ELO-021

  • Herria: Elorrio (Bizkaia)
  • Proiektua: Elorrioko ahotsak
  • Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
  • Data: 2010(e)ko Apiren 28a
  • Iraupena: 67 min
  • Euskarria: Bideo digitala
  • Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin
  • Transkribatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin

Hizlaria(k)

Martxel Eguen

Martxel Eguen Belar

Elorrio (Bizkaia) (1928-2019)

Mendraka auzoko Mendrakagoia baserrian jaioa. Sei neba-arrebatatik hirugarrena. Mutiko txikia zela ezagutu zuen gerra, baina oso gogoan ditu orduko oroitzapenak. Ezkondua. Errentadoreak ziren, maizterrak. Baserrian lan asko egina bere denboran, eta fabrikan ere bai. Elorrioko Funcor kooperatiba handian ibili zen lanean ia bere sorreratik, itxi zen arte.

 
Felisa Errasti

Felisa Errasti Onagoitia

Elorrio (Bizkaia) (1926)

Berrio auzoko Onagoitia baserrian jaio zen. Baserriko lanetan jardun zuen gazte-denboran. Tratuarekin Eibarko plazara joan ohi zen, Elgetaraino astoaz eta handik autobusez. Alargun geratu zen gazterik, hamar urtez azpiko hiru seme-alabarekin. Baserria erre zitzaien sasoitsu hartan. Kalera jaitsi eta Funcor Kooperatiban egin zuen beharra hamazazpi urtez. Hamalau emakume bakarrik ei ziren ia 800 langileko kooperatiban.

 

Pasarteak

1. Gazte-denbora gogorra Felisak

  • Erref: ELO-021/001
  • Iraupena: 0:02:12. Hasi: 00:00:00. Bukatu: 00:02:12
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
  • Lanbideak » 0704 Neskameak

Laburpena: Datu pertsonalak. Berrion jaio. Hamazazpi urterekin aita hil Felisari. Urtebete Bilbon ikastetxe batean. Gero Donostian kriada "sartu eta urten" bost urtez. Ez litzateke bueltatuko ezergatik ere gazte-denborara.

2. Fabrikan lan egiteko eskaintza amak

  • Erref: ELO-021/002
  • Iraupena: 0:01:23. Hasi: 00:02:12. Bukatu: 00:03:35
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
  • Ekonomia eta industria » 0604 Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo)

Laburpena: Aita hil zenean, fabrikan lan egiteko eskaintza egin zioten amari, baina ez zuen onartu. Hutsegite larria, Felisaren ustez.

3. Jostailuak, jolasak, kantuak

  • Erref: ELO-021/004
  • Iraupena: 0:02:05. Hasi: 00:05:03. Bukatu: 00:07:08
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak
  • Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » 020401 Genero berdintasuna

Laburpena: Umetan ez zuten Erregenetan erregalorik. Berak ere estu hezi ditu ondorengoak. Kalean jendea ezer egin gabe ikusten duenean, "honek ezin dau aguentau" pentsatzen du. "Erromala" (sokasaltoa) umetako jolasa. Dantzan, kantuan... Bizimodu sanoa.

4. Gerra Elorrion

  • Erref: ELO-021/007
  • Iraupena: 0:02:29. Hasi: 00:08:36. Bukatu: 00:11:05
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina

Laburpena: Eskolarik gabe egon ziren hiru urtez. Zortzi urte zituen. Besaidetik bonbardatzen zituzten Intxorta eta Elorrio. 30 hildako.

5. Francoren soldaduak etxeko atea jotzen

  • Erref: ELO-021/008
  • Iraupena: 0:02:48. Hasi: 00:11:05. Bukatu: 00:13:53
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina

Laburpena: Frankistak Elorrion sartu eta baserriko atea jo ondorengo gorabehera latzak. Txakurrari tiroak, zakarkeria familiarekin. Mutikoak soldaduen artean.

6. Galdaratik artoa eta esnea jaten zuen familia

  • Erref: ELO-021/011
  • Iraupena: 0:01:51. Hasi: 00:15:37. Bukatu: 00:17:28
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » 030301 Jatekoa eta edatekoa
  • Iritziak » 1201 Antzinako bizimoduari buruzkoak
  • Baserria » Baserriko lanak » 090104 Artoa

Laburpena: <p>Taloa gustura jaten zuten. Errotik esnea jetzi ahala, bota artoa mehe ebakita eta hainbat familiak galdaratik nola jaten zuten. Orain milionarioak baino hobeto bizi ei gara.</p>

7. Iratan

  • Erref: ELO-021/013
  • Iraupena: 0:02:32. Hasi: 00:17:48. Bukatu: 00:20:20
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090108 Mendiaren aprobetxamendua

Laburpena: Santa Maiña eta Erdella mendietara joaten ziren iratan. Hogeitaka burdikada ekartzen zituen Martxelek. Satsari buelta ematen zitzaion ilberan. Kortako leihoak itxita edukitzen ziren, ganaduentzat haizea txarra zelakoan.

-Udazkenian iratan eitten ziñuen?
-F-Baitta, baitta. Hori zetan esan be eztak
-Nora joaten ziñaten idatara? Zela eitten ziñuen?
-M-Irixekin, eta behixak beste pare bat, eta hor Santamaiña, Erdella, Mendisolo... Horraxe mendira. Egunien bieje bi ekarri, da gero lepoka jaso.
-Nora?
-M-Gora. Ta gero artua zurittu, aparte. Da gero porrusaldia.
-Basora iratara zein joaten zan lelengo ebaitzera? Zeuek?
-M-Bai, klaro. Ebai tta preparau ein biher. Batzuetan haxiek erueten zittuen. Da bestiok ba...
-Eta oso urrin zeren ida-sailak ala ez?
- (...) Hortxe...
-Zegatik zan hain inportantia iria?
-Iria? Hogetaka burkarak ekarten giñuzen, hogeta zortzi-beratzi bat burkara. Sabaiok itxi, bete, ta gero metak ein gaiñera.
-Lan gogorra, ezta?
-Satsa eitteko.
-F-Satsa eiñ eta ha gero solora atara-ta. Eneee.
-M-Da ilbarrixe zanien buelta emon satsai, ze-zeia egon daitten.
-Ilbarrixa zanian?
-Ilberan emon buelta. Aaai...
-Kortan emoten jakon?
-Kortan, kortan. Oiñ kortan ganauak pe danak-eta; bentanak -zuek "leihua" esaten dotsazue, ezta-, harek pe zerrau, haxeik pe etxakuela komeni behixei tta. Oiñ kanpuen txalok eta behixok eta. Edarto.
-F-Ipurdiko zulue be garbittu ondo.
-M-Aber zelan dien gauzak.
-Bai, zelan kanbixau dien, ezta.
-M-Dana zerrauta.

8. Felisa auzolanera alarguna zelako

  • Erref: ELO-021/014
  • Iraupena: 0:01:10. Hasi: 00:20:20. Bukatu: 00:21:30
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010103 Auzoak

Laburpena: Bidegintza zenean egiten zen auzolana. Udalak zahagi bat ardo ematen zuen. Gizonen lana zen, baina Felisak egin behar izaten zuen alarguna zelako.

-Auzolanik eitten zan zuenetan?
-M-Ez, e, holantxe bidegiñen itten zanien, bai. Basora urtien birrittan eta hona galtzaria arregletan hau kamiñuau egiñ aurretik. Ta aiuntamentuek emuten eben garrafoe bat ardau. Orduentxe eraten eben hamengo jentiek ardaue gure aiña. Bidegintza egunian.
-Lasuenetan, Lasuenetik ekartzen ziñuen? Lasuenien, San Juen kalien, ha bodegatxua, Lasuenenien.
-Egun ona izango zan haura, ardauakin-eta.
-Bai. Ardaua-edo baltza behintzet. Ardaue... (Barreak).
-Andrak-eta auzolanik-eta ez, ezta?
-Nik bai, ni jueten nintzen, neu joan [bihoten] gurien.
-Alarguna, alargunduta zeunden?
-Ni alargunduta neuen berrogei urte, berrogeta batekin, ez, berrogei. Baiña hiru umegaz. Kalien, kalien, etxie erre xakun. Orduentxe etxie erre xakun, handik sei hillebetera hil zan gizona.
-Etxia erre jatzuen, basarrixa erre jatzuen?
-Bai, Berrixon.

9. Etxea erre izanaren penarik ez

  • Erref: ELO-021/015
  • Iraupena: 0:01:08. Hasi: 00:21:30. Bukatu: 00:22:38
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090202 Baserriaren historia eta kokalekua
  • Iritziak » 1201 Antzinako bizimoduari buruzkoak

Laburpena: Etxea erre zitzaien eta kalera jaitsi zen familiarekin bizitzera. Baina ez du horren penarik. "Lehenago erre balitz hoba" dio, auzoko bizimodua gatxa zelako.

10. Argiñetako elizpean bazkaltzen

  • Erref: ELO-021/017
  • Iraupena: 0:00:44. Hasi: 00:23:33. Bukatu: 00:24:17
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » 030301 Jatekoa eta edatekoa
  • Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak

Laburpena: Martxeli behin baino gehiagotan familiak erdibidean zegoen Argiñetako elizpera ekartzen zion bazkaria, etxeraino joan beharrik ez izateko.

11. Eskekoak eta paragueroak

  • Erref: ELO-021/019
  • Iraupena: 0:01:38. Hasi: 00:26:37. Bukatu: 00:28:15
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090113 Baserriari lotutako lanbideak
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020106 Gaztetako ibilerak

Laburpena: Eskekoak asko ibiltzen ziren, "Porru" esaten zioten mondrauetar bat du Martxelek gogoa. Paragueroak ere etortzen ziren, ontzi-konpontzaileak. Burla-kantu bat kantatu ohi zieten.

12. San Esteban egunez etxea erre

  • Erref: ELO-021/020
  • Iraupena: 0:01:43. Hasi: 00:28:15. Bukatu: 00:29:58
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030602 Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090202 Baserriaren historia eta kokalekua

Laburpena: San Estebanak dira Berrioko jaiak, jai inportanteak. San Esteban egunez erre zitzaien baserria. Orduan esandakoak.

13. Argiñetako Kofradia jaiak

  • Erref: ELO-021/022
  • Iraupena: 0:01:40. Hasi: 00:34:25. Bukatu: 00:36:05
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030409 Eliza giroko ospakizunak

Laburpena: <p>Abuztuaren 5ean ospatzen zen jaia. Txahala hiltzen zen. Astebete inguru pasatzen zuten atzera eta aurrera. Musika egoten zen. Bazkariarekin etortzen ziren. Jendea asko mozkortzen zen.</p>

-Eta hemen Kofradixia edo zeozer bada.
-Bai.
-Kofradixia. Ze historixa da hori? Zeintzuk egoten zien?
-Lehen kofradixia, txala hiltten eben bertan, hamen. Berrogeta hamar bat edo (erralde?), hamen inguruan topau dot nik haundiña. Hamentxe ibilli mozkor-mozkor eindda astebete baten. Batien astelehena dalako, bestien zapatua dalako ta...
-Fel: batien preparetan ta bestien [...].
-Eta zera, agura eta halako gure moduko zarrak eta, bata etzunda egon zala arbolapien, bestie zerien.
-Fel: Txarto, txarto.
-Txarto. Ardaua be bakizu, holakotxen baten, bestelan... Ura, iturrikua, hangua, Mendrakakua.
-Bai, edarra. Ha Reginan terrenuen egongo dok ha, ha bokia han dak, ha labaderua ta?
-Bai. Ura.
-Ixilik egon hadi, ixilik.
-Ta holakotxiek aprobetxetan zarrak.
-Baiña erromeixa eleganten bat be eingo zan.
-Bai, sasafoia ta...
-Zenbat urtian sansafoia ta. Hamen, bueno, jaixak...
-Gero bezkeittan etortzen, eta neu be bai etorritta nak hona, Kofradixako soziua. Maletatxua ta noberen kubiertuak eta noberen basuak hartu ta ta etorri hona ta...
-Neu be ni aittaz mutikua nitzala birrittan edo ta, garbantzuak eta makillaua beratu barik. Gazixaua...! Ta gero ardaua eran mordo bat, ardaua eran eta mozkorra ugeri.

14. "Buzterriginak", bikote bilatzaileak

  • Erref: ELO-021/023
  • Iraupena: 0:01:17. Hasi: 00:36:05. Bukatu: 00:37:22
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
  • Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak

Laburpena: Felisari auzoko batek topatu zion nobioa. "Buzterriginak" deitzen ei zitzaien bitartekari lanak egiten zutenei.

