1979an hasi zen ofizialki irakaskuntza publikoanMagisteritza bukatu eta urtebetez langabezian egon zen. Aita Agirre ikastetxetik ordezkapen bat egiteko eskatu zioten hasieran, baina ofizialki 1979an hasi zen irakaskuntza publikoan lanean. Plaza lortzeko prozesuan ez zen euskararen ezagutza eskatzen , nahiz eta izendapenak euskaraz eta gaztelaniaz egon. Irakasle gehienak kanpotik etorriak ziren. Eskolan dena gaztelaniaz ematen zuten.