Ongarri-n dantzan ikasten; Elorra dantza-taldearen sorrera Ongarri elkarteko taldean hasi zen euskal dantzak ikasten umetan. Mutilak bakarrik. IƱaki Gorostiza izan zuen irakasle. 1962ko abenduan Ondarroan zuhaitz batean ikurrina jarri zuten. Pako Juaristik kontu horiek utzi eta euskalgintzan aritzeko esan zion. 1963an Elorra dantza taldea osatzen hasi zen. Hasieran mutilak bakarrik. Natibitate egunean neskak dantzan eta kantuan irteten ziren, baina ohitura hori desagertzear zegoen. Orduan, bertan parte hartzen zuten neskak ere Elorran sartu ziren.

Ongarri-n dantzan ikasten; Elorra dantza-taldearen sorrera
Ixidor Solupe Zulaika
- ahotsak.eus