ELO-027

  • Herria: Elorrio (Bizkaia)
  • Proiektua: Elorrioko ahotsak
  • Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
  • Data: 2010(e)ko Mairen 28a
  • Iraupena: 87 min
  • Euskarria: Bideo digitala
  • Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin
  • Transkribatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin

Hizlaria(k)

Herminio Urizar

Herminio Urizar Zuñaga

Elorrio (Bizkaia) (1927-2017)

Elorrioko kalean jaio zen. Uste du bigarren abizena berez Zurinaga dela, eta erregistroan oker idatzi zutela. Ama Elgetakoa eta aita Arrazolakoa. Bost neba-arreba. Bilboko Salesianoetan ikasi zuen enpresa administrazioa. Elorrioko fundizio lantegi batean egin zuen beharra jubilatu zen arte. Futbolista izana, Bilbon ikasle zela hasi zen kurtsoko ekipoan jokatzen. Bergarako Or Konpon-en (errejionaleko taldea), bigarren mailako Alavesen eta Elorrioko taldean jokatu zuen, besteak beste.

 

Pasarteak

1. Bonbardaketak Elorrion

  • Erref: ELO-027/002
  • Iraupena: 0:04:07. Hasi: 00:03:28. Bukatu: 00:07:35
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080306 Ihes egin beharra

Laburpena: Plazan jaio zen, batzokiaren gainean. Gerra denboran, Durangora joan ziren bizitzera, bonben beldurrez. Aitak bizikleta-denda bat zuen han, eta bertan instalatu ziren.

2. Durangoko bonbardaketa

  • Erref: ELO-027/003
  • Iraupena: 0:04:55. Hasi: 00:07:35. Bukatu: 00:12:30
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: <p>Durangon, aurrez ere egon ziren bonbardaketak, baina gogorrena nola gertatu zen kontatzen digu. Ama zauritu zuten eta umeak Matienara aldatu ziren.</p>

-Eta Durangoko bonbardeua gogorrena orduantxik izen zan. Ordurako Durangon bota zittuen, hille batzuk lehenau, bi-hiru lehenau edo, han frontoi bat euen, Ezkurdin, frontoi luze bat, da han bonban bat, bi edo hiru jausi zien eta hil zien, hilddako bi edo hiru egon zien itxuria. Baiña gero izen zan gogorra. Hori izen zan, bonbardeua izen zanien goxeko zortzitterdittan agertu zien abioiak, lau-edo honek bonbardeokuak, eta beste beratzi edo "de cazas" esaten dienak, eta horrek ba atzien protejitzen. Eta gogoratzen naz, ba sirenia entzun giñuenien orduentxe ni, amak armozue emo(n) ostan eta jueteko [...] ia gertau [nauen] nere anaiakin. Barria kalien, Calle Barria han dau bat, Konbentu kalia ez hurrengua harutz, ta haraxe jueten giñien egunero ba eskolara, Maristak euki eben han pixu bittan edo etxe baten Barria kalian, da hara jueten giñien. Eta orduentxe gertu jueteko eta abioiak agertu zien. Sirenia jo eban eta ikusi nittuen nik abioiak hametik Elorrixo aldetik. Klaro, hamen bonbak bota ebazen bi edo hiru eta gero segidu ei(n) eben harek abioiak. Da han gero han izen zan, e...
-Esaten dabe oso gogorra izan zala, ezta?
-Puff! Hara, Gernikakua be gogorra ixen zan, ze orduen be tokau yakun egotia Mendatan basarri baten, da Gernikatik bastante onduan.
-Ze diferentziakin izan zien Durangokua eta Gernikakua, zenbat egunen aldia egon zan?
-Bueno, ba, itxain. Elorrixokua izen zan, o Durangokua izen zan martixen pentsetan dot izen zala, hogetaseixen edo... Ez, ez, ez daitz ointxe. Hori bonbardeuoi Durangokua "treinta de marzo"-edo, martixen hogetamarrien edo ixen zan. Ta han izen zan hamen Intxortakohau frentia apurtu ebenien, hiru egun edo lau lehenau Gernikakua ixen zan. Ta Gernikan egon giñen han basarri baten ze ama Durangon hor bonbardeuen metrailliak holatxik besuan, ta hankan euki ebazen punto bi ta ama aittak eruen eban zerera, kotxien hartuta, ospittalera zera eitten, osatzera, da gu bestiok, aittak nere anai nausixai esan otsan "hartuizuz danak eta jun zaitte zeera, Abadiñoko auzua...
-Ze aldetara?
-Batek eukan tabernia hantxen Abadiñon, eta gero, zelan da bestia? Abadiñoko auzua, Durangotik Matixenara, Matixenan. Motxoia esate(n) otsen eta gure aittak asko ezautzen eban ze berak saldu otsan itxuria motorren bat edo zeozer. Eta hori Motxoia Elorrixora be asko etortzen zan ardaua saltzen-da. Ta han, Motxoianera juen zaittie eta esaiozue neuk bialdu zaittutela ta ni amakin zeera noia, ospittalera. Eta ospittalera juen zanien dana jentia baiño ez euen, heriduak o danak. Eta Duragokua izen zan, e... Pasau zienian abioiak hametik Elorrixo aldetik harutz [...], bostak holantxik, deskargau ebezen ba ehunetikiguel larogei bonbak danak golpien, osea, pasaizuen bota zittuen.
-Zu orduan Durangon zenden.
-Klaro, gu Durangon bizi giñien.
-Eta errefujixuan zendeten ezkutauta momentu horretan edo zela ein ziñuen?
-Ez, gu geure zerien, gure etxian, lokalian. Orduentxek amak armozua emon oskun da ba gu zeera, Konbentu kalera, ez, Barria kalera jueteko giñien ba eskolara, maristetara. Eta orduantxek izen zan hori. Goxeko zortzi terdixak edo izen ziran. Goxian goxau izen zan.

3. Mendatako baserri batera

  • Erref: ELO-027/004
  • Iraupena: 0:04:15. Hasi: 00:12:30. Bukatu: 00:16:45
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Gernikako bonbardaketa gertatu zenean, Mendatako Sarrabenta baserrian zegoen familiarekin. Intxortako atzera-egitea ere ikusi ahal izan zuten. Etxeko sukaldean eduki zituzten handik ihesi zetozen elorriar soldaduak.

4. Gernikako bonbardaketa

  • Erref: ELO-027/005
  • Iraupena: 0:02:00. Hasi: 00:16:45. Bukatu: 00:18:45
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Gernika hurbil egon arren, ez zuten ikusi bonbardaketa. Abioien zarata entzun eta suaren argitasuna ikusi, bai.

5. Kantu eta sinbolo frankistak eskolan

  • Erref: ELO-027/007
  • Iraupena: 0:03:42. Hasi: 00:20:40. Bukatu: 00:24:22
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » 0804 Gerraostea eta Francoren diktadura
  • Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » 080401 Gerratik itzulera

Laburpena: Eskolak itxita ego ziren gerra denboran. Herria Gipuzkoako iheslariz beteta egon zen. Elorriok suertea izan ei zuen, ez zen asko apurtu gerraren ondorioz. 38an ireki ziren berriz eskolak. Banderari agurrak, kantu frankistak...

6. Arbola artean futbolean

  • Erref: ELO-027/008
  • Iraupena: 0:02:02. Hasi: 00:24:22. Bukatu: 00:26:24
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kirola » 050104 Txirrindularitza

Laburpena: Pilota gogoko zuen, baina eskuak mintzen zitzaizkion. Arboladi baten jokatzen zuten futbolean gomazko baloiaz.

7. Elorrioko futbol taldea eta Atletixa

  • Erref: ELO-027/009
  • Iraupena: 0:03:16. Hasi: 00:26:24. Bukatu: 00:29:40
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kirola » 050104 Txirrindularitza

Laburpena: Gogoan du mutikotan nola joaten zen futbol zelaira Elorrioko taldea ikustera. Atletiko futbolariak ere gogoan ditu: Iralagorri, Gorostiza, Blasko atezaina...

8. Deustuko ikastetxean futbolean

  • Erref: ELO-027/010
  • Iraupena: 0:04:12. Hasi: 00:29:40. Bukatu: 00:33:52
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kirola » 050104 Txirrindularitza

Laburpena: Deustuko Salesianoetan ikasi zuen eta han asko jokatzen zen futbolean. Ezkerretik jokatzen du, "extremo izquierdo". Futbolista onak zeuden ikastetxean.

9. Zornotzan eta Bergaran jokalari

  • Erref: ELO-027/011
  • Iraupena: 0:03:48. Hasi: 00:33:52. Bukatu: 00:37:40
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kirola » 050104 Txirrindularitza

Laburpena: Zornotzako ekipoan sartu zen 19 urterekin, eta handik Bergarako Or Konpon taldera joan zen beste bi elorriarrekin batera. Gero Alaveseko begiratzaileak segika. Bergaran oso ondo hartzen zituzten, jende oso jatorra.

10. Bergaratik Alavesera

  • Erref: ELO-027/012
  • Iraupena: 0:06:20. Hasi: 00:37:40. Bukatu: 00:44:00
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kirola » 050104 Txirrindularitza

Laburpena: Alaves taldera joateko gonbita egin zioten, baina Bergaran oso gustura zegoenez, ez zion ilusio handirik egiten. Negoziazioak presidentearekin. Soldadutza egin behar zuen Gasteizen eta ondo etorri zitzaion aldaketa. Diru apur bat ere irabazten zuen.

11. Bergarak Eibarri irabazi zionekoa

  • Erref: ELO-027/013
  • Iraupena: 0:04:12. Hasi: 00:44:00. Bukatu: 00:48:12
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kirola » 050104 Txirrindularitza

Laburpena: Eibar zen ekiporik onena erregionalean. Apustu dirua Eibarren alde zoro zegoen batean, berdindu egin zuten. Berak sartu zuen gola. Ia ito zuten lagunek. Hori dela eta, diru-sari polita jaso zuten.

12. Gasteiz eta Irungo publikoak, txarrak

  • Erref: ELO-027/014
  • Iraupena: 0:04:26. Hasi: 00:48:12. Bukatu: 00:52:38
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kirola » 050104 Txirrindularitza

Laburpena: Gasteizko publikoa txarra zen, irain asko. Irungoa txarragoa oraindik. Andre nagusiak ere tarteko. Bermeokoa ere nola-halakoa. Han behin gertatutakoa kontatzen du.

13. Prestatzaile fisiko ona Bergaran

  • Erref: ELO-027/015
  • Iraupena: 0:05:27. Hasi: 00:52:38. Bukatu: 00:58:05
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kirola » 050104 Txirrindularitza

Laburpena: Janari normala. Bergaran oso entrenatzaile ona izan zuten. Astean behin entrenamendua Bergaran, bitan Gasteizen. Prestatzaile horrek oso metodo aurreratuak erabiltzen zituen.

14. Masajistak arropa garbitzaile

  • Erref: ELO-027/016
  • Iraupena: 0:02:03. Hasi: 00:58:05. Bukatu: 01:00:08
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kirola » 050104 Txirrindularitza

Laburpena: <p>Orduan taldeak laburrak ziren: 11 titular eta lau-bost ordezko. Masajistak arropak garbitzeko ardura ere bazuen. Zenbait entrenatzaileren kontuak.</p>

- Asko aldatzen zan ekipua domeka batetik bestera ala titularrak titular zien betiko?
- Bai, e, titularrak, bueno, orduen oingo moduan ez da. Oin igual ba hogetabi lagun ekipo baten, baiña orduen ziran hamaika titular, titularrak edo jokatzen ebanak, eta gero ba beste hiru edo lau. Hamabost-hamasei bat lagun edo. Eta gero, klaro, Bergarak pe beste ekipo bat eukan, esaten otsen Txiki. Or Konpon Txiki. Ta han be nausitxuak eta be baeuezen batzuk. Eta handik iguel pasatzen zittuen falta eitten ebanian.
- Masajistaik eta bai?
- Bai, masajistia bai. Masajistia zan jokatzeko erropak eta garbiketa eitten ebanak, haretxek. Baiña zerien bai, Gasteizen han masajistia euen.
- Masajia astero hartzen ziñuen ala ez?
- Ez. Nesezidadia eukanak bai (pai). Automatikamente ha etzunda ipintten zan eta. Gero beste gauza bat ahaztu naz. Gasteizen egon nintzanian entrenatzaile egon zan Oceja, Atletixena izen zan defensa bat. Ona gaiñera, durangarra. Eta haxe egon zan, nik debuta in nebanian Oceja. Baiña denpora gutxixan, ze Alavesa bastante, klasifikaziñuen bastante atzien ebillen. Ta Oceja ibilli zan tenporada baten edo. Baiña gero harek itxi ta beste bat jarri eben ekipuen defensa jokatzen [zana] baiña beterano bat, Elgoibarkua zan. Ta zan Realien defensia ixendakua, ya beteranua zan, eta ba gero Bitorixara fitxau eban. Gabilondo. Elgoibarkua. Ondo, harekin Gabilondoaz be edarto, oso ondo.

15. Oraingo futbola teknikoagoa

  • Erref: ELO-027/017
  • Iraupena: 0:02:10. Hasi: 01:00:08. Bukatu: 01:02:18
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kirola » 050104 Txirrindularitza

Laburpena: Lehen defentsek ostikada batez urruntzen zuten baloia. Berari futbol teknikoagoa gustatzen zaio. Atletiari buruzko iritziak.

16. Baloiak eta futbol-zelaiak

  • Erref: ELO-027/018
  • Iraupena: 0:02:32. Hasi: 01:02:18. Bukatu: 01:04:50
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kirola » 050104 Txirrindularitza

Laburpena: <p>Orduko baloiak nolakoak ziren azaltzen du. Pitorroa buruaz joz gero min hartzen zen. Neguan lokatza, eta uda aldera gogorregia zorua. Zelai onak: Eibar, Azkoitia... Gasteizkoa txarra, lei handiak egiten zituelako.</p>

17. Osaba batek nola igartzen zion eguraldiari

  • Erref: ELO-027/019
  • Iraupena: 0:02:34. Hasi: 01:04:50. Bukatu: 01:07:24
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Natura » 1003 Meteorologia

Laburpena: <p>Eguraldiaz ez ei daki gehiegi, baina osaba batek bai. Osabak nola igartzen zion kontatzen digu.</p>

18. "Axe gorrixa" eta "axe-frantsesa"

  • Erref: ELO-027/020
  • Iraupena: 0:04:12. Hasi: 01:07:24. Bukatu: 01:11:36
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Euskara » 0405 Lexikoa
  • Natura » 1003 Meteorologia

Laburpena: <p>Ez du tenpora kontuan ulertzen. Eguraldiaren gainean ez ei daki. Intxortara joaten zen zapaturo. Behin Berrioko artzain bati "axe gorrixa" (haize gorria) entzun zion; berak "axe frantsesa" deitu zion haize hotz hari.</p>

19. Zuhaitzen hazkuntzaz

  • Erref: ELO-027/021
  • Iraupena: 0:02:09. Hasi: 01:11:36. Bukatu: 01:13:45
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Natura » 1001 Flora
  • Ohiturak eta bizimodua » 0308 Soldadutza

Laburpena: Soldadutza topografia sailean egin zuen, eta zenbait gauza ikasi zuen. Zuhaitz enborren zirkuluetan igartzen ei da zein alde egon den ipar aldera begira.

20. Urixolak (uholdeak)

  • Erref: ELO-027/024
  • Iraupena: 0:02:30. Hasi: 01:18:55. Bukatu: 01:21:25
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030602 Gertaera izugarriak eta ezbeharrak

Laburpena: Bi edo hiru "urixola" ezagutu ditu; bata aspaldi, abuztuan, ikaragarria. Elorrioko plazan metro beteko ura. Kalte handiak egin zituen.

21. Gaztetako igerilekuak

  • Erref: ELO-027/025
  • Iraupena: 0:02:25. Hasi: 01:21:25. Bukatu: 01:23:50
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020103 Bainuak, errekak eta uretako jolasak
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020106 Gaztetako ibilerak

Laburpena: Oso erreka zalea zen gaztetan. Apatara joaten ziren bizikletan igeri egitera. Orduan ere euri handiak egiten zituen inoiz. Harriekin estaltzen zituzten arropak.

22. Kangrejotan eta ezkailutan

  • Erref: ELO-027/026
  • Iraupena: 0:01:40. Hasi: 01:23:50. Bukatu: 01:25:30
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak
  • Aisia » Mendia eta hondartza » 050402 Errekako arrantza eta ehiza

Laburpena: Zakua bete kangrejo harrapatu zutenekoa. Amuarrainetan eta ezkailutan ez du egin. Loinak ere baziren errekan.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia