Arrate eta Loiola irratiak; "Chomin del Regato" Aita oso euskaltzalea zen eta etxean Arrate irratia entzuten zuten. On Pedro Gorostidi zen irratiaren arduraduna. 1964an itxi egin zuten eta gero urte luzez egon zen itxita. Loiola irratian ere izaten ziren gauza batzuk euskaraz. Garai hartan "Chomin del Regato" zegoen modan. Saio umoretsu bat zen ustez, baina euskaldunei burla egiten zitzaiela iruditzen zaio. Gurasoak bertsolari txapelketetara ere joaten ziren.

Arrate eta Loiola irratiak; "Chomin del Regato"
Txomin Mujika Latxa
- ahotsak.eus