Inauterietan eskean, baserriz baserri<p>Inauterietan, lagun taldea elkartu, aurpegia margotu eta baserriz baserri eskean joaten ziren lapiko tapak hartuta. Gizonak emakumeen jantziekin eta alderantziz janzten ziren. Baserritarrak oso eskuzabalak izaten ziren borondatea ematen eta fruta jasotzen zuten gehienbat. Horren ostean, tabernan afaltzen zuten, baina ez zen luxuzko afaria izaten.</p>