Antzezle baten kontuak <p>Antzezlanetan ziharduenean, Mirenek gehienbat erakusle (apuntadora) lanean jarduten zuela dio, artista bere senarra zela. Abestutako antzezlanetan bai hartzen zuen parte. Batzokiko garaian igotzen omen zen taulara. Eta elizan ere antzeztu zuen, erdaraz. Ezkontza zaharrak antzezten zituztenean, arreoa gurdi dotorean eramaten zuten. Jende askok hartzen zuen parte ezkontza zaharrak antzezten.</p>