Alkorta tabernako musika jogailuan entzunda ateratzen zituzten kanta berriak Mauxitxa txarangak errepertorio handia zuen. Alkorta tabernan musika jogailua zegoen eta bi pezetaren truke aukeratutako kanta entzun zitekeen. Kanta berriak ikasi nahi zituztenean, 10 pezetarekin joan eta bost aldiz entzuten zuten ikasi nahi zuten kanta. Handik ateratzen zuten partitura. Gaur egun Pitxintxu denda dagoen lekuan "Futbolines de Manuel", futbolinak eta billarrerako mahaiak zeuden. Han ere musika jartzen zuten jogailuan. Modako musika.

Alkorta tabernako musika jogailuan entzunda ateratzen zituzten kanta berriak
Txomin Mujika Latxa
- ahotsak.eus