzea eta soroa
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua

Laburpena:
Sekula belarra, frantses belarra, alfalfa, ailorbea eta abar ereiten zuten. Ailorbeak gustu txarra ematen dio okelari. Baba beltza, erremolatxa, arto-irina...

11. Laboreak: oloa, garagarra, zekalea

• Erref: ELO-031/014
• Iraupena: 0:00:58. Hasi: 00:36:31. Bukatu: 00:37:29
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090101 Baratzea eta soroa

Laburpena:
Oloa ereiten zen, baina gutxi. Garagarrik ez. Zekalea bai noiz edo noiz.

12. Gari ereiten I

• Erref: ELO-031/015
• Iraupena: 0:03:19. Hasi: 00:37:29. Bukatu: 00:40:48
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena:
Azaro inguruan lantzen zen lurra, eta hil horretan edo hurrengoan erein. Euri asko egiten zuenean arazoak izaten ziren. Laiaz lurra landu zutenekoa.

13. Gariak lur sikuak maite

• Erref: ELO-031/017
• Iraupena: 0:00:59. Hasi: 00:41:31. Bukatu: 00:42:30
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia
• Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010103 Auzoak

Laburpena:
Artoak ez, baina gariak lur lehorrak eta arinak maite ditu. Miota aldea ei da ona.

14. Gari ereiten II

• Erref: ELO-031/018
• Iraupena: 0:01:45. Hasi: 00:42:30. Bukatu: 00:44:15
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena:
Lurra landu ondoren "azatzak" (markak) egiten dira "danian bardin antzian botatzeko", eta gero hesia pasatu.

15. Garia erne eta hazi

• Erref: ELO-031/020
• Iraupena: 0:02:11. Hasi: 00:44:18. Bukatu: 00:46:29
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena:
Garia Gabonak aldera erne ohi da. Ez ei da jorratzen, belar txarrak kendu bakarrik. Inoiz ikututxoren bat ematen zaio azaletik.

16. Gari ebakitzen

• Erref: ELO-031/021
• Iraupena: 0:02:19. Hasi: 00:46:29. Bukatu: 00:48:48
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena:
San Pedro ingururako (ekain amaiera) etorri ohi da garia. Eguzki begietan lehenago ainubean baino. Igitaiaz ebaki, lotu eta mutxurrak egiten ziren. "Kopetan" tolestu ere bai ez bustitzeko.

17. Gari-jotzen I

• Erref: ELO-031/022
• Iraupena: 0:02:24. Hasi: 00:48:48. Bukatu: 00:51:12
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena:
Ohol edo harri baten gainean jotzen zen garia. Geroago, "matxakia" deitzen zioten makina motordun batez. Boda bat bezala izaten zen azken aldera, jende mordoa biltzen zen.

18. Gari-jotzen II

• Erref: ELO-031/024
• Iraupena: 0:01:44. Hasi: 00:51:59. Bukatu: 00:53:43
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena:
Antzina etxe bakoitzak berea jotzen zuen poliki-poliki. Makinak etorri zirenean festa eguna bezala izaten zen. Lan zikina. Hamar minutuko txandak egiten ziren makinan, kafe asko hartzen zen, eta gero lorik ezin egin.

19. Garia gorde

• Erref: ELO-031/026
• Iraupena: 0:01:04. Hasi: 00:54:43. Bukatu: 00:55:47
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena: Garia makina batez garbitu eta arketan (kutxa handiak) gordetzen zen.

20. Gauez errotara zorroarekin

• Erref: ELO-031/027
• Iraupena: 0:03:23. Hasi: 00:55:47. Bukatu: 00:59:10
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020201 Auzokoen arteko harremana
• Baserria » Baserriko lanak » 090105 Errota
• Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia
• Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » 080402 Ekonomia gerraostean

Laburpena:
Bi auzo-errota zeuden Gazetan. Gerra ostean prezintatu egin zituzten. Durangora, Angiozarrera, Elgetara... joan behar izaten zuten gauez. Gari ona eraman eta irin txarra ekartzen zuten bueltan askotan. Auzo-errotak zirenez, bakoitzak eguna zeukan izendatuta. Ur faltarik ez zen izaten.

21. Artoa ereiten

• Erref: ELO-031/028
• Iraupena: 0:02:17. Hasi: 00:59:10. Bukatu: 01:01:27
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090104 Artoa

Laburpena:
Arto-lur onak ziren. Lur sakonegia ez ei da ona. Bertako artoa erabiltzen zuten. "Kanpo-artoa" ez zitzaien gustatzen. Alerik onenak gordetzen ziren hazitarako. Bariku Santu Egunaren inguruan ereiten zen.

22. Ganajaterako arto galiña eta lizar hostoa

• Erref: ELO-031/029
• Iraupena: 0:02:18. Hasi: 01:01:27. Bukatu: 01:03:45
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090109 Baserriko animaliak
• Baserria » Baserriko lanak » 090101 Baratzea eta soroa
• Baserria » Baserriko lanak » 090104 Artoa

Laburpena:
"Galiña" esaten diete burutik gorakoari. Ganajatekotarako erabiltzen zen. Lizar-hosto lehorra ere ematen zitzaien sikute urteetan.

23. Arta zuriketa

• Erref: ELO-031/030
• Iraupena: 0:00:54. Hasi: 01:03:45. Bukatu: 01:04:39
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
• Baserria » Baserriko lanak » 090104 Artoa

Laburpena:
Artoa apurka-apurka zuritzen zen, arrosarioa errezatuz. Bai mutikotan eta bai geroago ere.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia