Arrainaren inguruko lanak Portuko arraina prestatzen zuten andreek, kamioietan Bermeora eramateko. Itsasoz joaten ziren Bermeora elur (izotz) bila. Kontserba-fabrikan ere egiten zuten lan andrazkoek: gaztetxoek burua kentzen eta helduek latetan jartzen. Hainbat fabrika zeuden: Serratena, holandar batena, eta beste batzuk. Sareetatik arrainak askatzen ere aritzen ziren emakumeak. Mutiko gazteak tretzak egiten.

Arrainaren inguruko lanak
Kontxa Gonzalez Badiola
- ahotsak.eus