15. Haurdun ezkondu zen Felisa

  • Erref: ELO-021/025
  • Iraupena: 0:01:37. Hasi: 00:40:45. Bukatu: 00:42:22
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
  • Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak
  • Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » 020402 Sexua

Laburpena: <p>Denetik zegoen orduan ere nobioen arteko harremanetan. Guztiz aldatu da gizartearen ikuspegia. Haurdun ezkondu zen bera. Ez du ezkutatzeko.</p>

16. Dena pekatu

  • Erref: ELO-021/027
  • Iraupena: 0:01:08. Hasi: 00:44:10. Bukatu: 00:45:18
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Iritziak » 1201 Antzinako bizimoduari buruzkoak
  • Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
  • Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030411 Elizaren indarra

Laburpena: <p>Ezkondu aurreko harremanen kontra berba egiten zieten elizan. Lehenagoko bizimodua. </p>

17. Bodak eta eztei-bidaiak

  • Erref: ELO-021/029
  • Iraupena: 0:02:30. Hasi: 00:45:48. Bukatu: 00:48:18
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
  • Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak

Laburpena: Martxelek ez zuen egin eztegurik. Bidaia bai. Felisak, berriz, eztegua eta bidaia. Zirkuloan despedida eta Tanger jatetxean eztegu-bazkaria. Menua esaten digu. Donostiara ezkontza-bidaia.

18. Funcor-eko langile

  • Erref: ELO-021/030
  • Iraupena: 0:04:20. Hasi: 00:48:18. Bukatu: 00:52:38
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak

Laburpena: Biek egin zuten lan Funcorren. Ondo hasi zen, baina poliki-poliki okerrera egin zuen. Berari gertatutako pasadizo bat kontatzen du Felisak.

19. Andrak Funcorren

  • Erref: ELO-021/031
  • Iraupena: 0:01:02. Hasi: 00:52:38. Bukatu: 00:53:40
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ekonomia eta industria » 0604 Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo)
  • Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak

Laburpena: Hamalau andrek egiten zuten lan Funcorren. Lehenengo lau orduetan normal errenditzen ei zuen, baina gero ez.

20. Funcorren gauza onak

  • Erref: ELO-021/033
  • Iraupena: 0:01:30. Hasi: 00:54:07. Bukatu: 00:55:37
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak

Laburpena: 827 langile ei zeuden plantilan. Eskolak. Soldadutzara joandakoei soldata. Txirrindulari taldea. Oso pozik dago Felisa lantegiaz, nahiz eta azken txarra izan.

21. Hilario Azkarate pilotaria

  • Erref: ELO-021/035
  • Iraupena: 0:01:20. Hasi: 00:56:00. Bukatu: 00:57:20
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kirola » 050102 Pilota

Laburpena: Urte batzuetan Elorriok fama handia izan zuen bere pilotariengatik. Hilario Azkarate hainbat urtez izan zen txapeldun.

22. Idi-probak eta apustuak

  • Erref: ELO-021/036
  • Iraupena: 0:01:44. Hasi: 00:57:20. Bukatu: 00:59:04
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Kirola » 050101 Herri-kirolak

Laburpena: <p>"Matahombres" izeneko zaldibartar baten apustua. Idi-probak bazuten indarra sasoi batean. Pertsona batzuei buruzko komentarioak</p>

23. Pinudiak baino hobe errenta ona

  • Erref: ELO-021/038
  • Iraupena: 0:01:00. Hasi: 01:00:00. Bukatu: 01:01:00
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090108 Mendiaren aprobetxamendua

Laburpena: Pinuak ez du dirurik egiten gaur egun, eta hobe ei da hori baino pisu bat errentan izatea.

24. Euskara nagusi Elorrion

  • Erref: ELO-021/039
  • Iraupena: 0:00:55. Hasi: 01:01:00. Bukatu: 01:01:55
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena: Estudiatzen edo kanpoan egondakoren batek bakarrik egiten zuen erdaraz Elorrion. Besteek euskaraz. Berak apopiloekin ikasi zuen erdaraz.

25. Felisaren bizibideak eta errenteroen gorabeherak

  • Erref: ELO-021/040
  • Iraupena: 0:01:30. Hasi: 01:01:55. Bukatu: 01:03:25
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090202 Baserriaren historia eta kokalekua
  • Aisia » Taberna giroa » 050304 Hotelak eta pentsioak

Laburpena: Apopilo-etxea izan zuen. Diru asko egin du, txindurri lanean. Errenteroak ziren. Zenbat ordaintzen zuten

26. Gerrateko kontuak

  • Erref: ELO-021/042
  • Iraupena: 0:01:59. Hasi: 01:04:06. Bukatu: 01:06:05
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080302 Errepresioa

Laburpena: Martxel mutikoa zelarik, trintxerak non zeuden erakusteko agindu zieten "nazionalek". Preso hartu zuten auzotar baten istorioa. Aita Amorebietan preso izan zuten, karlistei eman ei zielako botoa.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia