Ur bedeinkatua eta su bedeinkatua <p>Zapatu Santuan sua eta ura bedeinkatu eta banatzen zituzten. Elizan bedeinkatu egiten zuten. Norberak ilua eraman, egur ihartua, horri su eman, eta baserririk baserri banatzen zuten. Sua elizan bertan izaten zuten, ontzi ederrean. Ur bedeinkatua etxera eramaten zuten etxeko andreek. Ur bedeinkatu hori erabiltzen zen gero baserriko lurrak bedeinkatzeko, "konfurua" egiteko.</p>

Ur bedeinkatua eta su bedeinkatua
Ramon Zabala Arruabarrena
- ahotsak.eus