ELO-020

• Herria: Elorrio (Bizkaia)
• Proiektua: Elorrioko ahotsak
• Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
• Data: 2010(e)ko Apiren 27a
• Iraupena: 107 min
• Euskarria: Bideo digitala
• Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin
• Transkribatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin

Hizlaria(k)

Maria Igarza

Maria Igarza Zubiate

Elorrio (Bizkaia) (1924)

Elorrioko Plazan dagoen Parra taberna-jatetxean jaioa eta hazia. Aita eta ama ere Elorrioko kalekoak. Hamaika neba-arrebatatik laugarrena eta lau seme-alabaren ama. Bizi guztian tabernan egin du lan, familiako Parran lehenengo eta "Bizio-kalean" ipini zuen Jakobarenean gero, Didel Azkoagarekin ezkondu ostean. Errepublikaren etorrera, gerra zibila eta mila gertakizun ikusi zituen Elorrioko Plazako eta bere tabernako talaia pribilegiatutik. Sukaldari preziatua, berak prestatutako hainbat plater, legatza edo atuna, esaterako, oso estimatuak izan dira eskualdeko mokofinen artean.

Pasarteak

1. "Eulatxuen" haurtzaindegira eta herri-eskolara

• Erref: ELO-020/002
• Iraupena: 0:02:45. Hasi: 00:01:40. Bukatu: 00:04:25
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola
• Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030110 Ikastolak

Laburpena: Bost urte arte "Eulatxuen" eskolara joan zen, haurtzaindegira. Gero herri-eskolara. Pisurik gabe joaten ziren. Hamar urterekin izan zuen lehenengo liburua. Pizarratxo bat eramaten zuten.

2. Gerra ostean, erdaraz eskolan

• Erref: ELO-020/003
• Iraupena: 0:01:27. Hasi: 00:04:25. Bukatu: 00:05:52
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina
• Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena: Komunioa euskaraz egin zuen, baina gero "ensegida etorri zan erderia", eta handik aurrera dena erdaraz. Mojetan zebilen gerra irten zenean. Ez ziren gehiegi ohartu; autoak, irratiak... dena errekisatzen zutela, horrekin bai.

3. Etxean laguntzen ume-umetatik

• Erref: ELO-020/004
• Iraupena: 0:01:03. Hasi: 00:05:52. Bukatu: 00:06:55
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Taberna giroa » 050303 Tabernak eta jatetxeak
• Lanbideak » 0704 Neskameak

Laburpena:
Etxean laguntzen zuten behar zen guztian. Taberna zuten eta euren etxean trebatzen ziren baserrietatik etorritako zerbitzariak, eta gero Madrilera-eta joaten ziren batzuk.

4. Kalean jolasean

• Erref: ELO-020/005
• Iraupena: 0:01:35. Hasi: 00:06:55. Bukatu: 00:08:30
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak
• Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » 020401 Genero berdintasuna

Laburpena:
Plaza eta kaleak ziren beren jolaslekua. Pilotan ere egiten zuten neskek. Hazitxoagoak deseatzen egoten ziren nobenak-eta egoteko, etxetik irteteko aukera izateko. Sakaponekin (tortolosak) egiten zuten jolas. Ondo daki jokatzen. Ilobentzat egin behar du sakapon-joko bat.

5. Beraneanteek jolas berriak ekartzen zituzten

• Erref: ELO-020/007
• Iraupena: 0:01:18. Hasi: 00:08:50. Bukatu: 00:10:08
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak
• Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena: Beraneante asko etortzen ze Elorriora Madrildik-eta. Jolas eta kantu berriak ekartzen zituzten. "Hallo la vía" izenekoa, esaterako. Berehala ikasi zuten erdaraz. Etxean, berriz, beti euskaraz.

6. Gurasoen sailetan jolasean eta lanean

• Erref: ELO-020/008
• Iraupena: 0:02:36. Hasi: 00:10:08. Bukatu: 00:12:44
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020103 Bainuak, errekak eta uretako jolasak
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak

Laburpena: San Agustin aldera joaten ziren errekara jolasera. Gurasoek txabola bat eta lursaila zuten auzo horretan, eta hara ere joaten ziren. Baita baserri batera ere.

7. Elorrioko mutilek Elgetakoei harrika

• Erref: ELO-020/010
• Iraupena: 0:01:21. Hasi: 00:14:05. Bukatu: 00:15:26
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020202 Inguruko herriak eta auzoak
• Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020301 Ligatzea
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020106 Gaztetako ibilerak

Laburpena:
Gerora jakin zuen eurengana dantzara etortzen ziren Elgetako mutilei harrika egiten zietela Elorrioko mutilek Txanberiko errebueltan.

8. Gerra aurreko bilerak

• Erref: ELO-020/012
• Iraupena: 0:02:21. Hasi: 00:15:32. Bukatu: 00:17:53
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Jarrera politikoak » 080109 Liskarrak politikan
• Politika » Gerra aurrea » 080204 1931-1936: II. Errepublika

Laburpena: Sozialistak, karlistak eta abar, bakoitza bere aldetik biltzen ziren gerra aurretxoan. Umeak izan arren, zerbait arraroa sumatzen zuten.

9. Errepublika aldarrikatu zen eguna

• Erref: ELO-020/013
• Iraupena: 0:02:43. Hasi: 00:17:53. Bukatu: 00:20:36
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra aurrea » 080204 1931-1936: II. Errepublika

Laburpena: Era guztietako mitinak izaten ziren plazan. Behin, gogoan du, herritar bat plazako maila batera igo eta "Abajo el clero!, Viva la República!" oihu egin zuela. Errepublika aldarrikatutako eguna izan zen. Nazionalisten mitinak.

-Behin ikusi giñuen gauza bat Patxik eta nik, parrapien euen erromeixia. Ze gerra aurretik beti euen mitiña batena, mitiña beste... Eta gu juten giñien hara eta "ha norena izen da?" eta "eztaitt, baiña esan dau Gil Robles, da igual, e. Eta bestien Prieto, eta bestien nor dan be ez.
-Plazan beti egingo zan?
-Bai. Eta juen giñien behin, egon giñien Patxi ta ni begira, da kojo bat euen Elorrixon eta igo eban aiuntamentu onduen mailla batera, maillatxo bat euen han, eta igo eban hara eta esa(n) eban: "Abajo el clero, viva la República!" Eta danak: "Viva!, eee!", zarata baten eta. Juan giñien ariñeketan ezkatzera eta esa(n) otsan amak, Don Justo abogau bat euen gurien, e, "Juez de Paz" zan orduen Elorrixon. Esa(n) otsan: "badatoz honek, badakarre honek zeoze". "Zer dau plazan?", ta. Zer dan be ez "abajo el clero", eta "viva la República" be ez ta. Don Justok: "Nok esan dau ba?" "Felixek esan dau, igo dau maillara ta danak". Eta, klaro, urte(n) eben eta efektibamente. Plaza euen...! Eta zan, Eibarren ipiñi eben banderia, hortxe egunien, "el día de la República". Hori egunoi be guk...
-Goguan daukazu?
-Honbré! "Abajo el clero" eta zer zan be ez. Eta gero esa(n) oskunien kasik pekatua zan hori. "Abajo el clero, jo..." Hori geratzen xatzu... Hori edadioi da nik pentseteot...
-Dana grabauta.
-Bai, hobe izango zan eskolia ikasi bane(u) nik holan.
-Zazpi urte edo eukiko ziñuan zuk?
-Hamaika, hamaika.
-Republikia.
-A, republikia ez, hori, hori, gaztetxuaua.
-Orduan juntaizu haundixa egin zan, jente asko batu zan?
-Republika egunien? Plaza guztia. Herriko jentia etorten zan eta plazia bete. Eztait nundik eze kanpokuak pe etortzen zien. Eta esaotena, e, mitiñak eta be egoten zien asko. Eta guretzako, bueno, kalien denpora guztian da, ezebe ez zan egoten baiña, kalien egoten giñien.
-Eta nazionalisten mitiñak?
-Bai. Etortzen zan hona "Zabala dator", esaten eben, hau eta bestia ta. Hori zan nazionalista. Eta ikusten giñuen ba alkatia be zan Ariño, nazionalista zan, eta guk ezautzen giñuzen danak.

10. Gerra hasierako mugimenduak; kanoikadak

• Erref: ELO-020/015
• Iraupena: 0:02:53. Hasi: 00:20:40. Bukatu: 00:23:33
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena:
Soldaduen mugimendua sumatzen zen alde guztietan. Bergaratik botatako kanoikadak etengabe heltzen ziren Elorriora. Behin, etxean sartu zitzaien bat.

-Gerria lehenengo nun somau ziñuen hemen?
-Hamen ensegida, ensegida. Ez tiroik-eta, e. Baiña zeozer dauela ensegida, ze danak hasi zien, kotxietan sartzen zien eta gora ta behera, fusillak bentanan da paiñolo gorrixa ta, hamen sozialistak pe baeuezen, da ensegida. Baiña ez zan ezebe pasetan. Hamen hasi zan mobidia oktubre inguruen, oktubre inguruen. Eztakit zer egon zan hor Intxortan ero Irun be erre. Eztakit exakto egunak, baiña danak betetan [...], dana pasetan zan...
-Entzuten ziñuen Elgetakua izan zanian tiruak edo?
-Elgetakuak ez. Udalakuak entzuten giñuzen Igurixan basarrixan egon giñenien. Eta ez zan bihar Intxortakoik entzuteik, e. Ze hor Elorrixoko... ez herrira, baiña Txanberi inguruen, Txanberitik gora egun bat bai tta hurrenguen be bai kaiñonazuak egoten zien hor zazpirak inguruen. Bergaratik botatzen zittuen. [...] Gero enterau giñien Bergaratik botatzen zittuela. Eta guk giñukan han artillerua, militarra, orduen zan tenientia. Eta harek esaten eban: "Siempre andábamos antes de Elorrio, antes de Elorrio!". Eta etorri zanien lelengo-lelengo etorri zan aber etxia zutik euen ikusten. Eta esaten eban: "Pues nosotros hemos tirau, e. Jolin, por poco...". Jo eban behin Tribulin etxia da nere etxien onduen dagona, ezta, eta jo eban alerue, esplotau eban kaiñonazo batek eta sartu zien ba holako... eperdixa obusena, jo eban hormia, sartu bentanatik, sartuko eban etxando txispas. Jo eban hormia aiuntamentukua, buelta ein eta jo eban pixu bat, holako bi kiloko pixua, ta zatittu ein eban. Eta gero bestekaldien euen balde haundi bat abarketakin; ze orduen abarketakin ibiltten giñien danok, eta gu asko giñien da abarketak pe asko. Eta euezen baldien lejiatan ipinitta. Jo baldia ta taberna guztia bete zan abarketaz. Jente guztia: "Pero qué... Zer dok, baiña, hau?" dana, dana abarketa pillua lurrien.

11. Arrisku handiko lekuan gerra denboran

• Erref: ELO-020/016
• Iraupena: 0:03:17. Hasi: 00:23:33. Bukatu: 00:26:50
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Elorrioko bonbardaketa. Igurixara joan ziren baserri batera. Gero jakin zuten leku txarrenean egon zirela. Hegazkinak zetozenean, kanpandorrean ezkutatzen ziren. Beldur handia pasatzen zuten.

12. Bonbardaketak Elorrion

• Erref: ELO-020/017
• Iraupena: 0:00:59. Hasi: 00:26:50. Bukatu: 00:27:49
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Elorrioko etxe asko apurtu zituzten bonbardaketek. Lehena, jabe nazionalista zuen etxe dotore bat izan zen. Gero, "Fonda de la Paz" eta beste hainbat.

13. Milizianak

• Erref: ELO-020/018
• Iraupena: 0:02:59. Hasi: 00:27:49. Bukatu: 00:30:48
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Baziren milizianak, emakume soldaduak, Elorriokoren bat edo beste ere bai. Eurek ez zieten "Rojos" deitzen errepublikazaleei. Gero ikasi zuten hitza, "errebeldeak" sartu zirenean. Galdeketa zorrotza egin zieten. "Rojo pendón". Gelditze-agindua gauetan.

14. Tropak plazan formatuta

• Erref: ELO-020/019
• Iraupena: 0:01:18. Hasi: 00:30:48. Bukatu: 00:32:06
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080302 Errepresioa
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Elizaren arkupetik jotzen zuten diana. Tropak plazan formatu eta mendira joaten ziren. Orduan ikasi zuen "Eusko Gudariak" kantua, baina ez zitzaien burutik pasatu ere egin frankistak sartu zirenean kantatzerik.

15. Beldurra errebeldeak sartu zirenean

• Erref: ELO-020/020
• Iraupena: 0:01:45. Hasi: 00:32:06. Bukatu: 00:33:51
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Beldur handia pasa zuten errebeldeak sartu zirenean. Moroek bortxatu egiten zuten zurrumurrua zebilen. "Extraterrestreen" itxura hartu zien, beren manta, bizar, medaila eta trepetxuekin.

16. Luebakietaraino joan neska-mutikoak

• Erref: ELO-020/021
• Iraupena: 0:02:09. Hasi: 00:33:51. Bukatu: 00:36:00
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Ia Kanpazarreraino joan ziren neska-mutikoak, jausi zen abioi bat ikusteko asmoz. Behin hegazkin batek ametrailatu eta ia garbitu zituen. Beldurra gorputzean sartuta geratu zaio betiko.

17. Eurak goserik ez gose denboran

• Erref: ELO-020/033
• Iraupena: 0:02:36. Hasi: 00:36:00. Bukatu: 00:38:36
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » 080402 Ekonomia gerraostean

Laburpena:
Taberna zuten, lurrak ere bai, gainera aita tratularia zenez, ez zuten goserik pasatu. Dena dela, hasieran ez zuten ia ezer izaten tabernan ere. Aitak lokal bat harakin bati alokatu zion astean behin haragia jan ahal izateko. Baina jendeak oso txarto pasatu zuen. Kanpandorrera, bonben ihesi.

18. Agintari berriak lapurretarako gertu

• Erref: ELO-020/034
• Iraupena: 0:02:56. Hasi: 00:38:36. Bukatu: 00:41:32
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » 080401 Gerratik itzulera
• Politika » 0804 Gerraostea eta Francoren diktadura
• Politika » 0806 Politika eta Franco

Laburpena: Alkateak, apaizak, baita barrenderoak ere, aldatu ziren gerra ostean. Aurrenengo sei urteak izan ziren txarrenak. Nahikoa lapurtu zutenean baretu omen ziren apur bat. Aitari gertatutako kasua.

19. Gerra osteko errepresioa

• Erref: ELO-020/035
• Iraupena: 0:01:59. Hasi: 00:41:32. Bukatu: 00:43:31
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » 080401 Gerratik itzulera
• Politika » 0804 Gerraostea eta Francoren diktadura
• Politika » 0806 Politika eta Franco

Laburpena: Udaletxean agintzen jarri zirenak ez ziren izan lehengo karlista nabarmenenak. Karlistak asko kexatzen omen ziren eurek sufritutakoaz. Norbaiten aldeko sinadura eske etorritakoan, zenbaitek ez omen zuen ondo erantzuten.

20. Elorrioko lehen komando klandestinoa

• Erref: ELO-020/036
• Iraupena: 0:02:16. Hasi: 00:43:31. Bukatu: 00:45:47
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » 0804 Gerraostea eta Francoren diktadura
• Politika » 0806 Politika eta Franco

Laburpena: Senarrak parte hartu zuen Elorrioko lehen talde klandestinoan. Atxilotu eta kartzelan egon zen. Taldekideen izenak. Ajuariagerra zuten gidari.

21. Espainiako bandera lapurtu zutenekoa

• Erref: ELO-020/037
• Iraupena: 0:02:47. Hasi: 00:45:47. Bukatu: 00:48:34
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » 0806 Politika eta Franco
• Politika » 0804 Gerraostea eta Francoren diktadura

Laburpena:
Behin, Espainiako bandera harrapatu zuten, eta nazionalista jendea kuartelera eraman eta jipoitu. Handik gerora agertu zen, "Rosita Tremens" enterradorearen alabaren leihoan.

22. "Bizixo Kalia" eta bertako putetxea

• Erref: ELO-020/038
• Iraupena: 0:02:43. Hasi: 00:48:34. Bukatu: 00:51:17
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Taberna giroa » 050307 Putetxeak

Laburpena:
"Bizixo Kalian" "señoriten" etxea egon zen, putetxea. "La Marquesita", "La Condesita" eta "La Tremens" neskak. Soldadu-ilarak atean gerra-denboran. Libertate handia egon ei zen sasoi hartan. Eliza ere itxita egon zen gerra-denboran, Intendentzia zegoelako bertan. Gerra igaro zenean, "La Marquesita" eta joan egin ziren baina Tremens Elorrion geratu zen. Tremensek banderarekin izan zuen gorabehera.

-Ta gero, je, ordurako gu txi(k)ixak giñienien hala esaten oskuen, ez etortzeko hona. Hau kaliau zan Julian Zapateruenetik honutz ondo, ta panaderixatik harutz be ondo. Baiña hor erdixen eztait zer euen. Gero Buzkantzera, gu Buzkantzera joaten giñien. Pixkat haundi ein giñienien baten batek esan oskun, e, "que ahí estaba "La Marquesita" "La Condesita" y "La Tremens". Baiña ezkiñuan jakiñ zertzuk zien. "Sí, está "Tremesita" eta "La Marquesita" eta. Aillegau da gerria, ta gero kolia soldauena (barreak). Ta bagoiaz etxera preguntez, eta esaten amai... Jooo! Bueno, ixilik!, zarata baten, hasarre. Eta halaxik enterau giñien ze pasetan zan hor "Kale Bizixuen". Y eran tres chicas, pues, 'cariñosas'.
-"Neska txikixak" edo Eibarren esaten zotsena.
-Hori! Orduen zien ba, pekatua zan eta. Baiña gerra-denporan dana liberau zan, libertade haundixa egon zan. Elixia be itxi egin zan, bai, zakuak eta ipiñi ebezen "intendencia" moruen, azkenetan, ezta. Eta elixara be ezin zeikien juan eta bueno...
-Etxe hori Errepublika denporan be egon zan ala bakarrik gerra denporan egon zan?
-Ez, aurrerao. Gero ya dendia egon zan. Gero...
-Esan nahi dot gerriak iraun zeban bittartian egon zan hiru señoriten etxia?
-Hori etxioi?
-Bai.
-Bueno, baiña iñok..., eurak ekixen, soldauak eta eurak ekixen zer euen han. Ze jentiak jakingo eban baiña berbaik..., kontau ez. Gu enterau be ez giñien eitten.
-Gero gerria pasau zanian desegin egingo zan etxe hori..
-"La Marquesita" joan zan nunbaittera ta. Tremens hamen geratu zan, e. Bai, ikurriña berak ipiñi eban, osea, banderia. Esaten eban...
-Berak ipiñi eban Españako banderia?
-Berak lapurtu eban han eskolan. Harek eitten eban kanposantutik bajatu. Esango-ban: "Nik zetako ingo xuat ba", ezin zeikien erosi, "ba hauxe eruango xuat". Kalien ba hartu eta eruan. Baiña harek, e, pregoia be jo eben aber entregetako, harek entzungo eban hori baiña keba!
-Elorrixokua zan?
-Nik pentsetan dot baietz. Zan enterradorien alabia. Ta eztakit zelakua zan be, ezin neike esan ezautu neban be ez. Entzutez bai, baiña.
-Zuek gaztetxuak artian.
-Hori ba.

23. 'Xabiertxo' liburua desagertu gerra ostean

• Erref: ELO-020/039
• Iraupena: 0:01:14. Hasi: 00:51:17. Bukatu: 00:52:31
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Kultura » 050504 Irakurtzea
• Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena:
Euskara nagusi gerra aurrean. Gero gutxiago. Familia kanpotar asko etortzen zen udan Elorriora. Libururik ere ez zuten ia. Etxean zuten Xabiertxo liburua gerra ostean desagertu zitzaien.

24. Serenoa eta "Sakamanteka"

• Erref: ELO-020/040
• Iraupena: 0:02:12. Hasi: 00:52:31. Bukatu: 00:54:43
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Lanbideak » 0702 Udal langileak
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030604 Ipuinak, mitoak eta istorioak

Laburpena:
Serenoa bazen gerraostean. Berak semeari harekin sartzen zion beldurra, baina gero konturatu zen lagunak zirela. Bere denboran, "Sakamantekak" eta "Tuli-tulipa" deitzen zioten andrea ziren beldur-emaileak.

25. Buzkantz kaleko lantegia

• Erref: ELO-020/041
• Iraupena: 0:00:55. Hasi: 00:54:43. Bukatu: 00:55:38
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak

Laburpena: Arrasatear batzuk Buzkantz Kalean jarri zuten tailerra. Aurretik zapata fabrika egon zen leku berean.

26. Zinea plazan

• Erref: ELO-020/042
• Iraupena: 0:02:10. Hasi: 00:55:38. Bukatu: 00:57:48
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Kultura » 050501 Zinema

Laburpena: Plazan botatzen zen zinea, horman proiektatuta. Mutua zenez, gizon batek egiten zuen berba. Gogoan geratu zaie orduko esaldi bat. Geroago sortu zen Udala zine aretoa.

27. Pagarik ez

• Erref: ELO-020/043
• Iraupena: 0:00:46. Hasi: 00:57:48. Bukatu: 00:58:34
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020102 Umetako kontuak
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
• Ekonomia eta industria » 0610 Txanponak, diru-kontuak

Laburpena:
Eurei ez zieten pagarik ematen. Tabernan "errejilla" batetik behera jausitako txanponak hartzen zituzten. Txakur haundi bat izan ohi zen paga normala.

28. Errebonbilloak eta sablea

• Erref: ELO-020/044
• Iraupena: 0:04:17. Hasi: 00:58:34. Bukatu: 01:02:51
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Jai-giroa » 050203 Herriko ospakizunak
• Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak

Laburpena:
Feria Nagusia, hiru egun, irail hasieran. Urrian "Errebonbilluak". Festa horretan erabiltzen den sable baten historia. Teniente karlista batez maitemindu zen senidea.

29. Erromeriak

• Erref: ELO-020/046
• Iraupena: 0:02:42. Hasi: 01:04:47. Bukatu: 01:07:29
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak

Laburpena: Abuztuan Argiñetakoa lehenengo, gero San Lorentzo Miñotan, eta San Agustin. Santixago Aldapen... Oso neska dotoreak Elorrion, mutilak ere bai. Gero etorri zirenak ez hainbeste, baina haiek ere dotoretu ei dira.

30. Beti sukaldari, gustatu ez arren

• Erref: ELO-020/047
• Iraupena: 0:02:11. Hasi: 01:07:29. Bukatu: 01:09:40
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Lanbideak » 0704 Neskameak

Laburpena: Tabernaria eta sukaldaria bizi guztian. Ama ikusiz ikasi zuen jana gertatzen. Erretiratu zenean errebelatu zuen bere sekretua: ez zaio sukaldeko lana gustatzen.

31. Jatetxearen horniketa. Arraina gose denboran

• Erref: ELO-020/048
• Iraupena: 0:03:18. Hasi: 01:09:40. Bukatu: 01:12:58
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Taberna giroa » 050303 Tabernak eta jatetxeak
• Lanbideak » 0704 Neskameak

Laburpena:
Hasieran ahal bezala, gero Bilboko biajante batek hornitzen zituen. Baserritarrek ere bai: berdura, arrautzak... Dena etxera ekarri izan diote. Arrainak kendu ei zuen gosea gerraostean. Arrain-saltzaileen pasadizoak.

32. Perretxikoak

• Erref: ELO-020/052
• Iraupena: 0:02:15. Hasi: 01:14:30. Bukatu: 01:16:45
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Mendia eta hondartza » 050404 Perretxiko bila
• Lanbideak » 0704 Neskameak
• Aisia » Taberna giroa » 050303 Tabernak eta jatetxeak

Laburpena: Perretxiko asko prestatzen zuen, baina klase ezagunak bakarrik. Pozoitze istorioak.

33. Legatza, bere plater preziatua

• Erref: ELO-020/053
• Iraupena: 0:04:01. Hasi: 01:16:45. Bukatu: 01:20:46
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Itsasoa » Arrantza-kanpainak » 110104 Legatza
• Lanbideak » 0704 Neskameak
• Aisia » Taberna giroa » 050303 Tabernak eta jatetxeak

Laburpena: Jende askok gauza bera eskatzen zuen beti. Baina agian "lebatza" izan da bezeroek gehien estimatu diotena. Errezeta ematen du. Arrasateko bezero porrokatu baten kontuak.

34. Atuna

• Erref: ELO-020/054
• Iraupena: 0:01:17. Hasi: 01:20:46. Bukatu: 01:22:03
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Itsasoa » Arrantza-kanpainak » 110102 Atuna
• Lanbideak » 0704 Neskameak
• Aisia » Taberna giroa » 050303 Tabernak eta jatetxeak

Laburpena: Atunak arriskua du lehortzeko. Berak kipulaz eta tomatez prestatzen zuen. Momentuan jan behar omen da

35. Kirolarien eta beste bezero batzuen pasadizoak

• Erref: ELO-020/055
• Iraupena: 0:02:21. Hasi: 01:22:03. Bukatu: 01:24:24
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Taberna giroa » 050303 Tabernak eta jatetxeak
• Lanbideak » 0704 Neskameak
• Aisia » Kirola » 050102 Pilota

Laburpena:
Okela kontuan denetik prestatu du. Jenero ona bada, ondo prestatuz gero, beti ona. Azkarate pilotaria eta haren lagunak etortzen ziren asko jatetxera. Bezero handikiaren pasadizoa.

36. Paella eta oilaskoa eztegu bazkarietan

• Erref: ELO-020/056
• Iraupena: 0:01:09. Hasi: 01:24:24. Bukatu: 01:25:33
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Taberna giroa » 050303 Tabernak eta jatetxeak
• Lanbideak » 0704 Neskameak
• Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak

Laburpena: Paella eta oilaskoa izaten zen eztegu bazkari ohikoa. Ez zen erraza izaten oilaskoak topatzea.

37. Ardoa: "Palacios"

• Erref: ELO-020/058
• Iraupena: 0:01:28. Hasi: 01:26:16. Bukatu: 01:27:44
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Lanbideak » 0704 Neskameak
• Aisia » Taberna giroa » 050303 Tabernak eta jatetxeak

Laburpena: Ardoa zen nagusi. "Palacios", euren tabernan. Txanpana oso gutxi. Pattarra, anisa, ardo goxoa...

38. Hozgailua

• Erref: ELO-020/059
• Iraupena: 0:02:11. Hasi: 01:27:44. Bukatu: 01:29:55
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Taberna giroa » 050303 Tabernak eta jatetxeak

Laburpena: Izotz-barrekin frigorifikoa. Gero argindarra jarri zioten. Zarata handia ateratzen zuen, eta argia sarri kentzen zutenez, ez zuen balio. Beti argi barik, beti kandelekin.

39. Bezero zaratatsuak

• Erref: ELO-020/061
• Iraupena: 0:00:55. Hasi: 01:31:24. Bukatu: 01:32:19
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020205 Pertsonaia ezagunak
• Aisia » Taberna giroa » 050303 Tabernak eta jatetxeak

Laburpena: Bezeroak egunez isilak, baina orduak aurrera egin ahala hasten ziren animatzen: bertsotan, eta abar. Amak irratia altu jartzen zien.

40. Fraga Elorrion

• Erref: ELO-020/062
• Iraupena: 0:01:31. Hasi: 01:32:19. Bukatu: 01:33:50
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020205 Pertsonaia ezagunak
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak

Laburpena: Behin Fraga etorri zen Elorriora "Paradorea inauguratzera", artean etxearen paretak bakarrik zeudenean. Sekula ez zen egin. Orduko argazkiak ditu.

41. Bezeria oso ona izan dute

• Erref: ELO-020/063
• Iraupena: 0:02:10. Hasi: 01:33:50. Bukatu: 01:36:00
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Taberna giroa » 050303 Tabernak eta jatetxeak

Laburpena: Jana estimatzen du bezeroak, eta harekin batera tratua. Maila altuko bezeria izan dute. Zerbitzariak, etxekoak batez ere. Orain jendeak ez du asteburuan lanik egin nahi. Lehen ez zen horrela.

42. Propinak

• Erref: ELO-020/064
• Iraupena: 0:01:45. Hasi: 01:36:00. Bukatu: 01:37:45
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Taberna giroa » 050303 Tabernak eta jatetxeak

Laburpena: Propina ematea normala zen. Behin talde batek, "Los Amigps del Pais" edo, bakoitzak duro bana eman zuten. Pezeta bat ere asko zen garai hartan.

43. Pertsonai zelebreak

• Erref: ELO-020/065
• Iraupena: 0:03:19. Hasi: 01:37:45. Bukatu: 01:41:04
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020205 Pertsonaia ezagunak

Laburpena: Kontzejal zelebre asko egon ei zen, gatxizena anaiak-eta ipintzen ei zieten. Mozkor asko garai batean, jan ere ez zen egiten eta. Eloiren kontuak: kartzelan egonda gero, nola konpontzen zen jazarpenari ihes egin eta parrandan ibiltzeko.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia