ELO-028
- Herria: Elorrio (Bizkaia)
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
- Data: 2010(e)ko Ekaren 09a
- Iraupena: 68 min
- Euskarria: Bideo digitala
- Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin
- Transkribatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
Hizlaria(k)
Alejandra Eguen Zabala
Elorrio (Bizkaia) (1928)
Lekeriketa auzoko Telletxe baserrian jaioa. Aita etxekoa eta ama Mallabikoa. Lehengusuak ziren. Lau ahizpa izan dira, bera nagusiena. Ama alarguna zuen, eta bera "maiorazkia" zenez, gazte ezkondu behar izan zuen, 18 urterekin. Bost seme-alaba izan ditu eta beharra gogor egitea egokitu zaio bere bizitzan, etxeko zein kanpoko lanetan. "Gizonen lanak" egitea ere sarri tokatu izan zaio: satsak atera, ira-gurdiak kargatu eta gidatu eta horrelakoak. 2000. urtean jaitsi zen kalera bizi izatera. Dantzazale amorratua, oso erromeria zalea izan da. Dantza lotuko baltsa, runba, tangoa, zein askatuko fandango edo arin-arinak oso maiteak izan ditu. Kartetan ere astero jokatu izan du bere lagunekin, kulapean edo briskan batez ere. Gazetako lehiaketan txapeldun geratutakoa da briskan.
Pasarteak
1. Fabrikan sartu ez izanaren pena
- Erref: ELO-028/002
- Iraupena: 0:01:21. Hasi: 00:01:02. Bukatu: 00:02:23
- Multimedia: bideoa
- Ekonomia eta industria » 0604 Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo)
- Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Laburpena: Lau ahizpetarik nagusia. Amak lau alaba izan zituen bost urtean eta gazterik alargundu zen. Baserriko lanetan eman du bizitza. Garai hartan lantegian sartzeko bidea zegoen eta dino beharbada hobe izango zuela hala egin izan balu.
2. 18 urterekin ezkondu gogoz kontra
- Erref: ELO-028/003
- Iraupena: 0:01:17. Hasi: 00:02:23. Bukatu: 00:03:40
- Multimedia: bideoa
- Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak
- Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak
Laburpena:
Etxeko maiorazkoa zenez, erdi behartuta ezkondu zen oso gazterik. Berari dantza gustatzen zitzaion. Ezkondu eta gero ere izan du dantzarako aukera inguruko erromerietan.

3. Sukaldea eta argia
- Erref: ELO-028/004
- Iraupena: 0:02:15. Hasi: 00:03:40. Bukatu: 00:05:55
- Multimedia: bideoa
- Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
- Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » 010301 Argindarra eta ura
Laburpena:
Ogia egiteko labea eta beheko sua ezagutu ditu sukaldean. Argia betidanik izan dute, lau bonbilla. Eurek kobratzen zuten argia auzoan.

4. Morokila
- Erref: ELO-028/005
- Iraupena: 0:01:20. Hasi: 00:05:55. Bukatu: 00:07:15
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » 030301 Jatekoa eta edatekoa
- Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
Laburpena: Bakoitzak bere plateretik jaten zuen, baina morokila, ostera, galdaratik. Azukre barik.
5. Etxeko ardura bere gain
- Erref: ELO-028/007
- Iraupena: 0:03:00. Hasi: 00:09:00. Bukatu: 00:12:00
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » 030301 Jatekoa eta edatekoa
- Baserria » Baserriko bizimodua » 090202 Baserriaren historia eta kokalekua
- Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
Laburpena: Amak modu atseginez ematen zituen aginduak. Tajadatxo bat jatea gustatzen zitzaion eta Alejandra arineketan joaten zen erostera. Alejandrak hartu zuen etxeko ardura.
6. Erregenetan gauza gutxi
- Erref: ELO-028/008
- Iraupena: 0:01:05. Hasi: 00:12:00. Bukatu: 00:13:05
- Multimedia: bideoa
- Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » 03040901 Gabonak
Laburpena:
Gabonetan, txokolate tabletaren bat edo "gauza hustxoren bat" ekartzen zieten bakarrik Erregeek.

7. Gaztetatik dantzan
- Erref: ELO-028/009
- Iraupena: 0:03:25. Hasi: 00:13:05. Bukatu: 00:16:30
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020106 Gaztetako ibilerak
- Aisia » Kultura » 050503 Musika
Laburpena:
Hamabi urte ingururekin hasi zen dantzan, herriko plazan. Gizonek ordaindu egin behar izaten zuten eta kalabaza emanez gero haserretu egiten ei ziren. Elorrioko plazan "granbolia" (gramola) egoten zen, eta jaietarako Arrasateko edo Durangoko bandak etortzen ziren.

-Akordatzen zara lelengo aldiz erromeixa batera noiz joan ziñan?
-Plazara, granbolie euen da, hortxe ikesi giñuen dantzan. Dantzan bere berezkue neuken nik. Dantzan ikusi hamabi urtegaz edo. Eta gero bestetik auzoko neska ta mutil danok batera bejatzen giñen kalera.
-Asko ziñaten?
-Bai, kuadrillia giñien, kuadrillia giñien, hamabost bat ero iguel. Da bai kalera bejatu alkarraz neska ta mutill da bai ixon be bai.
-Zenbat urtekin esan dozu?
-Hamabi bat urte arte ero.
-Plazan orduan eitten ziñuen dantzan. Sueltua edo agarraua be bai?
-Bai, danera, danera. Baiña sueltue be asko. Da agarraue gero gizonai kobrau eitte(n) otsen plazan, txapatxo bat ipintte(n) otsen, ta kalabazak emoten botsazuz ba ha galdu itte(n e)ben, ha pagau eben-da.
-Ze pagatzen zeben, pieza bakoitzeko ala?
-Ez, baten, baten. Baiña ha pagau dabe ba dantzan eitteko. Ta gero ba neskak pe okerrak eta saso baten kalabazak pe emon itten giñutzezen. Da, bueno, nik behin bakarrik emon notsazen, behin, da bertan garbatu xatan da kitto.
-Hasarretu eitten zien mutilak?
-Hasarretu itten zien. Pagau eben txapie ta, bai. Bueno, ba holan.
-Erromeixa-lekuak kaliaz aparte, nora joaten ziñaten erromeixara?
-Juen kanpora ni enintzen jueten, e.
-Hemen inguruan baiña, auzuetan?
-Auzuetan. Auzuetan eta gero granbolie euen plazan, da herrixen.
-Zeintzuk zien hemen erromeixa onenak auzuetan?
-Eztakitt onenak ero zer. Soiñojollak zien. Plazan ez, plazan granbolie, baiña ostien soiñojollak zien. Da jaixetan, Elorrixoko jaixetan Durangoko musikie da Mundragokue etorte(n) zien, etorten ez, ekarri itten zittuen, da harek joten zittuen piezak markatzen giñuzen, bueno!, bueno!
8. Erromeria: arbola, barkilleroa...
- Erref: ELO-028/012
- Iraupena: 0:03:23. Hasi: 00:20:40. Bukatu: 00:24:03
- Multimedia: bideoa
- Lanbideak » 0706 Batetik bestera zebiltzanak
- Aisia » Jai-giroa » 050204 Auzoko ospakizunak
Laburpena:
Txopoa ("donialatxa" esaten diote askok Elorrion) erromeria-leku guztietan egoten zen. Puntan gauzak ipinita izaten zituen eta mutilak igo eta hartu egiten zituzten. Fidel barkilleroaren kontuak.

9. Dantzari onak begiko
- Erref: ELO-028/013
- Iraupena: 0:03:06. Hasi: 00:24:03. Bukatu: 00:27:09
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020106 Gaztetako ibilerak
Laburpena:
Guapoa izateak ere bazuen inportantzia neskentzat, etxauna edo errenteroa izateak ere bai, baina berarentzat batez ere dantzari ona izateak. Runba, baltsa, pasodoblea... zituen gogoko, ez hainbeste tangoa.

10. Pieza bakarra kalabazaren ordez
- Erref: ELO-028/014
- Iraupena: 0:02:09. Hasi: 00:27:09. Bukatu: 00:29:18
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020106 Gaztetako ibilerak
- Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak
Laburpena:
Arantzazura joan ziren behin kamioian soinujolearekin. Kalabaza eman beharrean pieza bakar bat egiten zuten gustuko ez zituzten mutilekin, "trankil itxi eta onian" geratzeko.

11. Izekoren euskal eztegu ikusgarria
- Erref: ELO-028/015
- Iraupena: 0:06:05. Hasi: 00:29:18. Bukatu: 00:35:23
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak
Laburpena:
Izeko antzinako erara ezkondu zen. Bi arreo-gurdi eta asto bi, soinujolea... herri guztia pasatu zuten. Zoragarria izan ei zen. Gurdian zihoazen gauza batzuk: gorua, maletak, altzariak... Idiak txilintxoekin.

-Eta hori izekuoi ezkondu zanien, hori izekuoi edo, eruen zittuen arriue, amaz, geugaz bizi zan, ezkondu zanien burdi bi arriuaz eta asto bi. Eta beste guztiok oiñez, soiñojolliaz, hori Gelatxoaz. Orduan Gelatxoaz. Ta soiñojolliaz. Ta Elorrixo guztie pasau. Eztakitt noz aillegauko giñen bezkeitteko. Elorrixo guztie pasau zan, ta harrezkero eztakitt halako ezteguik zertu zan. Baiña zoragarrixe! Zoragarrixe! Soiñue jo, saltoka, danok sasokuek...
-Arreo bi burdi esan dozu.
-Burdi bi ta asto bi. Asto bi asto-otzaretan ba jeneruaz. Ha zan, harek bai merezi ebala etaratie. Gaurko egunien...
-Ze edade zeunkan zuk orduan?
-Bai nik orduen neukezan hamahiru urte inguru. Tia ezkondu zanien hamahiru urte inguru neukezan nik. Ze lagun neure gizonaz ba hango anaiek zien. Aiztak anaiekin aiztak. Gaurko egunien neuk be ahaztuta daukot neure familixiaz be. Ta, baiña zoragarrixe...
-Ze baserrittik ze baserrira izan zan ibilaldixa?
-Ba ibillaldixe zan neure etxetik, Telletxetik Gazetara.
-Joanaldi edarra.
-Juenaldixe kristona.
-Eta akorduan daukazu burdixak eta irixak eta zela zoiazen apainduta?
-Bai, bai.
-Kontauko ziñuke puxkat?
-Ba burdixek... Burdixen eztakitt oin zer eruen giñuen. Baiña mueble ta gorue be bai, gorue be bai, gorue be bai burdi baten, aurreko burdixen.
-Bistan?
-Bai, aurreko burdixen gorue be bai bista-bistan. Eta, zer esangotsut nik; eruen zer in zan? Etxata akordatzen, baiña maletak pe bai, erropetan batu beste erropa batzuk eta, ba maletak pe bai. Muebliek pe bai baten batzuk.
-Eta irixak apainduta zoiazen, hola zamarrak edo zeozer?
-Bai, txilintxuekin. Ta ardi-narrue zuri-zuri-zurixe, horrek irixok eruen eben. Gero besteko bezinuek, bestekaldeko osabie zan neure partetik, harek eruen eban behixek, behi gorrixek. Behi gorrixek eukezan eta behi gorrixek. Narru zuri-zurixaz. Eta harek eztakitt eruen zittuen txiliñak, eztakitt eruen zittuen harek, enaz akordatzen.
-Gero entzunda dauka entzzuteko-edo ardatzari zeozer emoten jakola irrintza edo, zaratia etaratzeko...
-Soiñujollie giñuken, soiñujollie giñuken guk Gelatxo, ta eztakitt beste zarataik. Baiña ganauek dingi-danga, dingi-danga euren martxan, ta asto bi ba, astuek pe sokatik, muturretik astuek pe. Ta zan zoragarrixe!
-Eta hari jarraitzen zuen familixia.
-Atzien, eztegura giñoiezen danok, danok.
-Eztegu egunian bertan hori, edo bezperan?
-Ez, ez, egunien, eztegu egunien. Ta ezkondu eztaitt nun ein zien... Elorrixon ezkonduko zien.
-Eta hori zan ezkonduta gero?
-Ez, orduentxe egunien; orduentxe egunien. Eta gero bezkaixe be koziñerakin-eta baserrixen. Asike baserrixen oingo zerien barik ba orduen be ahal dana eindda baiña. Hainbeste jente ta baserrixen beheko sue euen bakarrik. Beheko sue.
-Oillaskon batzuk edo...
-Oillasko edo gixau edo. Zer jan giñun eztakitt.
12. Abadeen aldetik oztopo handirik ez dantza kontuan
- Erref: ELO-028/017
- Iraupena: 0:01:34. Hasi: 00:36:03. Bukatu: 00:37:37
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030411 Elizaren indarra
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020106 Gaztetako ibilerak
- Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » 030701 Arropa eta oinetakoak
Laburpena:
Berak ez du ezagutu kontrol gehiegirik abadeen aldetik dantza kontuan. Hori bai, don Castorrek arrosario denboran txaloak jo eta dantzariak elizara erakartzen zituen. Larruzko abarkekin egiten zuten dantza.

13. Ama inude Gasteizera etxean lau ume utzita
- Erref: ELO-028/018
- Iraupena: 0:02:56. Hasi: 00:37:37. Bukatu: 00:40:33
- Multimedia: bideoa
- Lanbideak » 0704 Neskameak
Laburpena:
Laugarren ahizpa jaio zenean, ama "aiña", inude, joan zen Gasteizera. Jaio berria lehengusina batek hazi zuen. Bi ume hazi zituen amak Gasteizen. Harremanari eusten diote oraindik.

14. Aitak basoa leihotik kanpora bota
- Erref: ELO-028/020
- Iraupena: 0:01:00. Hasi: 00:41:43. Bukatu: 00:42:43
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
- Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak
Laburpena: Aitari ernegatu eragin zioten batean, honek basoa hartu eta leihotik bota zuen burdin hesi bitartetik. Osorik ekarri zuen bueltan Alejandrak.
15. Nobio-kontuak
- Erref: ELO-028/021
- Iraupena: 0:02:32. Hasi: 00:42:43. Bukatu: 00:45:15
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
Laburpena: Arantzazuko bidaian ezagutu zuen senargaia. Bi urtez ibili zen berarekin eta 18 urtegaz ezkondu. Kafea behin bakarrik hartu zuten. Musuren bat, beste "amistaderik" ez.
16. Nobioen familia-aurkezpena eta dotea
- Erref: ELO-028/022
- Iraupena: 0:02:49. Hasi: 00:45:15. Bukatu: 00:48:04
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
Laburpena:
Familia biekin "alkar juntau" ziren nobioak. Gizonak hiru mila pezeta ekarri zuen dotea. Ezkon-bidaia egin zuten harekin.

17. Umeak ez izateko neurririk ez
- Erref: ELO-028/023
- Iraupena: 0:01:22. Hasi: 00:48:04. Bukatu: 00:49:26
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » 020401 Genero berdintasuna
Laburpena: Ez zen antikontzepzio neurririk hartzen. Hamar seme-alabako familia asko zegoen auzoan.
18. Auzoan elkarri lagundu
- Erref: ELO-028/025
- Iraupena: 0:02:04. Hasi: 00:50:21. Bukatu: 00:52:25
- Multimedia: bideoa
- Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010103 Auzoak
Laburpena: Auzoan elkarri laguntzen zioten ira ebaten eta abar. Baserriko lan asko egitea tokatu zitzaion.
19. Ira-gurdia irauli kalean
- Erref: ELO-028/026
- Iraupena: 0:04:45. Hasi: 00:52:25. Bukatu: 00:57:10
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak
- Baserria » Baserriko lanak » 090108 Mendiaren aprobetxamendua
Laburpena: Kanpazar aldean zuten baso bat. Iratan gertatutako pasadizoak kontatzen ditu. Behin, gurdikadaz etxera zetorrela, irauli egin zitzaion guardia zibilen kuartelaren aurrean.
20. Segaz, basoan zein zelaian
- Erref: ELO-028/028
- Iraupena: 0:01:00. Hasi: 00:57:47. Bukatu: 00:58:47
- Multimedia: bideoa
- Baserria » Baserriko lanak » 090108 Mendiaren aprobetxamendua
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020107 Etxeko zereginak
Laburpena: Ira ebaten egiten zuen, belarra ebakitzen ere bai. Askotan, berak ekiten zion sailari eta gizonak jarraitu.
21. Bakarrik uztarria lotzen eta satsak ateratzen
- Erref: ELO-028/029
- Iraupena: 0:02:35. Hasi: 00:58:47. Bukatu: 01:01:22
- Multimedia: bideoa
- Baserria » Baserriko lanak » 090102 Lurra lantzea
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020107 Etxeko zereginak
Laburpena: Behin baino gehiagotan idiak berak bakarrik lotzen zituen, umeak inguruan zituela. Bost gurdikada sats atera zituen behin, umeak erromaran lagata.
22. Bataioa
- Erref: ELO-028/031
- Iraupena: 0:02:38. Hasi: 01:02:14. Bukatu: 01:04:52
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030406 Sakramentuak
- Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030205 Jaiotzak
Laburpena:
Umea jaio eta hiru egunera-edo egiten zen bataioa. Jaki ugari egoten zen baserrian. Gurasoek erabakitzen zuten aita-ama pontekoak nor izan eta izena.

23. Bikien haurgintza gorabeheratsua
- Erref: ELO-028/032
- Iraupena: 0:03:42. Hasi: 01:04:52. Bukatu: 01:08:34
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030205 Jaiotzak
Laburpena: Aurretik ez zekien bikiak zetozkionik. Lehenengoa jaio zenean emaginak esan zion beste bat ere bazuela, baina joan beharra zuela bere arrandegia atenditzera. Arraina ekarri eta erre egin zuten eta arrain-usain itzela zegoen etxean bigarrena jaio zenean. Bizimodu gogorregia izan ei du.