ELO-024
- Herria: Elorrio (Bizkaia)
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
- Data: 2010(e)ko Mairen 14a
- Iraupena: 96 min
- Euskarria: Bideo digitala
- Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin
- Transkribatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
Hizlaria(k)
Maria Aizpurua Murgoitio
Elorrio (Bizkaia) (1933)
Zenita auzoko Artealde baserrian jaio zen (Larrea ere deitua). Bi anai-arreba dira. Jose anaiaren elkarrizketa ere aurki dezakegu webgune honetan. Aita gerran hil zitzaion, lau urte zituela. Auzo bereko Zenitaldekoa baserrira ezkondu zen hogei urterekin. Hiru seme-alabaren ama. Etxeko eta baserriko lanetara emana igaro du bizi guztia. Oraindik ere 13 abelburu gobernatzen ditu, semearen laguntzaz.
Bittori Gallastegi Berriozabal
Elorrio (Bizkaia) (1933)
Zenita auzoko Ortuguren baserrian jaio zen. Alaba bakarra. Elorrioko kalera ezkondua, sei seme-alabaren ama da. Maria Aizpurua auzokidearen lagun mina txiki-txikitatik.
Pasarteak
1. Aita erretratutik ezagutu zuen
- Erref: ELO-024/003
- Iraupena: 0:01:25. Hasi: 00:03:00. Bukatu: 00:04:25
- Multimedia: bideoa
- Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080305 Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Laburpena: Aita gerran hil zitzaion berak bi urte zituela. Ama bakarrik gelditu zen. Nahiz eta aitaren akordurik izan ez, ezagutu egin zuen bere erretratua ikusi zuenean.
2. Errekan eta hondartzan
- Erref: ELO-024/004
- Iraupena: 0:01:18. Hasi: 00:04:25. Bukatu: 00:05:43
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020103 Bainuak, errekak eta uretako jolasak
Laburpena: Errekara joan ohi ziren arropa garbitzera eta ura ekartzera. Kangrejoak harrapatzera ere bai. Hondartzara behin, koskortuta gero.
3. Umetako okerrak
- Erref: ELO-024/007
- Iraupena: 0:02:25. Hasi: 00:07:45. Bukatu: 00:10:10
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020201 Auzokoen arteko harremana
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020102 Umetako kontuak
Laburpena: Gerezi eta sagar lapurretan jarduten zuten, mutiko baten laguntzaz. Zenitako lagun taldearekin ibiltzen zen. Ez zegoen auzoen arteko ezinikusirik. Zoriontsu bizi zen, eta orain ere bai. Ama ere dotore agertzen zen beti, nahiz eta zorigaitz handiak gertatu.
4. Amak emandako egurtua
- Erref: ELO-024/009
- Iraupena: 0:02:53. Hasi: 00:11:43. Bukatu: 00:14:36
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak
- Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030411 Elizaren indarra
- Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
Laburpena:
Behin amak sekulako zapindua eman zion eskobaz, auzotar batek esan ziolako mutil batekin Udalara joan zela erromeria denboran. Gezurra zen.

5. Pagarik ez
- Erref: ELO-024/010
- Iraupena: 0:00:21. Hasi: 00:14:36. Bukatu: 00:14:57
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020102 Umetako kontuak
Laburpena: Elorriora jaisten zirenean, ez zieten ematen pagarik. Abadiñora edo Durangora joaten zirenean bakarrik. Baina ez zuen horren beharrik.
6. Txirikillan eta dantzan
- Erref: ELO-024/013
- Iraupena: 0:03:06. Hasi: 00:17:14. Bukatu: 00:20:20
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020106 Gaztetako ibilerak
Laburpena: San Agustinera joaten ziren txirikillan egitera Garizuman. Dantzara jaiero Elorrioko plazara. Orduan "jaierdi" asko zen, goizean lan eta arratsaldean jai. Asentzioko eta Berrioko erromeriak.
7. Paoka, txopika, andreketan eta kantuan
- Erref: ELO-024/014
- Iraupena: 0:04:14. Hasi: 00:20:20. Bukatu: 00:24:34
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020106 Gaztetako ibilerak
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak
Laburpena:
Paoka, txitoka, andreketan... ibiltzen ziren jolasean. Kantuan egitea gustatu izan zaio. Kantapaperak egoten ziren etxean, feriatik-edo ekarrita.

8. Eskolan eta josten ikasten
- Erref: ELO-024/015
- Iraupena: 0:02:20. Hasi: 00:24:34. Bukatu: 00:26:54
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020106 Gaztetako ibilerak
- Lanbideak » 0705 Sastreak, jostunak
Laburpena: Eskolarakoan esnea eramaten zuen etxe batera. Oso maistra gogorra izan zuen, baina erakusten ona. Josten ikasi zuen Durangon. Eskolan ere bai. 17tik 20 urte arte kanporako josi zuen. Eskursiorik-eta ez zuten egiten eskolan.
9. Nobio-kontuak
- Erref: ELO-024/017
- Iraupena: 0:02:18. Hasi: 00:27:24. Bukatu: 00:29:42
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
Laburpena: Erromerietan ezagutzen ziren nobio gaiak.Baserritarrak kaletarrekin ere ezkontzen ziren. Kalean denak euskaldunak ei ziren.
10. Neskalaguntza, dantza eta apaizak
- Erref: ELO-024/018
- Iraupena: 0:03:40. Hasi: 00:29:42. Bukatu: 00:33:22
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
- Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030411 Elizaren indarra
Laburpena:
Etxera lagundu eta kito. Elkarri ukitu ere ez. Dena bekatua zen. Abadeek egundoko kontrola zuten. Apaizak erromeria amaiera agintzen zuen plazan.

-Neskalaguntzia-ta esaten dabe izaten zala.
-Mari-Honbree, bai, bai. Honbre.
-Zela izaten zan neskalaguntzioi?
-Mari-Ba, etorri... (barreak). Lenago ezebe. Ahí no había nada. Oin die horrek oingo gauzok.
-Baiña nada...
-Mari-Lagunak, lagunak, lagunak.
-Bittori-Lagundu batak bestia, eta bestia bestekaldera, ta agur.
-Mari-Eta etxera. Eta punto.
-Eskutik helduta?
-Mari-Bai..., holan ala?, holan ala?
-Ikutu be ez?
-Mari-Ezta ikutu bez.
-Orduan be izango zien batzuk atrebidutxuauak.
-Mari-Horretxeatik esaten dotsut ba kaletarrak hasi zienien, gero beste mutillok hor zien, harek aprobetxauko giñuzela ta, bai, etorri hari! Etorri hari! Ikusikok bueltia zelan daukon. Honbree.
-Belarrondokua be errez orduan?
-Mari-Haunditxuaua be igual, belarrondokua be igual barik. Buenooo.
-Bittori-Dana pekatu zan, abaria eukitten giñuen elixospien zelan dantzan eitten giñuen eta dana.
-Mari-Hola joten oskun don Anastasiok (txaloak), barrura! Gu ezkutau. Eta gero hori baiño haundixaua, akordauko haz hi Hijas de Mariena, han goittik behera grada guztiak beheko barreneraiñoko ta, pulpittora juen, eta enon akordetan abadia zein zan.
-Bittori-Don Anastasio izango zonan, honbre, ha zonan Hijas de Mariena. San Luis, Hijas de Maria, baiña goizeko zortzitterdittan, e! Elizia dana bete-bete eindda egoten zan goittik behera, medallakin.
-Mari-Atzo illuntzixen dantzan plazan ein ebenak barrido konfesetan jueteko, esaten dau. Nik etxakiñat ba, heu be eongo hintzanan igual, beti alkarrekin [ibiltten gintzonazen]. Eta esan notsan: "jun bihon?" "Ez." "Ba neuk pe ez. Berak in baxon pekatu bera konfesau daixela. Guk etxonau bai holakoik eiñ ezer, da konfesau daixela bera. Ta asko buelta eiñ eta barrido konfesonarixora. Zetan? Por aki!
-Bittori-Ba penitentzixia hartzen.
-Mari-Bai...
-Bittori-Eztakitt zenbat errosaixo edo, zenbat pater noster edo zenbat "zulora laster". Besteik ezebez.
-Eta abadia begira?
-Mari-Pulpittuen.
-Dantza denporan, e.
-Bittori-Bai, elixospien, elixospien.
Mari-Amaitzeko, erresaixua hasi bihar zala barruen eta. Etzan amaitzen erromeixia, eta gu hantxe. Eta hona etorten zanien, ha hona etorten zan ba, eta aittaitta eta amama ba, bueno, tio ta tia, bronkia. Eta behin sartain bat [...] beko atien, oin serrauta dauen atien, sartain bat esegitta, galdaria xauanan esegitta, eta haxiak [...] don Anastasiuoi sartu, joixon atiak eta halabiarrian etxonan buruan jo abadioi.
-Bittori- Galdariak (barreak)-
-Eta, klaro, etorten zan eta gure gizonai esaten otsan: "Asentzio, gero Marik babak erreten dotsuenien bronkia bota, zaindu daitzula!" Enotsan kontestau oninddoko gaztetxua nintzelako, gaur ixeten bada, ti-ti!, zuk zeuria ta nik neuria. Hamentxe. Hori neria da eta zuk zeuria. Gaur izan balitzonan, baiña orduan oindi..., bueno!
-Bai, gaiñera abadiei errespetua, billurra.
-Mari-Hamen hamabostian behin etorten zien, tia ohian euela be, hamar hillebete ohian ein xonazen... Baiña don Austin etorten zonan eta don Austin zan un santo.
-Bittori-Un santo, ha santo bat zan.
-Mari-Beneditino (Benedictine) kopatxua ta mostotxo bi, da, klaro, nik ganauak neukazen, ta, ba, zerak, urten ein biher, ta esan notsan: "Bueno, Don Agustin, ni ganauekana noie solora eta zu be kantsetan zarienien, itxi atia, tiratu atiai ta juen". Akabau ta etorten zien. Baiña don Anastasio, buo!, menudo!
11. Nobiotza labur-laburra
- Erref: ELO-024/019
- Iraupena: 0:03:11. Hasi: 00:33:22. Bukatu: 00:36:33
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
Laburpena: Oso denbora gutxi egin zuten biek nobia gisa. Baina orduan ere hausten ziren nobio bikoteak. Elkarri utzi baino gehiago "pujau", kendu batak besteari. Mariri lagun batekin gertatutakoa
12. Nobioak astean behin elkartu
- Erref: ELO-024/023
- Iraupena: 0:01:09. Hasi: 00:40:26. Bukatu: 00:41:35
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
Laburpena: Normalean astean behin ikusten zuten elkar. Zinera joaten ziren, plazan dantzan ibiltzen edo kalean zehar pasioan. Mari dantzazale handia da.
13. Laztanik-eta ez
- Erref: ELO-024/024
- Iraupena: 0:02:06. Hasi: 00:41:35. Bukatu: 00:43:41
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
- Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » 020402 Sexua
Laburpena:
Ez zegoen laztan emateko ohiturarik. Bizitzak erakutsi die dakiten guztia. Oso inozoak ziren. Elkarri gauzak kontatuz jakiten zuten gauza intimoen berri.

14. Komedianteak plazan
- Erref: ELO-024/025
- Iraupena: 0:02:11. Hasi: 00:43:41. Bukatu: 00:45:52
- Multimedia: bideoa
- Aisia » Kultura » 050501 Zinema
Laburpena:
Komedianteak etortzen ziren Elorrioko plazara eta ikuskizun kutuna zen eurentzat. Marik berpiztu egin zen txakurraren istorioa kontatzen du. Behin belarrondokoa eman zion merezi ez zuen bati.

15. Hilerokoaz eta antisorgailuez informaziorik ez
- Erref: ELO-024/026
- Iraupena: 0:03:36. Hasi: 00:45:52. Bukatu: 00:49:28
- Multimedia: bideoa
- Iritziak » 1201 Antzinako bizimoduari buruzkoak
- Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » 020402 Sexua
Laburpena:
Hilerokoaz-eta ez zien inork informatzen. Haurrak ez izateko metodoez ere ez. Etortzen zena hartu behar. Baina etortzen zena gogorra izan ohi zen askotan. Bittorik sei ume izan zituen.

16. Neskazahar eta mutilzaharrak
- Erref: ELO-024/027
- Iraupena: 0:00:52. Hasi: 00:49:28. Bukatu: 00:50:20
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
Laburpena: Hobearen bila ibiltzen zirelako geratzen ziren asko neskazahar edo mutilzahar: "On billa-on billa, bonbilla".
17. Ama solterak
- Erref: ELO-024/030
- Iraupena: 0:01:07. Hasi: 00:55:14. Bukatu: 00:56:21
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » 0201 Lagunartea eta familia
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
Laburpena: Ama solterak baziren banaka batzuk, eta ondo hartuak izaten ziren. Bitxori bera adibide. Osabak egiten zuen haren etxean aita papera.
18. Hospizioko umeak
- Erref: ELO-024/031
- Iraupena: 0:01:25. Hasi: 00:56:21. Bukatu: 00:57:46
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » 0201 Lagunartea eta familia
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
Laburpena: Asko ziren garai hartan hospizioko umeak. Ume bat hiltzen zenean ekartzen zuten askok, nahiz eta gehiago izan. "Kajatik" ekartzen zirela esaten zen.
19. Ezkontza bitartekariak
- Erref: ELO-024/033
- Iraupena: 0:00:58. Hasi: 00:58:48. Bukatu: 00:59:46
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
Laburpena: Bitartekarien bidez konpontzen ziren ezkontzak baziren, baina ez hainbeste euren denboran. Diruari begiratzen zitzaion.
20. Eliz-deiak edo proklamak
- Erref: ELO-024/035
- Iraupena: 0:01:34. Hasi: 01:03:42. Bukatu: 01:05:16
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak
Laburpena: Pulpitutik egiten ziren ezkondu aurreko eliz-deiak. Lehengusu-lehengusinen arteko ezkontzak sarri gertatzen ziren. Batzuek despedidak egiten zituzten eta beste batzuek ez.
21. Mariren ezteguak
- Erref: ELO-024/036
- Iraupena: 0:05:00. Hasi: 01:05:16. Bukatu: 01:10:16
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak
- Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030409 Eliza giroko ospakizunak
Laburpena:
Antzinako erakoa izan zen Mariren boda. Familiako baten gurdi-arreoa nola ekarri zuten kontatzen du lehenik, eta bere ezteguak gero. Beltzez jantzita joan ziren biak. Marik berak josi zuen bere arreoa.

22. Ezkontza erretratua
- Erref: ELO-024/039
- Iraupena: 0:01:09. Hasi: 01:15:55. Bukatu: 01:17:04
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030409 Eliza giroko ospakizunak
- Aisia » Kultura » 050510 Beste adierazbide batzuk
Laburpena: Egunean bertan atera ohi zen, baina inoiz ibilalditik itzuli eta gero ere bai.
23. Zinera gutxitan
- Erref: ELO-024/040
- Iraupena: 0:02:13. Hasi: 01:17:04. Bukatu: 01:19:17
- Multimedia: bideoa
- Aisia » Kultura » 050501 Zinema
Laburpena: Zinera gutxitan joaten ziren. Ez zuten ezagutu zinema muturik. Komedianteak, berriz, sarri ikusten zituzten.
24. Bizikletan Axpe Arrazolako mutilekin
- Erref: ELO-024/041
- Iraupena: 0:01:45. Hasi: 01:19:17. Bukatu: 01:21:02
- Multimedia: bideoa
- Herria, azpiegitura » Garraioak » 010202 Bizikletak eta motorrak
- Aisia » Jai-giroa » 050205 Beste toki batzuetara jaietara
- Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
Laburpena:
Berrizko erromeriara behin Arrazolako mutil batzuen bizikleta barran joan ziren. Axpe Arrazolako mutilak oso señoritoak omen ziren.

25. Elorrio herri euskalduna
- Erref: ELO-024/042
- Iraupena: 0:01:21. Hasi: 01:21:02. Bukatu: 01:22:23
- Multimedia: bideoa
- Euskara » 0401 Euskararen egoera
Laburpena: Oso herri euskalduna zen Elorrio. Eurei etxean, eskolatik bueltan "maketoak" deitzen zieten erdara apur bat ikasi zutelako. Lehen etorkin familien pasadizoak.
26. Eskola erdararen bultzatzaile
- Erref: ELO-024/043
- Iraupena: 0:00:54. Hasi: 01:22:23. Bukatu: 01:23:17
- Multimedia: bideoa
- Euskara » 0401 Euskararen egoera
Laburpena: Berba bat ere ez zekiten erdaraz eskolara joan zirenean. Eskolan ikasi zuten. Zenbait maistraren kontuak. Garai hartan jendea ez zen kanpora joaten erdaraz ikastera.
27. Mariri katua gonapean sartu zitzaionekoa
- Erref: ELO-024/045
- Iraupena: 0:03:07. Hasi: 01:24:30. Bukatu: 01:27:37
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak
Laburpena: Behin, dantzan zebiltzala, katua sartu zitzaion gonapera eta barruko arropak urratu. Hura estutasuna!
-Ba bagabitz kastillanuekin dantzan, esnie erueten [giñutzen] eta, kastillanuekin bagabitz dantzan, eta hori Anjelita Etxebarrian gizona, Josanton, sarjentuen semie edo zer zonan ha? Ba hori. Ta gu haretxekin, kastillano bixokin pieza bat eiñ eta berbetan. [...]. Holakon baten in dxonan, zeozer etorri dxatanan hanka bittartera.
-B: Adios!
- Banao holantxek, ta Josanton etorri dxatan, sarjentuan semia.
-B: Azpittik ala?
-Bai. Plazan erdixen. Ta Josanton etorten dxata. "Mari, debajo de la falda tienes algo?". "Yo no sé lo que tengo, pero sí hay algo". Gengonazen mutil bi ta neska bi. Etorri-ttun lau edo bost mutil ta ni erdixan. Eta esan ostan: "haz un paso". Katuan buztena.
-B: Ai ama!
-Katua etorri, hola. Harek hartu eben aurrian han Sixton etxe onduen, eta ekarri eben. Eta nora sartuko...
-B: Ai ama, menudo susto!
-Gona luziak eukiko ziñuzen...
-Ez, belauneraiñokuak. Abrigua neukan.
-B: Haundixak etzien erueten.
-Galtzak apurtu.
-B: Menudo susto, hija.
-[...] Pedro ta bixok Sixtonian behera [zentozen]. Eta esan jonan Pedrok: "Juen in bihou Mariana, Mari txarto dau ta".
-Ni horrekin enon akordetan ni.
-Nik hori gaur letxe. "Juen ein bihou, Mari txarto dau ta". Etorri zonan eta: "Mari, zer pasetan dxatzu" ta, "ezebez? "Ezebez? Txarto zauz". "Ez nau ba txarto". Orduko pasauta neukan-da. Ta dantzan ein bihoula. Ze dantzan? Itxera, derrepente!, derrepentien! Etorri naz etxera, galtzak apurtuta, esan in bihar amai. Honbre!
-B: esan in bihar, menuda paliza.
-"Ama...". Ez, palizaik eztostan emon. "Ama, galtzak apurtu-ittut". "Galtzak apurtu, zer?". "Ba katua sartu dxat". "Aiba laletxe, hoixe biha xonau. Katua? Zelan euki dittun ba hankok, holan?" (barreak). Goniak etxonan emoten asko eta nun koño... Bueno, zein! Eta gero horrek mutil horrek -San Luisenien bizi don, ospitalien gaiñien bizi don, gorengo..., eta lentxo-lentxo komentau dxonau bixok haraz. "Que no le he dicho a mi mujer todavía eso". "Porqué no le dijistes?". "Es que me diría cualquier cosa". "Tú no me has hecho nada. Allí vino el gato, y cuando vino el gato..." (barreak). Katua, aibadio...
28. Hika elkarrekin
- Erref: ELO-024/046
- Iraupena: 0:02:08. Hasi: 01:27:37. Bukatu: 01:29:45
- Multimedia: bideoa
- Euskara » 0403 Tratamenduak
- Euskara » Tratamenduak » 040302 Hitanoari buruz
Laburpena:
Elkarrekin eta lagunekin hika beti. Nebari, berriz, Marik, zuka. Seme-alabei, hika. Joanito abadeari zuka. Abadeekiko tratua.

29. Euskaraz diferente leku bakoitzean
- Erref: ELO-024/048
- Iraupena: 0:02:10. Hasi: 01:30:53. Bukatu: 01:33:03
- Multimedia: bideoa
- Euskara » 0402 Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Laburpena: Elorrio barruan ez dute diferentziarik nabaritzen baina kanpotik etorritako jendeak desberdin egiten du. Bittori Soraluzen bizi izan zeneko kontuak.