Baketzaile lanetan jardun zuen ikastola publiko egin ala ez erabakitzerakoanElgoibarko ikastola publiko egin ala ez erabaki behar zenean, berari ere deitu zioten, nahiz eta bera ordurako aparte samar ibili. Enfrentamendu handia zegoela ikusi zuen eta baketzaile lanak egin zituela dio. Hartutako erabakia ona izan zela iruditzen zaio, eskola publikoak politikoen azpian daudelako, horrek dakartzan arriskuekin. Hala ere, herri-eskola onak daudela aitortzen du.