ELO-029

• Herria: Elorrio (Bizkaia)
• Proiektua: Elorrioko ahotsak
• Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
• Data: 2010(e)ko Ekaren 09a
• Iraupena: 30 min
• Euskarria: Bideo digitala
• Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin

Hizlaria(k)

Alejandra Eguen

Alejandra Eguen Zabala

Elorrio (Bizkaia) (1928)

Lekeriketa auzoko Telletxe baserrian jaioa. Aita etxekoa eta ama Mallabikoa. Lehengusuak ziren. Lau ahizpa izan dira, bera nagusiena. Ama alarguna zuen, eta bera "maiorazkia" zenez, gazte ezkondu behar izan zuen, 18 urterekin. Bost seme-alaba izan ditu eta beharra gogor egitea egokitu zaio bere bizitzan, etxeko zein kanpoko lanetan. "Gizonen lanak" egitea ere sarri tokatu izan zaio: satsak atera, ira-gurdiak kargatu eta gidatu eta horrelakoak. 2000. urtean jaitsi zen kalera bizi izatera. Dantzazale amorratua, oso erromeria zalea izan da. Dantza lotuko baltsa, runba, tangoa, zein askatuko fandango edo arin-arinak oso maiteak izan ditu. Kartetan ere astero jokatu izan du bere lagunekin, kulapean edo briskan batez ere. Gazetako lehiaketan txapeldun geratutakoa da briskan.

Pasarteak

1. Bataioaren ingurukoak

• Erref: ELO-029/001
• Iraupena: 0:03:11. Hasi: 00:00:00. Bukatu: 00:03:11
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Jai-giroa » 050201 Etxe barruko ospakizunak
• Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030205 Jaiotzak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030406 Sakramentuak

Laburpena:
Behin etxean egin zuten bataio-bazkaria lehengusinak prestatuta. Arrosaz edo zuriz janzten ziren neskak, zuriz edo urdinez mutilak. Auzoko andreek bisitatzen zuten ama berria, baina bisita horrek ez zuen izen berezirik.

2. "Mokotza", aita-ama pontekoen oparia

• Erref: ELO-029/002
• Iraupena: 0:02:00. Hasi: 00:03:11. Bukatu: 00:05:11
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » 030301 Jatekoa eta edatekoa
• Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » 03040905 Beste batzuk

Laburpena:
Aita-ama pontekoek Pazko Egunean "mokotza" oparitu ohi zieten besoetakoei. Ogiari txorizo zati bat sartu, hiru arrautza ipini, labean erre..., hori da mokotza.

3. Euskaraz egiteagatik zigortuta

• Erref: ELO-029/004
• Iraupena: 0:01:58. Hasi: 00:05:54. Bukatu: 00:07:52
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena: SeƱorita Rosariok ez zieten euskaraz egiten uzten, eta berak ez zekien berba bat ere erdaraz. Zigortu egiten zituen. Leitzeko maisu-maistrak ere oso gogorrak ziren, eta Elorriokoak ere bai. Erregelaz hatz puntetan jo eta horrelakoak.

4. Arrasatera astoaz tratuarekin

• Erref: ELO-029/007
• Iraupena: 0:03:01. Hasi: 00:09:59. Bukatu: 00:13:00
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090112 Herrira saltzera, erostera

Laburpena: Arrautza-dozena baten diruaz kilo bat tajada erosten zuten. Arrasatera ere joaten zen tratuaz astoarekin. Bueltan Kanpazarren tripaki kazuelatxo bat jaten zuten salmenta ona izandakoan.

5. Erdaraz egin behar eta ezin

• Erref: ELO-029/008
• Iraupena: 0:01:36. Hasi: 00:13:00. Bukatu: 00:14:36
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena: "Maketo" berba berak ez, baina senarrak erabiltzen zuen. Askotan gertatu zaio erdaraz egin beharra eta jakin ez. Keinuekin ulertu behar. Orain ere ez omen daki gehiegi.

6. Jokoan eguenero

• Erref: ELO-029/009
• Iraupena: 0:03:47. Hasi: 00:14:36. Bukatu: 00:18:23
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Taberna giroa » 050301 Jokoak

Laburpena:
Gaztetatik eguenero jaitsi izan da kalera lagunekin jokoan egitera, Zirkulura. Kulepean batez ere, baina briskan ere bai. Batzuetan galdu eta besteetan irabazi. Galtzen jakin behar ei da. Diru apur bat beti jokatzen dute.

7. Briskan

• Erref: ELO-029/010
• Iraupena: 0:01:27. Hasi: 00:18:23. Bukatu: 00:19:50
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Taberna giroa » 050301 Jokoak

Laburpena:
Briskan oso inportantea da igartzea zer karta pasatu den eta besteak zer eduki lezakeen. Gazetako txapelketa irabazita dago. Keinuak pasatzea eta harrapatzea ere inportantea da.

8. Loa galduta

• Erref: ELO-029/011
• Iraupena: 0:02:45. Hasi: 00:19:50. Bukatu: 00:22:35
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020107 Etxeko zereginak
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020106 Gaztetako ibilerak

Laburpena: Musean ez du ikasi. Kulepean jokatzen zuten astero. Egun hura libre hartzeko, goizez edo gauez egin izan zituen inoiz etxeko lanak. Loa galduta ere ibili zen sasoi batean.

9. Elorrioko euskara galtzera ei doa

• Erref: ELO-029/013
• Iraupena: 0:01:31. Hasi: 00:23:38. Bukatu: 00:25:09
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0402 Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua

Laburpena:
Gipuzkoa aldeko euskara oso ezberdina. Euskara batuaren eraginez bertako euskara galdu egin daiteke. Hizkuntzarekin ulermen arazoak ditu gero eta gehiago.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia