Mirenen gaztetako lanak: lantegian eta etxean jertseak egiten Valenciagakoekin hasi zen lanean Elgoibarren, baina gero Eibarrera joan ziren. Trenez joaten zen Eibarrera Miren eta kamioneta batean itzuli. Hogei egun besterik ez zituen egin han, Alkorta lantegira lanera joateko deitu zioten eta. Geroago etxean jertseak egiten hasi zen makina batekin. 23 urterekin ezkondu eta senarraren etxera joan zen, haren familiarekin.

Mirenen gaztetako lanak: lantegian eta etxean jertseak egiten
Miren Vallejo Arriaga
- ahotsak.eus