Ama Durangoko bonbardaketan hil Gerra denborako kontuak. 1937ko otsailaren 11n herriko emakume talde bat "beste alderdira" bidali zuten zigor edo mendeku moduan. Emakume horien artean zegoen Sabinen ama. Frontea trenbidetik pasatu, eta Elgoibartik Eibarrera bidali zituzten. Sabinen amak Durangon senideak zituen, eta hara joan zen. 1937ko martxoaren 31n Durango bonbardatu zuten. Egun hartan, Sabinen ama elizan zegoen meza entzuten, eta bertan hil zen.

Ama Durangoko bonbardaketan hil
2016-02-01
Sabin Osoro Unzueta
- ahotsak.eus