Solfeoa Angelita Larrañagarekin; txistua Patxiko EtxeberriarekinAnton Azpiazu gazteagoei txistua irakasten hasi zen. Baina bere sasoikoek Patxiko Etxeberriarekin ikasi zuten. Maalara joaten ziren iluntzeetan. Patxikok lehenengo solfeoa ikasi behar zuela esan zion. Aurretik beste batzuekin ibili zen arren, Angelita Larrañaga piano jotzailearekin ikasi zuen solfeoa.