Ongarri elkartearen hasierako urteak: gastronomia eta kultura1968an sartu zen Gloria Ongarri elkartean, idazkari gisa. Ordurako elkarte gastronomikoa eta kulturala banatuta zeuden. Elkarte gastronomikoak eta tabernak Maalan jarraitu zuten eta kultur-elkarteko kideak parrokiaren Ubitarteko zentroan biltzen ziren. Gerora Errosario kaleko lokal bat alokatu zuten eta geroago beste lokal bat Ubitarten. Kultur arloan indar handia izan zuen.