ELO-015

• Herria: Elorrio (Bizkaia)
• Proiektua: Elorrioko ahotsak
• Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
• Data: 2010(e)ko Marren 24a
• Iraupena: 70 min
• Euskarria: Bideo digitala
• Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin
• Transkribatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin

Hizlaria(k)

Juana Arruabarrena

Juana Arruabarrena Lazkano

Elorrio (Bizkaia) (1924-2015)

Elorrioko Gazeta auzoko Bolungarai baserrian jaioa. Bertan bizi izan da bizi guztia etxeko eta baserriko lanetara dedikatua. Aita etxe berekoa eta ama Elorrioko Lekeriketa auzokoa. Sei neba-arreba ziren. Ezkongabea, bere ahizpa Maria Jesusekin bizi izan da baserrian. Gazetako Kofradia Eguneko afaria gertatu zuen urte askoan. Paregabea ei da berak gertatzen duen bakailaoa. Errezeta kontatu zigun elkarrizketan, zehatz-mehatz.

Maria Jesus Arruabarrena

Maria Jesus Arruabarrena Lazkano

Elorrio (Bizkaia) (1922)

Elorrioko Gazeta auzoko Bolungarai baserrian jaioa. Oso gaztea zela neskame lanetan aritu zen Bergaran, baina gerra irten zenean etxera itzuli zen. Gero ere neskame ibili zen hainbat lekutan, Gasteizen esate baterako. Aita etxe berekoa eta ama Elorrioko Lekeriketa auzokoa. Sei neba-arreba ziren. Ezkongabea, bere ahizpa Juana eta biak bizi dira bakarrik baserrian.

Pasarteak

1. Familiaren nondik norakoak

• Erref: ELO-015/002
• Iraupena: 0:02:27. Hasi: 00:00:26. Bukatu: 00:02:53
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa

Laburpena: Bolungarai, baserriaren izena. Aita bertakoa, ama Lekeriketakoa. Errenteroak ziren.

2. Eskolara denbora gutxi

• Erref: ELO-015/003
• Iraupena: 0:01:33. Hasi: 00:02:53. Bukatu: 00:04:26
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola

Laburpena:
Herriko maistra partikular batekin ibili zen bolada bat dotrina-eta ikasten. Herriko eskolara hilabete bat bakarrik joan zen. Eguraldi ona zenean baserriko lanak egiten geratzen ziren.

3. Umetako jolasak: txankurrika, txirikillan..

• Erref: ELO-015/004
• Iraupena: 0:01:16. Hasi: 00:04:26. Bukatu: 00:05:42
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020104 Jolasak

Laburpena:
Txankurrika, txirikillan, txitoka... ibiltzen ziren. Jostailurik ez zuten ezagutu.

4. Boletan bai, igerian ez

• Erref: ELO-015/005
• Iraupena: 0:01:34. Hasi: 00:05:42. Bukatu: 00:07:16
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Taberna giroa » 050301 Jokoak

Laburpena:
Aitak bolalekua egin zuen etxe ondoan eta inguruko mutilak etortzen ziren boletara. Berak ere egin izan zuen. Presa bat zegoen etxetik hurbil, baina neskek orduan ez zuten igeri egiten. Nebak, berriz, oso ondo ikasi zuen.

5. Kofradixak: Gazetako jaiak

• Erref: ELO-015/007
• Iraupena: 0:01:46. Hasi: 00:07:40. Bukatu: 00:09:26
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Jai-giroa » 050204 Auzoko ospakizunak

Laburpena:
Bolungaraiko "titulua" kanpora ezkondu zen anaiak eraman zuen, eta bera ezin joan Kofradiako bazkarira. Txahal bi hiltzen ziren. Gauean afaria, baina neska barik. Hurrengo egunean Kofradiako bilera egiten zen eta karguak berritzen ziren.

6. Txahalaren partiketa

• Erref: ELO-015/008
• Iraupena: 0:02:27. Hasi: 00:09:26. Bukatu: 00:11:53
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » 030301 Jatekoa eta edatekoa
• Baserria » Baserriko lanak » 090110 Abere-hiltzea
• Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020201 Auzokoen arteko harremana

Laburpena:
Baserri bakoitzari "puesta" bana ipintzen zitzaion: haragi lote bat. Ondoren bazkaria, diputatu eta "kofradak". Bezperan egiten ziren odolosteak.

7. Gerra hasiera

• Erref: ELO-015/009
• Iraupena: 0:02:02. Hasi: 00:11:53. Bukatu: 00:13:55
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina

Laburpena:
Gerra hasi zenean, goialdeko baserrietakoak beheko baserrietara etorri ziren bizitzen. Inguruko neska-mutikoak elkartu eta olgetan ibiltzen ziren.

8. Tropen mugimenduak

• Erref: ELO-015/010
• Iraupena: 0:00:52. Hasi: 00:13:55. Bukatu: 00:14:47
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina

Laburpena:
Soldaduak janaria erostera etortzen ziren. Zenbait baserritan "labasua" (ogia) ere egiten zen tropentzat.

9. Bederatzi bonba bota erretiradan zihoazen abioiak

• Erref: ELO-015/012
• Iraupena: 0:02:24. Hasi: 00:15:28. Bukatu: 00:17:52
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena:
Antiaereoak zeuden Berrion. Bonbak eta tiroak etxe inguruan. Egun batean, abioiak atzera egiten ari zirela, bederatzi bonba bota zituzten batean eta bestean.

10. Sor Mikaela, mirariak egiten zituen moja

• Erref: ELO-015/013
• Iraupena: 0:01:51. Hasi: 00:17:52. Bukatu: 00:19:43
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030203 Medikuak eta sasimedikuak
• Politika » 0803 Gerra zibila (1936-1939)
• Natura » 1003 Meteorologia
• Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030201 Gaixotasunak

Laburpena:
Elorrio bonbardatu zuten eta euren ezagun bat hil. Sor Mikaelak sendakuntza harrigarriak egiten zituen belar-enplastoen bidez.

11. Bergaran kriada gerra irten zenean

• Erref: ELO-015/015
• Iraupena: 0:02:40. Hasi: 00:21:36. Bukatu: 00:24:16
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Lanbideak » 0704 Neskameak
• Politika » 0803 Gerra zibila (1936-1939)

Laburpena:
Maria Jesus kriada Bergaran gerra irten zenean. Elorriora etorri zen zaintzen zituen bi umeak hartuta. Bat oso bihurria. Frontea Bergara heldu zen bezperan "entregatu" zituen umeok.

12. Iheslariak babes eske

• Erref: ELO-015/016
• Iraupena: 0:02:41. Hasi: 00:24:16. Bukatu: 00:26:57
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080306 Ihes egin beharra
• Bestelako kontuak » 1301 Gaur egungo kontuak

Laburpena:
Ihesi zetorren Bergarako gizon-talde bat hartu zuten etxean. Bosniako gerra gogorarazi izan dio Juanitari orduan ikusitako iheslari andanak.

13. Iheslariak etxeko ganbaran

• Erref: ELO-015/018
• Iraupena: 0:01:22. Hasi: 00:27:08. Bukatu: 00:28:30
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina

Laburpena:
Hamar gizon hartu zituzten etxeko ganbaran, eta beste hamar beste baserri batera joan ziren. Eurenean beti izaten zen zer jana. Gero uste du "Batallón Saseta"n sartu zirela.

14. Karea nola egiten den

• Erref: ELO-015/020
• Iraupena: 0:02:32. Hasi: 00:30:03. Bukatu: 00:32:35
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090113 Baserriari lotutako lanbideak

Laburpena: Hiru baserriren artean egin zuten azkenekoz karea. Zubia ere karobi-bobedaren teknikaz egin zuen aitak. Karegintzaren prozesua kontatzen du. Su bizia behar da.

15. Karobiaren bobeda

• Erref: ELO-015/022
• Iraupena: 0:00:43. Hasi: 00:34:43. Bukatu: 00:35:26
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090113 Baserriari lotutako lanbideak

Laburpena:
Aita eta aitaita teknikoak ziren bobedagintzan. Zubia ere bobedaren teknikaz egin zuten.

16. Erromeriak

• Erref: ELO-015/024
• Iraupena: 0:01:33. Hasi: 00:38:19. Bukatu: 00:39:52
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Jai-giroa » 050202 Erromeriak

Laburpena:
Juanita gazte-gaztetatik Asentziora. Urte batean Arratera 24 lagun joan ziren oinez Gazetatik. Urkiolara aitarekin Atxartetik gora.

17. Juanitaren bakailaoa famatua Gazetan

• Erref: ELO-015/026
• Iraupena: 0:02:28. Hasi: 00:41:19. Bukatu: 00:43:47
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » 030301 Jatekoa eta edatekoa
• Lanbideak » 0704 Neskameak

Laburpena: Inork ez omen ditu Juanitak bezain ondo gobernatu Gazetako kofradiatarrak. Bakailaoa nola beratu. Jeneroa behar omen da ona.

-Esan daixela bakillaua zelan ipintzen daben, ze kofradixako bakaillau onenak Juanitak ipintzen zittuen
-Juanita, kontau bakaillaua zela preparatzen dozun, gero bihar edo etzikuak jakin daixen.
-Nik gobernetan nittuen moruan Kofradixan iñork eztittu gobernau. Hori "como... yo digo la verdad".
-Ezin leike. Juanitak eiten eban lana ezin leike eiñ.
-Ezin leike eiñ, iñok eztau eiñ. Esa(n) otsen Aldapeko sozio batek neuk itxi notsan ezkero bihe(r) dan moduko bezkairik eztabela jan.
-Kontaizu, Juanita, bakaillaua zela ipintzen ziñuan.
-Ba nik beratzen bota eguenien. (...). Eguenien ekarri ta beratu. Ur korrentan. "Que digan lo que digan", bañeran ipintten neban. Eitten notsan gero kendu ura dana, eskuekin altzau... Ta bakillauak pe ez oingo morukuek, e. Osuek ekarri, neuk zatixak eiñ; da senduak pe ez. Gazixak pe sekula be ez.
-Eta puntua zela hartzen zontsan gatzian?
-Gatzian puntua, barikuen eskamau ta zatixak eiñ, ta gero barrido bota uretara. Ta gero zapatu goxien goixau jagi, kendu ura ta ipini siketzen, gastetan uroi, ta gero hartu katxarruetan eta eruen soziedadera, da gero han ipiñi, soziedadien ipiñi. Ta nik jenerue eruen bihe dan modukua gertetako.
-Baiña han ipiñi be zeuk eitten ziñuan.
-Neuk ipintten neban.
-Eta? Zer botatzen zontsan?
-Jenerue eruen ona ta ekarri be ein deiztela ona, olixua ta bihe(r) nittuen gauzak onak ekarri be hara be. Nik erueten nittuenak be bai eta hara ekarten ostezenak pe bai.

18. Bakailaoaren saltsa prestatzen

• Erref: ELO-015/028
• Iraupena: 0:04:26. Hasi: 00:45:00. Bukatu: 00:49:26
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » 030301 Jatekoa eta edatekoa
• Lanbideak » 0704 Neskameak

Laburpena:
Bakailao ona behar da. Eta olioa, kipula gorria eta piperra. Saltsaren osagaiak eta prestakuntza.

19. Bakailaoa kazuelan egiten

• Erref: ELO-015/029
• Iraupena: 0:02:43. Hasi: 00:49:26. Bukatu: 00:52:09
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Lanbideak » 0704 Neskameak
• Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » 030301 Jatekoa eta edatekoa

Laburpena:
Bakailaoaren prestakuntza kazuelan. Xehetasunak. Eragin-eragin gelatina irten dakion.

20. Kaleko neskak txarto euskaraz

• Erref: ELO-015/031
• Iraupena: 0:01:51. Hasi: 00:52:49. Bukatu: 00:54:40
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena:
Eurek beti euskaraz egin dute. Kaleko neskek gutxi eta txarto egiten zuten euskaraz. Aurretik erdaraz egiten zutenak, gero euskarara etorri ziren politika zela eta. Baina lehenago eurak "aldeanas boronas" eta besteak "castellanas buenas".

21. Gorpua "zordanbidetik" eramaten zen

• Erref: ELO-015/032
• Iraupena: 0:03:06. Hasi: 00:54:40. Bukatu: 00:57:46
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030407 Hiletak
• Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020203 Baserria vs. Kalea
• Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010105 Bideak

Laburpena:
Kalera gutxi joaten ziren. Eskolara gutxi. Elizara mezetara-eta bai. Gazetan ez zen mezarik. "Zordanbidetik" eramaten zen gorpua kanposantura. Apatako (Apatamonasterio) adibidea.

22. Gazetan euskararik onena

• Erref: ELO-015/035
• Iraupena: 0:01:00. Hasi: 01:00:10. Bukatu: 01:01:10
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0402 Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua

Laburpena:
Gazetan euskararik onena, Maria Jesusen ustez. Euskaraz asko eta garbi. Doinua ere onena.

23. Abrigo berriaren istorioa

• Erref: ELO-015/039
• Iraupena: 0:01:54. Hasi: 01:07:12. Bukatu: 01:09:06
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak

Laburpena:
Hiru ahizpei abrigo berriak josi zizkieten jaietarako. Osabak erroskillak erosi zizkion Juanitari; etxera zetorrela, ordea, estartara jausi zen goiko bidetik, eta abrigoa eta erroskillak lokatzez bete.

24. Auzoaren toponimia

• Erref: ELO-015/040
• Iraupena: 0:00:36. Hasi: 01:09:06. Bukatu: 01:09:42
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010103 Auzoak

Laburpena:
Auzoak bi alderdi zituen: "Aldabixa" eta "Barrandeixa", eta eurak bizi diren tokia, ostera, izen bakoa da. Igurixa beste auzo bat da, baina kofradiakide dira baserri asko.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia