ELO-023

  • Herria: Elorrio (Bizkaia)
  • Proiektua: Elorrioko ahotsak
  • Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
  • Data: 2010(e)ko Mairen 13a
  • Iraupena: 65 min
  • Euskarria: Bideo digitala
  • Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin
  • Transkribatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin

Hizlaria(k)

Margarita Lasuen

Margarita Lasuen Ugaldea

Elorrio (Bizkaia) (1923-2013)

Lekeriketa auzoko Legorreta baserrian jaioa, bertan bizi izan da beti. Guraso biak Elorriokoak, ama Aramiñokoa eta aita jaiotetxekoa, Zaldibartik etorritako familia batekoa jatorriz. Lau anai-arreba ziren. Emakumea izan arren, bera izendatu zuen maiorazko aitak. Ezkondua, bi seme-alabaren ama. Baserrian egin du lan beti. Arrasate eta Durangoko plazetara mila buelta egina generoarekin. Durangora eta Elorriora bizikletaz joan ohi zen askotan, manibelean arrautza-saskia eta abar hartuta. Arrasatera astoaz, goizeko hiruretan ilunetan irtenda, hiru orduko bidea eginez.

 

Pasarteak

1. Margarita, baserria aurrera atera zezakeen bakarra

  • Erref: ELO-023/002
  • Iraupena: 0:02:18. Hasi: 00:02:30. Bukatu: 00:04:48
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090202 Baserriaren historia eta kokalekua

Laburpena: Aitaren anaiak esaten ei zion aitari beste hiru nebak ez zirela gauza baserria aurrera ateratzeko, Margaritak bakarrik jaso zezakeela Liorreta. Osabaren kontuak.

2. Familia etxe batetik bestera

  • Erref: ELO-023/003
  • Iraupena: 0:01:42. Hasi: 00:04:48. Bukatu: 00:06:30
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090202 Baserriaren historia eta kokalekua

Laburpena: Familiaren gorabeherak: Zaldibarko jatorrikoa, gero Apatamonasterioko baserri batera aldatu, gero Zenitara. Han ere gaizki, eta orain bizi dena, Liorreta, errematean (subastan) ei zegoen Durangon, eta horrela erosia ei da

3. Abarka-galtzak eta maonezko amantala

  • Erref: ELO-023/005
  • Iraupena: 0:01:03. Hasi: 00:09:35. Bukatu: 00:10:38
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » 0307 Jantzi eta orraztu

Laburpena: Zapatak edo abarketak oinetakorik ohikoenak. Kalera jaisten zirenean, denda baten atarian abarkak erantzi eta zapatak janzten zituzten. "Abarka-galtzie eta maunezko amantala" orduko euren uniformea.

4. Bizikleta

  • Erref: ELO-023/006
  • Iraupena: 0:02:36. Hasi: 00:10:38. Bukatu: 00:13:14
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090112 Herrira saltzera, erostera
  • Herria, azpiegitura » Garraioak » 010202 Bizikletak eta motorrak

Laburpena: <p>Bizikletan jaisten zen esne-marmitekin. Zapatuetan Durangora joaten zen horrela. Orbea marka. Nola ikasi zuen bizikletan. Bi bizikleta izan ditu, bata ahizpari eta bestea alabari erosirikoak.</p>

5. Mondragoera tratuarekin

  • Erref: ELO-023/007
  • Iraupena: 0:03:51. Hasi: 00:13:14. Bukatu: 00:17:05
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090109 Baserriko animaliak
  • Baserria » Baserriko lanak » 090112 Herrira saltzera, erostera

Laburpena: Arrasatera joaten zen astean hiru bider azokara. Berdura, batez ere. Bi astorekin, oinez. Beste bi aldiz Durangora. Gauez ilunetan joaten ziren Arrasatera. Ibilera txarrak.

6. Astodunak taldean Arrasatera

  • Erref: ELO-023/008
  • Iraupena: 0:02:00. Hasi: 00:17:05. Bukatu: 00:19:05
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090109 Baserriko animaliak
  • Baserria » Baserriko lanak » 090112 Herrira saltzera, erostera

Laburpena: Salmenta ona Arrasaten. Asto bakoitzean 100 kilo ere bai batzuetan. Esnea ere eramaten zuen. Taldean joaten ziren Elorriotik astodunak.

7. Barruko arropak eta kanpokoak

  • Erref: ELO-023/009
  • Iraupena: 0:02:40. Hasi: 00:19:05. Bukatu: 00:21:45
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » 0307 Jantzi eta orraztu
  • Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » 030701 Arropa eta oinetakoak

Laburpena: Amantala erabiltzen zuten beti. Barruko arropa zuria gehienetan. Fajak barillekin ere bai. Gizonek txapela.

8. Jantzi berriak estreinatzen

  • Erref: ELO-023/010
  • Iraupena: 0:01:00. Hasi: 00:21:45. Bukatu: 00:22:45
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » 0307 Jantzi eta orraztu
  • Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » 030701 Arropa eta oinetakoak

Laburpena: Aste Santuan estreinatzen ziren mantilla berriak, arrosarioa eta abar.

9. Aitak egindako abarkak

  • Erref: ELO-023/013
  • Iraupena: 0:02:10. Hasi: 00:25:40. Bukatu: 00:27:50
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090113 Baserriari lotutako lanbideak

Laburpena: Larruzko abarkak erabiltzen zituzten, baina oso txarrak ziren. Aitak egiten zituen behi narruaz. Zelan, kontatzen du. Jarlekuei azpia ere sartzen zien aitak.

10. Ama txabilan haria egiten

  • Erref: ELO-023/014
  • Iraupena: 0:02:23. Hasi: 00:27:50. Bukatu: 00:30:13
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090113 Baserriari lotutako lanbideak

Laburpena: Ama artzain etxekoa zen eta dotore egiten zuen haria txabilan. Jertseak ere egiten zituen.

11. Komunio eguneko kontakizuna

  • Erref: ELO-023/017
  • Iraupena: 0:01:40. Hasi: 00:32:10. Bukatu: 00:33:50
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030406 Sakramentuak
  • Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » 030703 Orrazkerak

Laburpena: <p>Komunio eguna nolakoa izan zen kontatzen du. Aitak orraztu zuen, ama gaixorik zegoelako. Soineko berdea, kandela eskuan...</p>

12. Makillajerik ez, Jabón Chimbo

  • Erref: ELO-023/018
  • Iraupena: 0:01:18. Hasi: 00:33:50. Bukatu: 00:35:08
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » 030701 Arropa eta oinetakoak
  • Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » 030705 Garbitasun pertsonala

Laburpena: Ez da sekula makillatu. Xaboiaz eta uraz aurpegia garbitu eta aurrera. Ezpainak pintatu ere gutxitan.

13. Debara Andramarietan

  • Erref: ELO-023/019
  • Iraupena: 0:02:41. Hasi: 00:35:08. Bukatu: 00:37:49
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Jai-giroa » 050214 Zezenak
  • Aisia » Mendia eta hondartza » 050405 Hondartza
  • Aisia » Jai-giroa » 050205 Beste toki batzuetara jaietara

Laburpena: <p>Andramarietan Debara joan ohi zen ahizparekin. Ez ziren bainatzen. Hango giroa gustatzen zitzaien. Geroago senarrarekin zezenetara ere joan izan zen.</p>

14. Kolorea, depilazioa

  • Erref: ELO-023/020
  • Iraupena: 0:01:29. Hasi: 00:37:49. Bukatu: 00:39:18
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » 030701 Arropa eta oinetakoak
  • Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » 030703 Orrazkerak

Laburpena: Ez zegoen beltzaran-modarik bere gazte denboran. "Kolore urdiñe" deitzen dio kolore zuriari. Depilatu beharrik ez du izan.

15. Asun-blastioak katarroarentzat

  • Erref: ELO-023/021
  • Iraupena: 0:02:36. Hasi: 00:39:18. Bukatu: 00:41:54
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » 0302 Osasuna
  • Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030203 Medikuak eta sasimedikuak
  • Natura » 1003 Meteorologia

Laburpena: Osasun onekoa izan da. Enplastoak linaziaz eta mostazaz. Katarroa harrapatzen zutenean amak asun-blastioa ematen zien.

16. Kutuna eta eskapularioa

  • Erref: ELO-023/022
  • Iraupena: 0:00:56. Hasi: 00:41:54. Bukatu: 00:42:50
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak

Laburpena: Eskapularioak eta kutuna ipintzen zizkieten. Kutun txikitxo batzuk ziren, umeei gerrian "paxan" ipintzen zitzaizkienak.

17. Erromeriak

  • Erref: ELO-023/024
  • Iraupena: 0:01:23. Hasi: 00:42:55. Bukatu: 00:44:18
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak
  • Aisia » Jai-giroa » 050205 Beste toki batzuetara jaietara

Laburpena: 18-20 urterekin hazi zen erromerietara joaten, Olakuetara gehienbat. Gero inguruko auzoetara. Urkiolara San Antoniotan behin edo behin.

18. Nazionalak Elorrion sartu ziren eguna

  • Erref: ELO-023/027
  • Iraupena: 0:04:34. Hasi: 00:47:45. Bukatu: 00:52:19
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Erreketeak Intxortan; eta milizianoak, berriz, Liorretan (bere baserrian) banketea egiten. Bonbak eta tiroak etxe inguruan. Miliziano gipuzkoar baten aholkua.

19. Belauniko euskaraz egiteagatik

  • Erref: ELO-023/028
  • Iraupena: 0:01:39. Hasi: 00:52:19. Bukatu: 00:53:58
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena: Eskolan ikasi zuen erdaraz. Txirten gainean belauniko zigortzen zituzten euskaraz egiteagatik. "Eskolante" oso ona ei zen. Erdaraz orduan dena.

-Nere aittek erderaz ondo ekixen, e, nik paiño hobeto.
-Zuk zeuk erderaz noiz ikasi ziñuan?
-Eskolan erakutsi oskuen, belaunbiko ifintten giñuzen txirten ganien euskeraz eitten bagiñuen.
-Zigorra? Kastigua?
-Kastigue izeten zan belaunbiko txirten ganien. Grabillie, grabillie. Iñ in biher.
-Orduan egonda zare belaunbiko txirtan gaiñian?
-Bai, grabillien ganien egonikue naz ni. Bueno azkena [...], laster ikasi nittuan nik. Eskolantia gogorra nintzen ni. Eskolan... Diputaziñoko eskolak zien horrek, da bieltzen oskuezen hillien behiñ edo holako liburu txikitxo batzuk ipoiñ moduen. Ipoiñek edo oso zien zerak. Maistriek leidu itten oskuzen harek, eta "onduen eitten dabenak berendako". Euezen danak etara nittun nik. Ta neuken holakoxe pillue, eta atzenien esaotsen, e, "Todo saca Margari, para que vamos a hacer".
-Osea, zeuk irakurtzen ziñuan onduen?
-Bai, leitzen ona izan naz ni. Eskribitzen be politte, ondo.
-Dana erderaz egiten ziñuen?
-Eskolie erderaz. Euskeraz eitten giñuen geuk, baiña erderaz eskolia ikasi giñuen guk.
-... noiz, sasoi hortan?
-Ba gaztiek giñen; nik hamaika urte [orduko] eskolia itxi neban. Da gero batek, hemen maixue zan, hemen auzoko batek ba bakaziño denporan eskolie emoten eban. Hantxen [ibilli] nintzen, hillebete terdi edo eztakit zer ein neban. Eta hantxe ikesi neban hasta regla de interés tresera arte, baiña lau zerak bai baiña bestiek ez.

20. Lixiba eta ehuna

  • Erref: ELO-023/029
  • Iraupena: 0:02:26. Hasi: 00:53:58. Bukatu: 00:56:24
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090113 Baserriari lotutako lanbideak
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020107 Etxeko zereginak

Laburpena: Lixiba nola egiten zuten esplikatzen du. Errekara joaten ziren arropa aklaratzera. "Erauntz-orrixe" (ereinotz-hostoa) botatzen zitzaion usain ona izateko. Ehun-arropa erabiltzen zen gehienbat. Bere amaren sasoian ba omen ziren gorulak (goruaz haria egiten zutenak)

-Zelan eitten ziñuen lixibia?
-Lixibie? Hementxe euen beheko sua, holakoxe kanpae haundi bat euen tximinixia, goraiño zan libre hau, kanpaie lakoxe bat tximinixie, hor beheko sue ta hemen holan barrikie eukitteko lekutxo bat askatxo bataz, eta lixiba-ontzixe esaten dxakon hari; ha lixibie zan ohe-erropie ta erropa zurixe. Eta azulak azpixen ifintten zien.
-Zertzuk?
-Erropa azula azpixen. Bai, ta bestie gaiñien. Ta harek jabonau ta sartzen zien han. Ta gero ur berua botaten dxakon, haustrapua esaten dxakon, ehunezko tela-zati haundi bat ifintten [dxakon] hari gaiñien ta surteko hautsa botaten dxakon hari gaiñien apurtxo bat hartu deixen harek. Ur berue bota handik. Lelengo urek kendu itten dxakozen danak. Handik askatik etara ta fregaderatxo bat euen hor eta handik behera botaten zien. Eta gero handik aurreraoko urek behekue hartu ta gora bota. Ta gero errekara jueten zan hak garbitzen barrido. Errekan eitten zien. Hortan ama guria erropia garbitzen gutxin morukua zan.
-Errekara aklaratzeko edo?
-Errekara aklaratzeko danak. Aklaratzeko errekara, hartu...
-Errekan bazuenken lekuik...
-Bai, harrixe be bai, eta ona geuken errekia. Ur ona gaiñera, ur garbixe. [...], eta akabo oiñ. Baiña orduan ur ona egoten zan.
-Zeozer botatzen zontsen usaiñandako?
-Erauntz-orrixe. Erauntz-orrixe ganien ifintten dxakon, ta haustrapue esaten dxakon hari ganie hartzekuai. Ta ha trapue ifintten dxakon eta surteko hauts apur bat eta erauntz-orrixe gaiñien.
-Harek usain gozua eukiko eban.
-Bai, haretxek etaraten eban zeroi. Baiña lelengo urek hara etorten zienak goittik behera, fregaderatik behera. [...] ostera berua egoten zala ta ba behera. Eta gero errekara.
-Eta zelakuak geratzen zien?
-Kolore ona. Eta usain bat... Orduen ehuna izeten zan dana, ehun-erropia.
-Ehuna latza geratuko da ba, ez?
-Garbitzen-garbitzen argitzen da. Garbittuta bai, mehetu eta argittu itten da. Eta finddu.
-Egiten zan hemen ehuna?
-Ama guriak-eta eitten ebela esaten eben. Eta lehenao basarri-etxe askotan halako propietarixo haundixek itten zittuen, "gorulak" esaten otsen harei. Goruetan eitten eben. Eta ama guriak eonda dauela esaten euen holako lekuetan eitten. Auzuen han eztakit zeiñek, badakit zeiñek. Nere ama zan, Aramiño esaten dxako, Berriozaletatik harutz hiru-lau etxe. Hantxe, hemetikaldeko etxia, jausitta dao, [etxekue] zan nere ama.
-Gorulak orduan bazien zuen aman denporan eta.
-Bai. Nere aman sasoien bai gorulak bazien. Eta gaubelak pe bai.

21. Elorrion denek antzera euskaraz

  • Erref: ELO-023/032
  • Iraupena: 0:02:27. Hasi: 00:59:06. Bukatu: 01:01:33
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Euskara » 0403 Tratamenduak
  • Euskara » 0402 Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
  • Euskara » Tratamenduak » 040301 Berorika
  • Euskara » Tratamenduak » 040302 Hitanoari buruz

Laburpena: <p>Ez du sumatzen diferentzia handirik Elorrio partean. Arrasate eta Elgetan, berriz, apur bat bai. Hika egiten die batzuei. Abadeei zu eta berori. Baina parrokoari ez zaio berorika egitea gustatzen.</p>

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia