ELO-018

  • Herria: Elorrio (Bizkaia)
  • Proiektua: Elorrioko ahotsak
  • Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
  • Data: 2010(e)ko Apiren 23a
  • Iraupena: 75 min
  • Euskarria: Bideo digitala
  • Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin
  • Transkribatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin

Hizlaria(k)

Eusebio Arietaleanizbeaskoa

Eusebio Arietaleanizbeaskoa Agirrezabal

Elorrio (Bizkaia) (1922)

Berriozabaleta auzoko Berriozabalgoitia baserrian jaioa, bertan bizi da, ezkonduta. Aita Leizkoa zuen eta ama jaiotetxekoa. Aita etxaun etxekoa zenez, ez zioten amarekin ezkontzen utzi nahi "errentadorea" zelako. Hamaika anai-arreba ei ziren eta denak propietarioekin ezkondu ziren. Eurak bost anai-arreba dira. Errenteroak (maizterrak) dira oraindik ere, inguruan geratzen diren bakarrenetakoak. Berrogei urtez burdinlangintzako lantegi batean jardun zuen arren, beti egin du lan baserrian. Oso ganaduzalea, oraindik ere hamaika buru ditu, emaztearen eta iloba baten laguntzaz hazten dituenak.

 

Pasarteak

1. Beheko sua etxean; argirik eta urik ez

  • Erref: ELO-018/003
  • Iraupena: 0:01:18. Hasi: 00:02:55. Bukatu: 00:04:13
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua

Laburpena: Beheko sua ezagutu du etxean. Bazuen tximinia. Beheko sua kendu eta ekonomika jarri zuten. Ez zegoen ez urik eta ez argirik. Aitaita ez zuen ia ezagutu.

2. Boletan eta txirikilan

  • Erref: ELO-018/005
  • Iraupena: 0:01:45. Hasi: 00:04:45. Bukatu: 00:06:30
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak

Laburpena: Udan boletan ibiltzen ziren. Garizuman San Agustinen txirikillan. Bestela, ermita inguruan egiten zuten olgetan. Pilotan egin nahi, baina nagusiek ez zieten uzten umeei.

3. Auzoko elbarri baten kontuak

  • Erref: ELO-018/006
  • Iraupena: 0:01:36. Hasi: 00:06:30. Bukatu: 00:08:06
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020205 Pertsonaia ezagunak

Laburpena: "Inutille" (elbarria) zen auzoko aberatsena. Erlojuak konpondu, ilea moztu, abarkak egin... Artista hutsa ei zen.

4. "Herrerito"ren kontuak

  • Erref: ELO-018/007
  • Iraupena: 0:01:30. Hasi: 00:08:06. Bukatu: 00:09:36
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020205 Pertsonaia ezagunak

Laburpena: "Herrerito" izeneko errementaria, pilotazale itzela zen. Logroñora eta Donostiara ere bizikletan joaten zen partiduak ikustera. Animazio handia jartzen ei zuen frontoietan, apustuak zirela eta. Diruz urri ibiltzen zenez, enpresariek doan uzten zioten sartzen.

5. Umetatik etxean lanean

  • Erref: ELO-018/008
  • Iraupena: 0:01:19. Hasi: 00:09:36. Bukatu: 00:10:55
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua

Laburpena: Umetatik lanean etxean laguntzen: ittaurrean, arbia garraiatzen, arto zuritzen...

6. Miñotara eskolara

  • Erref: ELO-018/009
  • Iraupena: 0:01:20. Hasi: 00:10:55. Bukatu: 00:12:15
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola

Laburpena: Eskolara gutxi. Miñotan zegoen auzo-eskola. Mutiko batek erakutsi zien maistrak baino gehiago. Maistrarekin ezkondu zen handik urte askora. "Txepetxa" deitzen zioten maistrari.

7. Maistraren zigor mingarria

  • Erref: ELO-018/010
  • Iraupena: 0:01:23. Hasi: 00:12:15. Bukatu: 00:13:38
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola
  • Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030107 Maisu-maistrak
  • Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030108 Zigorrak

Laburpena: <p>Behin mahai batean brusa-poltsikoa trabatu mahaian eta tinta guztiak bota zituen lurrera. Maistrak zortzi "palokada" eman zizkion hatz puntetan erregelaz. Amorru handia hartu zion hori dela-eta.</p>

8. Errekete batek hiru miliziano atxilotu

  • Erref: ELO-018/012
  • Iraupena: 0:02:10. Hasi: 00:16:18. Bukatu: 00:18:28
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080302 Errepresioa

Laburpena: <p>Prismatikoekin hegazkinei begira egoten ziren. Lehengusina bat prakak josten ari zen errekete bati; eta hiru miliziano agertu zirenean, aurre egin eta atxilo eraman zituen.</p>

9. Beste bandoan ibilitako soldaduaren istorioa

  • Erref: ELO-018/013
  • Iraupena: 0:01:55. Hasi: 00:18:28. Bukatu: 00:20:23
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak

Laburpena: Soldadu bat Billerlen atxilotu zuten; eta geroago, beste bandoan sartu zen soldadu, kintek harrapatu zutenean. "Nazionala" Elorrion sartzean, bere lagun ohiekin elkartu zen.

10. Bi gerra-hegazkinen kontuak

  • Erref: ELO-018/014
  • Iraupena: 0:02:30. Hasi: 00:20:23. Bukatu: 00:22:53
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Bazen "Cabroni" esaten zioten hegazkin bat, mantso-mantso ibiltzen zena. Gero bota egin omen zuten. Beste bat oso behetik joaten ikusi zuten eta Berrizen lurreratu zen. Antiaereoak jota zetorren.

11. Hildako milizianoaren istorioa

  • Erref: ELO-018/015
  • Iraupena: 0:01:00. Hasi: 00:22:53. Bukatu: 00:23:53
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080305 Gerran hildakoak eta zauritutakoak

Laburpena: Memariatik San Agustinera sartu ziren "nazionalak", borrokarik gabe. Hildako miliziano bat lurperatu gabe egon zen luzaroan. Emakume batek lurperatu zuen lehendabizi, eta gero apaiz batek hezurrak atera eta hilerrira eraman zituen.

12. Gose denboran txarto

  • Erref: ELO-018/017
  • Iraupena: 0:02:06. Hasi: 00:27:52. Bukatu: 00:29:58
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » 080402 Ekonomia gerraostean

Laburpena: <p>Gosea pasatzen zuten. Baserrian hobeto. Soldadutzatik baimenaz etortzen zirenean jatea zen poz handiena. Egun bateko soldata ez zen aski kilo bat gari ordaintzeko. Aramaioko Gantzagaraino joaten ziren garia uruntzera.</p>

13. "Errentadoriak", baina ugazaba ona

  • Erref: ELO-018/018
  • Iraupena: 0:01:59. Hasi: 00:29:58. Bukatu: 00:31:57
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090202 Baserriaren historia eta kokalekua

Laburpena: Gari-jotzea eskuz, gari-eskuta harlauza baten kontra joz. Kalean gose handia, baina baserrian hainbestean. Kontrabandoan eros zitekeen jeneroa baina oso garesti zegoen. Maizterrak ziren eta dira, baina ugazaba oso ona izan dute. Garia ugazabari, udalari, apaizei entregatu behar eta eurak artoa jan behar.

14. Arineketan lantegira

  • Erref: ELO-018/019
  • Iraupena: 0:01:43. Hasi: 00:31:57. Bukatu: 00:33:40
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak

Laburpena: Arrebak jaikitzen zuen ohetik lantegiko adarra entzuten, eta abiada baten joaten zen ordurako heldu ahal izateko.

15. Kalean ere gehienek euskaraz

  • Erref: ELO-018/021
  • Iraupena: 0:00:42. Hasi: 00:35:20. Bukatu: 00:36:02
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena: Kalean ere gehienek euskaraz egiten zuten. Gerra ostean galarazi egin zuten euskaraz egitea.

16. Berriozabaletako iturri famatua

  • Erref: ELO-018/022
  • Iraupena: 0:03:48. Hasi: 00:36:02. Bukatu: 00:39:50
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010102 Eraikuntzak eta azpiegiturak

Laburpena: <p>Arropak garbitzeko, ura edateko, denerako erabiltzen zen lehenago iturria. Munarri antzekoak ditu, gainera. Gauean petrolioaz argi egiteko erabiltzen omen ziren. Isabel la Catolica ezagutu, Perun diruak egin eta jauregia eta iturria eraiki zuen herriko indianoaren istorioa. (Iturri Inka ere deitzen zaio iturri honi, Peruko inken iturri baten imitazioa ei delako)</p>

-Gero hemen itturrixa dau famosua.
-Elorrixon?
-Elorrixon ez, hementxe auzuen. Ikusi dozu?
-Ez.
-Ikusi biozu gero. Ikusikozu itturrixa sekula ikusi eztozun morukua.
-Zer dauka ba?
-Ura ona dau, baiña gero biherra eindda halantxek. Erropak garbitzeko lehenau auzo guztiko [...] danak hantxe. Ta erropak garbitzeko be danak hantxe, andra danak haraxe juten zien erropak garbitzen. Ura erateko be haraxe, ganauentako be haraxe, eta itturrixa elegantia. Gero daukoz munarrixek alde bixetan, harrizkuak; da munarrixek, eta munarrixek dauke erdixen zulotxo bat, da ha iñok eztaki zetako etorten dien han eta zetako dien be eztaki iñok ha munarrixa. Nik entzunda daukat gure uezabai, Bengoa, abogaua zan da, harek esate eban petrolixua ero holakua bota da gabien argi eitteko ha zulotxua. Zera bizi zan ba hemengo zeroi, fundadorioi ero zeroi. Hemen esateban harek, hemen etxien jaixo ei zan hor Herreritonian ero ba mutillen bat listo samarra zana. Historixioi itturrixana. Eta bialdu eben Madrillera estudixetan mutikuoi, eta estudixetan dauela mutikuoi, mutilla ixa eindda, mutikuoi, geixotu, txartu, hil bihar [...], elixakuek eruan otsazen, "viáticos". Han suertau zala "la reina Isabel la Católica". Joño, gaixuoi hantxe elixakuek-eta eruenda; berak be bisitta bat ein bihar otsala gaixuorri ero. Eta halantxe juen zan, nungua zan-da, ba Bixkaikua, famelixa pobrekua zala. Ba osatutakuan eitteko bisitta bat berai. Ta halantxe mutilla osatu eiñ ei zan. Ein otsan bisittia erregiñiorri eta esan i otsan erregiñiorrek estudixetako kolokauko dabela ta. Da halantxek estudixau ei eban, da orduko abogau karreria ero orduan akabau. Da Perura kolokauta bialdu eben. [...] Baiña ha be beren parajera etorri atzera, bertara etorri. Ta handik hona etorri eta in zittuen hori itturrixoi, hori etxioi palazixuoi, da hori ermittioi eta galtzadak hemetik Elorrixora ta San Austiñera, kamiñua, orduko zerak, galtzadak, aldamenien losak, erdixen gantxue ta galtzadak, elegantiek ein zittuen. Gero haren konserbaziñorako, galtzaden konserbaziñorako, itxi eban etxe bat hortxe, oiñ konejuen granjia dau han, eta ni etxia ezaututa nau han, etxia ondo ganauekin eta danekin. Eta harek emuten zittuen errentia aiuntamientuak itxi otsan haren kargu hartzeko, haren errentiaz galtzadak arregletako. Galtzadak elegantiek hemetik Elorrixora eta San Agustiñera gero hortik.
-Bixetara.
-Bai, bixetara. Harexek arregletako. Hor hortikaldekuek -orduen San Agustiñera elizara danak etorten zien-da- horrek eurok arreglau eitten zittuen, eta guk ez, guk bapez. Haren arregliaz aiuntamentuek euken ha kargua itxitta ha arregletako. Eta honaxe etorten zan horretxek Herrerito lehen esan doten horrek, horrek zien argiñek-eta orduen. Horretxek arregletan zittuen kaltzadak. Lau pezeta euken jornala egunien. Eta idixekin harritten eittie kanteratik sei pezeta, ta ni mutikua etorten nintzen, ta aguazilla etorten zan horraxe abixetan. Ta galtzadak egoten zien elegantiek.

17. Abadiñora San Blasetan

  • Erref: ELO-018/025
  • Iraupena: 0:03:16. Hasi: 00:42:10. Bukatu: 00:45:26
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090112 Herrira saltzera, erostera
  • Aisia » Jai-giroa » 050205 Beste toki batzuetara jaietara

Laburpena: <p>Inguruko erromerietara joan ohi zen. Abadi&ntilde;ora urtero San Blasetan behorrekin. Egun handia izaten zen. Behin, bueltan zetozela, istripua izan zuen motoaz herriko jauntxo baten semeak. Apur bat nagusitutakoan Urkiolara ere joaten ziren.</p>

18. Propietarioak gura ezkontzeko

  • Erref: ELO-018/026
  • Iraupena: 0:01:38. Hasi: 00:45:26. Bukatu: 00:47:04
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak
  • Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak

Laburpena: <p>Mutilek ordaindu egin behar izaten zuten erromerietan, dantzan egiteko. Batez ere diruari begiratzen zitzaion bikotea aukeratzeko orduan.</p>

19. Angiozarreraino neskalaguntzen

  • Erref: ELO-018/028
  • Iraupena: 0:00:36. Hasi: 00:47:28. Bukatu: 00:48:04
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020106 Gaztetako ibilerak

Laburpena: Behin Angiozarreraino joan zen beren lagun bat neskalaguntzen. Hurrengo egunean biae (behi gazte) bat ikusten izan zela kontatzen zuen.

20. Danbolintero itxua

  • Erref: ELO-018/029
  • Iraupena: 0:01:32. Hasi: 00:48:04. Bukatu: 00:49:36
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020205 Pertsonaia ezagunak

Laburpena: Eskopetarekin istripua izan eta itsu geratu zen danbolinteroa. Boletan ere egiten zuen. Artista omen zen. Soinujole ezagunak, berriz, "Malla" (Mallabikoa zelako), Angiozarko Itxua, eta izena gogoan ez duen beste Angiozartar bat

21. Errondak eta ezteguak

  • Erref: ELO-018/030
  • Iraupena: 0:01:46. Hasi: 00:49:36. Bukatu: 00:51:22
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak

Laburpena: <p>Ezkontza egunean, gauez, erronda egiten zen. Soinujolea, jan-edana eta dantza, baserrian bertan. Eztegu batzuetan olio-azak eta garbantzua izan zen menua. Bera ezkondu zenerako gauzak "aurreratuta" zeuden. Tabernan egin zuen eztegu-jatordua.</p>

-Errondarik-eta ezagutu dozu?
-Ezkontzen [zietzenien] eta bai. Ezkontzen [zietzenien] gabien lelengo ba izeten zien, bezkeixek eukitten zittuen horrek eurok inbitauok eta. Ta gero gabien ba errondara, hara juenda. Han gabien ba ardaua-ta emuten eben-da; orduen ardaua-ta be gauza haundixa ixeten zien-da. Ogi edo [....] haintxe emun-da, haintxe errondan. Haxe ixeten zan orduko errondioi.
-Musikaik egoten zan?
-Bai, bai, musikia egoten zan. Soiñujollie enjeneral, soiñujollan bat.
-Hori basarrixan bertan?
-Basarrixan, basarridxan, basarrira ezkondutakuan, basarridxan bertan egoten zan bazkaixoi.
-Ezteguak esaten zontsen?
-Ezteguek, bai, ezteguek, ezteguek.
-Eztegurik akordatzen jatzu, ezteguren bat? Zeuria akordauko jatzu.
-Bai, bi be bai. Hor Leizen bat, eta beste bat Aiztekua, lehengusu-lehengusiñak. Ta harekin zela egonda nauen ni ezteguen. Ta ni mutikuoi, ta haintxe. Ta ezteguen ba akordetan naz baten garbantzuak eta azak jan giñuzela.
-Eztie txarrak.
-Bai, orduan esaiezu honei... Bai, ta orduen pozik, joño!, ezteguek eta ezteguek.
-Oilaskon batzuk be hilko zien baiña.
-Bai, gero okelia be egoten zan-da, bai.
-Zeu ezkondu ziñanian zela izan zan?
-Ni ezkondu [nintzanien] ia aurreratua euan, nik tabernan ein naban bezkaixoi, bai, Elorrixon [...] ezkondu nintzanerako. Orduko ya kanbixauta.

22. Gerra ostean lan gutxi taillerretan

  • Erref: ELO-018/031
  • Iraupena: 0:00:52. Hasi: 00:51:22. Bukatu: 00:52:14
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak

Laburpena: Tailer gutxi zegoen eta gaitza zen lanera sartzea. Burdiñola eta Zubia lehenbizikoak. Osaba bat zuten Bergarako Altos Hornosen, eta haren errekomendazioaz sartu zen tailerrean.

23. Igitaiaz lau ira-gurdi ebaki auzoko batek

  • Erref: ELO-018/034
  • Iraupena: 0:02:45. Hasi: 00:57:05. Bukatu: 00:59:50
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak
  • Baserria » 0901 Baserriko lanak

Laburpena: Beti gustatu izan zaio ganadua. Behiak izan ditu, baina ez du esnetarik egin. Igitaiaz egun batean lau gurdi-ira ebaki zituen gizonaren pasadizoa. Garai hartan, ira oso inportantea zen.

24. Auzoko bihargin handi baten istorioa

  • Erref: ELO-018/036
  • Iraupena: 0:01:15. Hasi: 01:00:00. Bukatu: 01:01:15
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak
  • Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020205 Pertsonaia ezagunak

Laburpena: "Herrerito"ren anaia langile aparta zen. "Harrijoillia" zen ofizioz. Behin, haren seme batek idiek alorra goldatu ahala apurtu zuen aitzurraz. Gero burutik endredatu eta azken txarra izan zuen.

25. Uberako Errementaria

  • Erref: ELO-018/038
  • Iraupena: 0:00:39. Hasi: 01:02:05. Bukatu: 01:02:44
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020205 Pertsonaia ezagunak

Laburpena: Uberako errementaria ezagutu zuen mutikotan. Gizon alegrea. Berak egindako gurdi-gurpilak ekartzera etortzen zen Elorriora domeka goizetan.

26. "Makila-eskopeta"ren kanoia lehertu

  • Erref: ELO-018/040
  • Iraupena: 0:00:57. Hasi: 01:03:28. Bukatu: 01:04:25
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030602 Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
  • Ekonomia eta industria » Industria motak » 061101 Armagintza

Laburpena: Anaiak lagun eibartar armagina zuen laguna, honek makila itxura zuen eskopeta egin zion, eta behin, kanoi-muturra garbitzea ahaztu eta lehertu egin zitzaion Eusebiori.

27. Fusil-kartutxo batez istripua mutikotan

  • Erref: ELO-018/041
  • Iraupena: 0:01:59. Hasi: 01:04:25. Bukatu: 01:06:24
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030602 Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
  • Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030203 Medikuak eta sasimedikuak

Laburpena: Beste mutiko batekin jolasean zebilela, kartutxo bat lehertzean zauria egin zion kokotsean. Goikoetxea medikuak sendatu zuen.

-[...] Gerra denporakua daukat hamentxe zeoze eindda. Metrailliaz. Kartutxo bateaz eiñikua. Orduen eguerdi-domeketan, eguerdi-atsaldetan mutiko [kuadrillia] jueten giñien eta. Ni ta beste mutiko bat juntau giñien bakarrik [...], bixok. Eta kartutxuek errebentetan eta holakoxiak itten giñuzen guk ordun be mutikuok, ze in be ez eta. Kartutxo bat giñuken bakarrik. Bixok bakarrik, ondio bestiek etorteko, ta jueten giñien domeka atsaldien mutikuok eta, ta haundixauek pe bai-tta danok, besteik ez euen-da, haintxe. Da kartutxo bat, ein suoi, eta "errebentau erain bihar [jotsau] honetxi, kartutxo honi". Ta ein [dogu] suoi, ta sua ein da ipiñi kartutxuoi han da gero sua ixoteko. Ta gu baezpada be horma ostera salto eiñ. Horma ostera salto eiñ dou, ta kartutxuorrek pau!, tirue ein eban. Ta kartutxue pistoiekin, fusillen kartutxua zan, ta pistoiekin. Ta ein dxok, ta salto eitten dok hormien bestekaldera ta, gero kartutxuek berak esplotau. Ta hemen [zati batek]. Ta jun zan eta gero odol asko, odol asko, ta medikuana [jun biher gazela gurien], ta batek lagundu osten ta medikuana erueten-da. Ta Goikoetxea medikua orduan famosua. Horrek Goikoetxeak, "Cinturón de Hierro" egiñikua... Famosuoi. Ta haretxen anai bat.
-Medikua orduan?
-Bai, medikua. Ta injiñiruek pe bi bazien, listuek horrek. Baiña mozkorrak zien gehixenok. Listuek. Haretxek kurau ostan eta. Zana hartu ostala esan ostan. Eta egun batzutan geldi egoteko eta holantxik kalien geldi egon nintzen eta. Eta holantxik, e...

28. Harrika

  • Erref: ELO-018/043
  • Iraupena: 0:01:03. Hasi: 01:06:47. Bukatu: 01:07:50
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020201 Auzokoen arteko harremana
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020102 Umetako kontuak

Laburpena: <p>Harrika egiten zuten asko mutikoek, auzo batekoek bestekoen kontra. "Herrerito" familiakoak ziren gogorrak. Txoriak ere botatzen zituzten.</p>

29. Txahala istripuz hil

  • Erref: ELO-018/046
  • Iraupena: 0:02:58. Hasi: 01:11:04. Bukatu: 01:14:02
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak
  • Baserria » Baserriko lanak » 090109 Baserriko animaliak

Laburpena: Saldutako idiskoa garraiatu ezinik zebilela, behi bat azaldu, hari salto egin, idiskoa erori eta hil egin zen. Gero komeriak izan zituen hiltegian kobratzeko.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia