Baserrian lan asko egiten zen, baina dirurik ez zegoen
Kintoak eskatzen zituztenean, denak joaten ziren. Ez zegoen lanerako inor. Emakumeek ere lanera atera behar izaten zuten, eta beldurrez zebiltzan bonbak botatzen zituztelako. Gerra tristea da. Baserrian behintzat jatekorik bazuten. Orain dena erosi egiten da. Lehen garia eta artoa ere egiten zuten. Lan asko egiten zen baserrian. Dirurik ez zegoen. Zerbait saltzen zutenean ordaintzen zituzten gauzak. Ez zegoen kapritxotarako dirurik. Ez zegoen orain bezalako erretirorik. Orain jendea markesak bezala bizi da; eta, hala ere, kexaka.
Baserrian lan asko egiten zen, baina dirurik ez zegoen
2014-03-18
Maria Zabala Egues
- ahotsak.eus