ELO-025

• Herria: Elorrio (Bizkaia)
• Proiektua: Elorrioko ahotsak
• Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
• Data: 2010(e)ko Mairen 21a
• Iraupena: 81 min
• Euskarria: Bideo digitala
• Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin
• Transkribatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin

Hizlaria(k)

pantxi-trevino

Pantxi Treviño Agiriano

Elorrio (Bizkaia) (1926)

Leiz auzoko Ogitzatxikia baserrian jaio zen. Errenteroak ziren. Iguria auzoko Uriaganekoa (Urikogane, Pastorrena) baserrira aldatu zen hango Jose Mendizabalekin ezkondu zenean. "Eguzkibegitik aiñubera" aldatu zela dinosku, umorez. Arrasateko plazara atzera-aurrera asko egindakoa astoaz baserriko generoarekin. Ez dute seme-alabarik izan. Urte asko daramate kalean bizitzen. Denda bat izan zuen.

Pasarteak

1. Esaera zaharra

• Erref: ELO-025/001
• Iraupena: 0:00:46. Hasi: 00:00:00. Bukatu: 00:00:46
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030603 Esaerak
• Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea

Laburpena: Esaera batek ei dio etorriko dela sasoia "Etxea etxearen gainean, taberna tabernaren gainean..., neskak mutilen atzean...", eta etorrita ei dago.

2. Eguzki begitik ainubera ezkondu

• Erref: ELO-025/004
• Iraupena: 0:00:49. Hasi: 00:03:40. Bukatu: 00:04:29
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak
• Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010103 Auzoak

Laburpena: Leiz-tik (eguzki-begia) Iguriara (ainubea, laiotza) ezkondu zen . Urikogane (Pastorrena) baserrira.

3. Kantuak

• Erref: ELO-025/005
• Iraupena: 0:04:05. Hasi: 00:04:29. Bukatu: 00:08:34
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » 0305 Kantak

Laburpena: Hainbat kanta abesten du: "Txikitxo polit hori", "Maitia nahi badezu nerekin ezkondu", "Perretxikutan nenbillenien Mendiolako basuan", Arre-arre mandako", "Txikitxo polit hori zer dezu negarrez", "Ai de mi, ai de mi, bostek maitte nau ni", Itxasora noianian, ontzixe kristalezkua", "Ábreme puerta Lola".

4. Aita kantazalea

• Erref: ELO-025/006
• Iraupena: 0:01:17. Hasi: 00:08:34. Bukatu: 00:09:51
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Kultura » 050506 Dantza
• Ohiturak eta bizimodua » Kantak » 030501 Ume kantak
• Aisia » Kultura » 050503 Musika

Laburpena: Aita dantzaria eta kantularia zuen. Artoa zuritzerakoan ere kantuan egiten zuten. Gabonetan ere bai. Orduko Gabonak oraingoak baino alaiagoak ei ziren.

5. Garitxuak kentzen

• Erref: ELO-025/007
• Iraupena: 0:01:07. Hasi: 00:09:51. Bukatu: 00:10:58
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030203 Medikuak eta sasimedikuak

Laburpena: Gizonak garitxuak kentzen ditu formula bat erabiliz: "zana tiratu, zana tokatu, zana bere lekuan sartu".

6. Gabon-kantak

• Erref: ELO-025/008
• Iraupena: 0:02:32. Hasi: 00:10:58. Bukatu: 00:13:30
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » 0305 Kantak

Laburpena: Hainbat gabon-kanta abesten digu: "Gabon gabian ohittuten dogu", "Erregen-erregen marimontaña", "Gabon-gabonetan, erres-erresetan".

7. Otea ebakitzen basoan

• Erref: ELO-025/010
• Iraupena: 0:01:39. Hasi: 00:13:53. Bukatu: 00:15:32
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090108 Mendiaren aprobetxamendua

Laburpena: Artean umea zela, aitarekin basoan otea ebakitzen nola ibili zen kontatzen du. Aitaren jarrera goraipatzen du. Ama plisti-plasta (belarrondoka) ibiltzen ei zen, baina aita ez.

-Zuk ota-jotia ta ezagutu dozu?
-Jotie ez baiñe ebatie bai. Basuen. Eta aittittek, e, aitte taillerrien ebillen. Eta aittittek "juen in biko dxonau"; holakoxe denporia. "Juen in biko xonau". Bai, zer... [...]. Urte biko ota-bedarra. ["zelan juengo ga?"]. "Ba jueten ezpagaittun etxonau ebaiko, etxonau ebaiko ba", ta. Piper-txorixeruek hartu merixendetan eta bagoiez. Segie zorrozten ez zekixen aittittek, eta aittek segie ekarri ebanien etxera, guk hartu, ze igeteixak eta ibiltten giñen eta. "Egunen baten hainkan bat ebai bixok honek, hainkan bat ebai bixuek honek umiok!". "Hartzen ezpadabe eztabe ikesiko", aittek. Eta juen ga. Nebie be bai, e, Iñaki be bai. Ta juen ga eta ni hasarre, berua euen eta ezin zeikien ebai ta. Etorten da honen amen osaba bat Gasatik. Bakizu nun dauen Gasá? Tio Euxebio. Etorri hadi geurea kridxeda, horrenbeste bihar ezton eingo ta". "Zuk eztozu iñor biheko geldi egoteko", nik. Eske...

8. Jolas-kantak

• Erref: ELO-025/011
• Iraupena: 0:01:00. Hasi: 00:15:32. Bukatu: 00:16:32
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak
• Politika » 0805 Euskara eta politika

Laburpena: "San Blas" edo "Jangoikua lagun" esaten zen doministiku egindakoan. Sokasaltoan erdarazko kantak, Francok euskara debekatu ei zuelako.

9. "Txirrintxon" eta "Potxoka"

• Erref: ELO-025/012
• Iraupena: 0:01:26. Hasi: 00:16:32. Bukatu: 00:17:58
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak

Laburpena:
"Txirrintxon"(aulki-jokoan) ere ibiltzen ziren. Intxaurrekin "potxoka" nola jolasten den erakusten du.

10. 34ko "Iraultza"ko oroitzapena

• Erref: ELO-025/015
• Iraupena: 0:01:37. Hasi: 00:19:26. Bukatu: 00:21:03
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra aurrea » 080204 1931-1936: II. Errepublika

Laburpena: 34ko urriko "Iraultza" eguneko oroitzapenak: ama Eibarrera joana zen astoaz, eta aita larri, ez zelako agertzen.

-Akordaten naz, nik eztakit zenbat. Zenbat urte da Eibarko zeroi urten ebanien? Setenta?
-Bai, pasauta izango die, treintaiunuan zan eta. Eibarko zer?
-Hori..., gerra moduen edo zeoze jazo zan.
-Bai, bai.
-Eta gure ama jun zan esniekin Eibarrera, eta illuntzera arte ez zan etorri.
-Treintaikuatrua.
-Eta gure aittek hara tontorrera junda, handik basotik etorten zan eta, Zaldibartik. Zenbat buelta eitten eban? Eta ez zoskun ezebe esaten. Eta illuntzixen astuaz etorri zan.
-Ta zer pasau jakon Eibarren egun horretan?
-Ba ze zan jazo zana? Republikia.
-Ez, hori izango zan Hogetamalauko Reboluziñua edo modukua egon zanian, ezta? Zuk zenbat urte orduan?
-Eztakit ba, larogeta hiru daukadaz oin eta.
-Bost edo hola?
-Ba hoixe pentsetan dot nik pe, txikitxue nintzen eta.
-Hogetamalau izengo zan, bai, egon zan halako zer bat eta.
-Ba orduentxe. Ta ama iluntzixen etorri zan.

11. Arrasateko azokara goizean goiz

• Erref: ELO-025/016
• Iraupena: 0:01:05. Hasi: 00:21:03. Bukatu: 00:22:08
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010104 Merkataritza, dendak (kokapena)
• Baserria » Baserriko lanak » 090112 Herrira saltzera, erostera

Laburpena: Igandetan Arrasateko azokara joan ohi zen goizean goiz astoaz. Han seietako meza entzun eta gero jeneroa saltzera.

12. Gabon eta Urtebarri inguruko esaerak

• Erref: ELO-025/017
• Iraupena: 0:01:05. Hasi: 00:22:08. Bukatu: 00:23:13
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » 0305 Kantak
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030603 Esaerak

Laburpena:
Hagina ateratakoan esaten zena: “Marixe, eutsi zarra ta emun barrixe”. Urtebarri eguneko kanta. "Kutxa bete gari".

13. Kuarta-denborak eta eguraldia

• Erref: ELO-025/018
• Iraupena: 0:01:52. Hasi: 00:23:13. Bukatu: 00:25:05
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » 0306 Kontakizunak eta sinesmenak
• Natura » 1003 Meteorologia

Laburpena: Garta-denboretako ipuina eta esaera kontatzen du. Badu fedea garta-denboren (tenpora) kontuan. Pello Zabalak esandakoa. Elur urtea ona gauza askotarako.

-Kuarta-denporena kontau bihotsut. Aittittena.
-Zela da?
-Ba kuarta-denporetan eitten zan bijilixia, ta bijilixia itten zan eta ba auzuen, etxe haundixe euzen, krixaue euken-da. Krixaue bialdu dau auzora, ta: "Abemaria jeup! Etxekoandriak bialdu nau modu honetan/ kuarta-denporak diela aste honetan/ Asteazkena, ostirala, zapatuetan, olixo puxkat emoteko katillu honetan". Lehenaoko ipuiñak, lehenaoko ipuiñak.
-Eta kuarta-denporak zer die?
-Elixienak. Honek esango dotsu. Pellok esaten dau hori, Pellok. Datorren astien die.
-Badaukazu fedeik kuarta-denporetan edo.
-Honek Zaragozanua.
-Azertatzen dabe?
-Batzutan bai, beste batzutan ez. Pellok esaban, Pellok esaban udebarrixe eingo ebala, lelengue ez, bigarren hille, ... edo eztakit pa zelan esaban, hotza eingo dabela. Bai, hori esaban, hoixe esaban.
-Esaeraren bat hola, "edur urte...". Zer izaten da?
-Edur urte, gauza asko, ona.
-Gizona-Ixkur asko badau... Ixkur urte edur urte.
-Bai. Baiña edur asko itten badau, kanpuek barrue ondo buzten diela ta...
-Hori onerako izaten da, ezta?
-Bai.

14. Eguzkia ordulari

• Erref: ELO-025/019
• Iraupena: 0:01:28. Hasi: 00:25:05. Bukatu: 00:26:33
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Iritziak » 1201 Antzinako bizimoduari buruzkoak

Laburpena:
Eguzkiari erreparatuta igartzen zion orduari aitonak. Behin nola erratu zen kontatzen digu.

15. Anbotoko Señoria, Sakamantekasa

• Erref: ELO-025/021
• Iraupena: 0:02:33. Hasi: 00:27:32. Bukatu: 00:30:05
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030604 Ipuinak, mitoak eta istorioak

Laburpena: Anbotoko Señora ikusten zuten pasatzen. Bataren arabera, burdinara zeraman bizkarrean, bestearenera, berriz, erratza. Sakamantekasekin beldurra sartzen zieten.

16. Gerra osteko ibilerak errotara

• Erref: ELO-025/022
• Iraupena: 0:01:17. Hasi: 00:30:05. Bukatu: 00:31:22
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090105 Errota
• Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » 080402 Ekonomia gerraostean
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030604 Ipuinak, mitoak eta istorioak

Laburpena:
Laminen konturik ez du entzun Pantxik. Aita sarri joaten zen Zaldibarrera errotara, gerra ostean, debeku garaian.

17. "Maiuskulua"ren ipuina

• Erref: ELO-025/023
• Iraupena: 0:01:21. Hasi: 00:31:22. Bukatu: 00:32:43
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030604 Ipuinak, mitoak eta istorioak

Laburpena: Tio Juanek ipuin asko kontatzen zizkien. "Maiuskulua"rena bat. Etorri zen gizon bat etxera eskean, eta pernila eman zioten. "Maiuskulua" zen, nonbait, eskalea.

18. Lo ondo egiteko Purgatorioko animei otoitza

• Erref: ELO-025/025
• Iraupena: 0:01:06. Hasi: 00:34:33. Bukatu: 00:35:39
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030404 Elizkizunak eta otoitzak
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak

Laburpena:
Purgatorioko animei Aitagure bat errezatu behar zaie lo ondo egiteko, senarraren arabera.

19. San Blas koroa, kutuna

• Erref: ELO-025/027
• Iraupena: 0:01:38. Hasi: 00:36:54. Bukatu: 00:38:32
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak

Laburpena: Ohitura dago San Blasetan Abadiñon bedeinkatutako koroatxoak etxera ekarri eta handik zortzi egunera erretzeko. Kutuna ezagutu du txikitan. Arropan josten zitzaien umeei.

20. Txakur-amorruaren erremedioa

• Erref: ELO-025/029
• Iraupena: 0:00:52. Hasi: 00:40:37. Bukatu: 00:41:29
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak
• Natura » Fauna » 100205 Etxeko animaliak

Laburpena:
Mun ematen zaio ogiari ebaki aurretik. Gabon gaueko ogi koskorra gorde egiten da eta animaliaren bati ematen zaio sikatutakoan. Txakurrak amorratu ez daitezen omen. Urtebete gordetzen ei zen.

21. Dantzara Berrizera

• Erref: ELO-025/031
• Iraupena: 0:02:03. Hasi: 00:44:10. Bukatu: 00:46:13
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak

Laburpena:
Dantzara Berrizera joaten ziren gehiago Elorriora baino. `Intxuzabal´ ('Elgeta') soinujolea ezagutu zuen.

22. Hospizioko umeak

• Erref: ELO-025/033
• Iraupena: 0:02:28. Hasi: 00:47:17. Bukatu: 00:49:45
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
• Familia eta harremanak » 0201 Lagunartea eta familia

Laburpena: Lehen hospizioak beteta ei zeuden. Zer edo zer egiten zen seinale. Abadeek ere izaten zituzten inoiz umeak.

23. Erromeriak eta gonbidautzak

• Erref: ELO-025/034
• Iraupena: 0:01:48. Hasi: 00:49:45. Bukatu: 00:51:33
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak

Laburpena: San Lorentzo, San Balandran (esistitzen ez den santua), Argiñeta... erromeria lekuak izendatzen ditu banan-banan. Gonbidautzak egiten ziren jaietan.

24. Soinujoleak

• Erref: ELO-025/036
• Iraupena: 0:01:36. Hasi: 00:52:00. Bukatu: 00:53:36
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Kultura » 050503 Musika

Laburpena:
Felix Aranzabal, Angiozarko Itxua, soinujolearen kontuak. Zer afaltzen zuen. Soinujolea eta kantaria. Txokolo eta beste batzuk.

25. Barkilleroak

• Erref: ELO-025/037
• Iraupena: 0:01:34. Hasi: 00:53:36. Bukatu: 00:55:10
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Lanbideak » 0706 Batetik bestera zebiltzanak

Laburpena: Barkilleroak eta erroskilleroak egoten ziren erromerietan. Igurian bazen erroskilleroa. Barkilleroen tranpak.

26. Erromeriak

• Erref: ELO-025/038
• Iraupena: 0:03:41. Hasi: 00:55:10. Bukatu: 00:58:51
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak

Laburpena: Mutilek ordaindu egin behar izaten zuten dantza egiteagatik. Lehen-lehen ez. Leitzeko San Lorentzo beti izan da erromeria-leku ona. Kantariak eta bertsolariak ere ekartzen ziren. Dantzazale amorratua izan da Pantxi, aita bezala.

27. Zer hobe, ume asko ala bat ere ez?

• Erref: ELO-025/041
• Iraupena: 0:01:33. Hasi: 01:01:25. Bukatu: 01:02:58
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » 020401 Genero berdintasuna

Laburpena: Pantxik ez du umerik izan, baina amak esaten zion ez zekiela zer zen hobe, hamabost hilabetean behin umea izatea ala batere ez izatea. Apaizarekin izandako gorabeherak.

28. Donialatxa, erromeria-lekuetako arbola

• Erref: ELO-025/042
• Iraupena: 0:01:27. Hasi: 01:02:58. Bukatu: 01:04:25
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Natura » 1001 Flora
• Aisia » Jai-giroa » 050204 Auzoko ospakizunak

Laburpena:
"Donialatxa", (zuhaitza) jartzen zen erromeria lekuetan. Puntan loreak-eta ipintzen zaizkie.

29. San Juan eguneko erritoak

• Erref: ELO-025/044
• Iraupena: 0:05:47. Hasi: 01:05:20. Bukatu: 01:11:07
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak
• Aisia » Jai-giroa » 050208 San Juan

Laburpena:
San Juan sua piztuta dagoenean kantatzen dutena Elorrion. Eibarko kanta errezitatuta. Ira berezi bat hartu eta lehortu egiten da egun horretarako: "san juan ida". Ortozik joan zen behin Pantxi san Juan ermitara goizeko iruntzaz, bozioa sendatzeko. Ura Pazko Zapatuz bedeinkatzen zen eta maiatzaren 3an botatzen. San Joan egunez elorri zuria edo lizarra ipintzen zen atean.

30. Inuzente Eguneko esaerak

• Erref: ELO-025/046
• Iraupena: 0:00:52. Hasi: 01:12:04. Bukatu: 01:12:56
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030603 Esaerak

Laburpena: "Iñuzentien ogixe jauna misekikordixe". "Iñuzente, potente, txakurrak buztana tente".

31. Gernikako Batzarretan erdaraz

• Erref: ELO-025/048
• Iraupena: 0:02:01. Hasi: 01:14:12. Bukatu: 01:16:13
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena: Aitajaunari entzundako kontu interesgarria: Zaldibarko ordezkariak Gernikako batzarretan botatako erdarakadak. Konjuruari eta trenari buruzko esaerak. Erdarazko beste bat.

32. Zigorra euskaraz egiten bazuten

• Erref: ELO-025/049
• Iraupena: 0:01:25. Hasi: 01:16:13. Bukatu: 01:17:38
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0401 Euskararen egoera
• Politika » 0805 Euskara eta politika

Laburpena: Erdaraz eskola guztia. Zigorra euskaraz eginez gero. Leku askotatik etortzen ziren Leitzeko auzo-eskolara.

33. Euskaraz diferente Leitzen eta kalean

• Erref: ELO-025/050
• Iraupena: 0:01:47. Hasi: 01:17:38. Bukatu: 01:19:25
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0402 Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua

Laburpena: Bukaera -e euren auzoan (ogixe), eta -a (ogixa), ostera, kalean. Zenbait berba ere diferente. Durangora ez du diferentzia handirik ikusten, baina Markina, Eibar... asko.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia