Etxejabeari garia eta oilaskoak entregatu behar <p>Errenteroek etxejabeei garia entregatu behar izaten zieten. Euren baserriak 17 anega gari entregatzen zituen. Urtearen arabera gari gehiago edo gutxiago entregatzen zen, urte txarra zenean ale ximurra geratzen baitzen eta hark ez zuen pisatzen. Babarrun anega tontortuta izaten zen eta garia, berriz, raseroa pasatuta. Neurriak. Urtean bi soro gari eta bi arto ereiten ziren eta hurrengo urtean aldatu. Gabonak aurretik izaten zen ordainketa eta oilaskoak ere ematen zitzaizkion etxejabeari. Honek trukean gabonetarako bakailaoa ematen zuen.</p>

Etxejabeari garia eta oilaskoak entregatu behar
Antonio Iturricastillo Askasibar
- ahotsak.eus